OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  VULPES

VULPES PUNK
VULPES

ME GUSTA SER

Vulpes taldeak bere garaian burutu ez zuen lana bukatu nahi izan du orain, 25 urte geroago. Ez da Vulpes taldearen berpizte bat. "Me gusta ser" lanak behin betiko ostikada deusestatzailea eman dio Vulpes taldeari. Lehen esan bezala, diskoak xede bakarra du: Lupe taldekideari omenaldia egitea. Ez dago beste asmorik. Vulpes, beste gauza batzuen artean, neskek osatutako musika taldea da. Musika bezain garrantzitsua da generoaren arloa Vulpes taldea definitzeko eta ezagutzeko.
Vulpes taldea 1980an jaio zen Bilbon. Taldearen sorkuntzan hainbat eragin aipatu behar ditugu; hala nola, Londresetik zetozen aire punk eraldatzaile, bortitz eta errebeldeak gazte asko txundituta eta aho zabalik utzi zituen. Bestetik, anaia nagusien eta mutil-lagunaren urratsak segitu beharra; MCD taldeak zerikusi izugarria izan zuen Vulpes taldearen sorkuntzan. Osagai berri bat erantsi zioten: neska punkiek osatuko zuten Vulpes. Ezin zen une txikiena ere galdu eta denbora laburrean taldekide bat baino gehiago pasatu ziren. Vulpes taldearen egituraketa egonkorra 1981ean lortu zen. Baina ziztu bizian bizitzeko garaiak zirenez, dena arrapaladan gertatu zitzaien. Carlos Tenak 1983an eraman zituenean Televisión Españolako musika saiora, "Me gusta ser una zorra" abestiak izugarrizko iskanbila mediatikoa eta politikoa sortu zuen. Garaiko telebista generalista bakarrak Vulpes Olimpo mediatikora igo zuen. Estatu espaniarrean Bilbaoko nesken Vulpes taldea oso ezaguna egin zen. Urte bereko uztailean "Me gusta ser una zorra" eta "Inkisición" abestiak zituen singlea editatu zuen Dos Rombos diskoetxeak. Vulpes aztoratuta zegoen ospearekin eta abuztuan, uholdeekin batera, Vulpes desegin zen.
2003an jaialdi pare batean parte hartzeko bildu ziren eta han erabaki zuten Lupe taldekideari omenaldia egitea lehen diskoa kaleratuz. Taldea sortu eta handik 25 urtera atera da Vulpes taldearen lehen eta azken diskoa. Aitor Ariñok grabatu du Berrizko Lorentzo Records estudioan 2004ko azaroan eta abenduan. Nahasketak eta produkzioa 2005ean zehar Mamen Rodrigok eta Urko Igartiburuk egin dituzte, 1983an sortutako abestiekin. Azala MCD taldeko Nikok egin du. Marrazkiak eta maketazioa Ramone-k.
Musikak eta hitzek ongi azaltzen dute Vulpes talde punkia izan zela. Hiru akorde, abiadura, koru bitxiak eta dena hankaz gora jartzen zuten testu errazak. Eskandalua nonahi. "Me gusta ser una zorra" musikaren historian sartu da, eta horren lekuko "Me gusta ser" disko hau.

***********************
1.- Hainbeste urteren ondoren, taldea sortu eta 25 urtera, zergatik grabatu du orain Vulpes taldeak bere lehenengo diskoa?
Hau guztia sortu zen Luperi, gure bateriari, omenaldi bat egin genionean. Gure kantuak ondo jasota uzteko unea zela iruditu zitzaigun. Badaude entsaioen eta zuzeneko kontzertuen hainbat grabaketa baina oso kalitate txarrekoak dira; hortaz, gure musika gustuko izan dutenei kanta zahar haiek ondo grabaturik entzuteko aukera eskaini nahi izan diegu.
2.- Ba al du oraindik indarrik punk-rockak?
Baietz uste dut. Ikusi besterik ez dago zenbat talde ari diren sortzen eta gazteek ageri duten interesa iragan hamarkadetako taldeak entzuteko. Belaunaldi berrien txanda iritsi da eta punk-rockak jarraitzen du musikaren adierazpen modu bat izaten.
3.- Azken bost kontzertuko birarekin amaituko al da Vulpes behin betiko?
Hala da, bai. Bost kontzertu besterik ez dugu eman nahi, taldea agurtzeko, eta interesatuek taldea zuzenean entzun ahal izan dezaten.

ritxi aizpuru (2005eko abenduaren 1ean)

Mamen Rodrigo:ahotsa, baxua eta koruak
Loles Vazquez: gitarra eta koruak
Bego Astigarraga: baxua eta koruak
Marta Aldama: bateria
Joakin "Killer" Gonzalez: gitarra


 Taldearen diskoak
· ME GUSTA SER