OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ZAPOZAIN

ZAPOZAIN ROCK-JAIA
ZAPOZAIN

ZAPOZAIN
"Jauzi! Jauzi! Zapoak"
xabier miège "zézé" : ahotsa, gitarrak, txirula, txistua, galiziar gaita
jean-pierre richepin "jp" : ahotsa, gitarrak, mandolina
gilles salle-mazou : bateria
gregory juvin "greg" : baxua, ahotsa
hervé pédeflouze : bibolina, gitarra


Musika moldeak soilik sustantzia edo mamia izatera ailegatuko dira beste musika molde batzuetan transformatzen dituen prozesuan. Eta mamia musika desberdinen moldeen arteko prozesuan edota tartean dago. Mestizajean, hain zuzen. Une horretan mamia transformazioaren errealitate materiala da. Hau kontuan hartuta, musika molde batek bere edukia erabat luzatzen duenean eszenatokian, orduan musika molde horrek duen balorea isuriko da ikus-entzulearen askatzaile bezala.
Iparraldeko Zapozain taldeak mestizajearen garra eta izpiritua bere sorkuntzatik dauka. Iparraldean ekin zioten 1996ko udan, tabernetan sortzen den hurbileko giroak gehiago suspertzen. Asperkizunaren aurkako ekimenean buru-belarri sartu ziren, euren emanaldietan ikus-entzuleak bere partea izan zezan jaialdian zehar. Hau dela medio, erritmo desberdinak, musika molde desberdinak nahastuz prozesu transformatzaile batera iritsi dira eta baita lortu ere musika horren sustantzia edo mamia. Guzti hau labur daiteke festarako eta jaia girotzeko duten grinarekin.
1998an "Zangoz jo apo" diskoa argitaratu zuten eta orain "Jauzi! Jauzi! Zapoak" izeneko hau duzu eskutan. Bigarren lan hau, lehenbizikoaren jiteak sakondu eta gehiago lantzera dator. Ardatz nagusitzat harturik zeltiar eta irlandar doinuak (hemen dago festaren gakoa, batez ere) rockaren iturri anitzetatik freskatzen dute bestea. Galiziar gaita, txirula, bibolina, txistua eta mandolina ederki nahastuko dira gitarra elektrikoen zorroztasunarekin, musika efektista bat sortuz. Doinu anitzak eta musika tresna desberdinak lau hizkuntzatan datozkigu, euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa erabiltzen dituzte eta. Hitzen nondik norakoa zabala da. Bukolikotasuna (Ihes joan), errealitate gordinak (Sida ez, Au fond des jardins) eta jai eta alaitasun printzak (Señorita Caramba, Tekno inauteria) batzen dira era errazean.
Ongi pasatzeko diskoa, edo hobeto pasatzeko lana.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· JAUZI! JAUZI! ZAPOAK