OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  URGABE

URGABE ROCK-POP
URGABE

ISILEAN

Baina, agian izan dugu isilik egoteko gogorik irratian edo ez dakit nongo bozgorailutatik atera denean gustuko doinua eta melodía? Sikiera ere, isilean, bai, isilean bada ere, ahapetik kantatu dugu abestia. Montesquieuk esan zuen bezala, gero eta gutxiago pentsatzen denean, orduan hitz egiten da gehien. Entzun dezagun melodiaren indarra eta busti gaitezen Urgabe.
Urgabe taldea Gatikan (Bizkaia) sortu zen 1995ean eta musikaren beste esparru herrikoak jorratzen zituzten, eta gero plazetan bertsioak egitera pasatu ziren. 2004an hirugarren diskoarekin, Edan hemendik, popa eta rocka aintzat hartuta, jarrera eta irizpideak aldatuta, Urgabe eraberritu egin zen. Urgabe taldeak 11 urtetan bi maketa, hiru disko eta hor zehar barreiatutako hainbat abesti utzi dizkigu, hainbat herri-ekimenetako single. Urteetan zehar taldean iraun duen bakarra Agus Barandiaran izan da, berak eraman du, eta darama oraindik ere, taldearen pisua eta norabidea.
Urgabe taldearen laugarren diskoaren izenburua Isilean da. Grabazioa Bilboko Bolueta auzoko Baga-Biga estudioetan egin du Kike Mora teknikariak (egun Kepa Junkeraren baxularia). Nahasketak Cesar Ibarretxek egin ditu Elkar estudioan eta produkzio lanak Cesar Ibarretxe, Kike Mora eta Urgabe taldearen artean egin dituzte. Isilean diskoa aurrekoa baino pixka bat indartsuagoa da. Power-pop eta rocka batzen ditu doinu guztietan. Gitarra sakonagoak, indartsuagoak, zorrotzagoak aurkituko ditugu, baina beti rock klabe garbian. Baina horrek ez du esan nahi melodietarako Urgabe taldeak izan duen joera galdu denik. Agus Barandiaran kantariak ofizio eta eskarmentu handia du eta badaki nola eman behar zaion tentsioa doinuari jendearen arretari eusteko. Melodiak errazak eta neurrira egindako kantuak; azkar esaten da, egitea da zaila, eta Urgabek badu intuizio handia kantu gogoraerrazak egiteko. Tarteka tenpo erdiko baladaren bat ere badago, baina kantuak rock jantziekin datoz atonduta. Dotoreziaz egindako doinuak dira, eta horren adierazgarri da 2005ean E. Gazteak Sarietan Kanturik Hoberenaren atalean saritua izan zela; ez da kasualitatea. Isilik diskoan halako kantu pare bat badaudela esatea ez da harropuzkeria, egon badaudelako ("Gatibuaren balada" eta "Bihar", adibide bezala).
Laguntzaile bikainak izan dituzte: Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) bere gustura dabil "Bihar" abestian, Francis Diezek (Doctor Deseo) "Hego haizea" kantua xuxurlatzen du euskaraz, Ehiztari taldeko Jon Montanchezek koruak egin ditu, eta "Zuretzat" abestian txeloa jo du Belen Fernandezek.
Urgabe taldeak utzi digun laugarren diskoak intentsitate handia dauka. Gustura eta erraz entzuten den diskoa da. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu entzutera eta gozatzera, isilean nahiz zarata artean.

1.- Hirugarren diskoak arrakasta handia izan zuen. Gitarrak pixka bat gogortu egin dituzue, kantuak rockeroagoak dira.
Zuk diozun moduan Edan hemendik diskoak kristolako arrakasta izan zuen, gu ere harrituta geratu ginen eduki zuen erantzunarekin. Disko berria prestatzen hasi garenean aurreko diskoko ildoa jarraitu nahi izan dugu, ahotsa eta melodiari garrantzi handia emanez, eta aldakuntza bat aipatzekotan hori izango zen, gitarrak pixka bat gogorragoak dira eta horrek pop musikatik baino rockera gehiago hurbiltzen gaitu.

2.- Kontzertu asko eman dituzue. Aldaketarik sumatu al duzue kantu berriak sartzean?
Gure aurreko diskoko kantuekin sumatzen genuena zen kontzertuetan jendea entzuten egoten zela mugitu gabe. Orain, jendeak entzutea eta mugitzea nahi dugu. Ez dakit lortuko dugun, baina kantu berriekin eman ditugun kontzertuetan aldakuntza bat dagoela sumatzen dugu.

3.- Kartzelako gaia askotan errepikatzen duzue diskoan.
Bai. Oro har, diskoan badira kantu batzuk euskal gatazkari buruz hitz egiten dutenak; ez da nahita eginiko gauza bat, arrazoi sinple bat daukagu horretarako. Duela urte eta erdi gurekin ibiltzen zen Arkaitz Hormaetxe kartzelan sartu zuten. Bera kontzertu guztietan zegoen gurekin eta azkenean taldearen beste partaide bat zen; hutsune handia dugu momentu hartatik. Gu musikariak gara, eta hau salatzeko dugun bide bakarra gure musika da.

ritxi aizpuru (2006ko urriaren 20an)

Urgabe (1999, Elkar) Hi bizi hadi (2002, Elkar) Edan hemendik (2004, Oihuka)

Agus Barandiaran: ahotsa eta koruak
Mikel Romero: gitarra elektrikoak eta akustikoak
Ander Garcia: baxua
Ander Hurtado de Saratxo: bateria
Iker Lope de Bergara: alboka


http://www.urgabe.com

 Taldearen diskoak
· ISILIK