

|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 UTIKAN

|
 |
UTIKAN
UTIKAN
"Zurrunbiloan"
Ez dut uste beraiek ere pentsatuko zutenik horren disko alaia aterako zitzaienik. Utikan talde añorgarrak urte asko eman ditu taula gainean (hamabi), maketak pilatu dituzte (hiru), beti bihotzarekin funtzionatu dute eta inoiz ez dute denbora luzerik eman kalkuloetan. Heavy petoak izatetik, aztarna rockzaleak eta punkeroak itsatsi zaizkie. Estreinako diskoa transiziokoa dela esan daiteke (aldaketak taldean, ahots berri baten lehenbiziko taupadak...), baina bigarrenean, "Zurrunbiloan", normalki aurreneko diskoetan antzematen den elementu magikoa batu dute; hots, kanten freskotasuna, intuizioa eta grazia. Taldean ederki pausatu dira aldaketak eta nagusiena ahotsean dago. Aurreko lanean ez bezala, oraingoan kantuak espreski izan dira diseinatuak Melaniaren ahots iradokitzailera, toki ederra irabaziz era horretara taldean eta gainera abesteko estilo pertsonala gauzatuz. Guzti honen ondorioa izan daiteke taldearen nortasuna zuzendu dela ikuspuntu rockeroetara, pixka bat astinduz zama metalero pisutsua. Kantak ez dira sarkorragoak soilik honengatik, melodietan eta leloetan dagoen erraztasunak bat-batekotasuna darama taldearen norabide musikalera.
Estudio mugikor batean grabatutako diskoa dugu, Añorgako entsaio gelan burutu zen 1999ko apirila eta maiatza bitartean eta aurreko diskoan bezala, hemen ere Mikel "Gordo" Gonzalezek grabatu eta nahastu du.
Hitzen norabideak ez du inolako aldaketarik izan. palestinar arazoa, Sao Pauloko fabelak, okupazioa, maitasunaren beharra, denboraren gurpila, bizitzaren zurrunbiloa, Europako faxisten uholde berria, alkoholaren indarra...
Boskote honen lanak, zurrunbiloan sartu beharrean, belarrira xuxurla egiten dizu eta azkura erraldoia piztu bihotzean.
Gitarra eta ahotsa: Rafa
Ahotsa: Melania
Baxua eta ahotsa: Koldo
Bateria: Unai
Gitarra: Sergi
ritxi aizpuru.
|
|
|