OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  UNE

UNE METAL
UNE

UNE NARE EZA
Espazioaren eta une musikalaren manamenduak irauliz irudika ditzakegu doinu, harreman eta giro berriagoak. Ezagutzen duguna denean eskura dezakegun bakarra, gauza asko galtzen ari gara unez une. Musikak alda daitezke sorrarazten dituen bizitzak aldatu nahi baditu. Une edo memento trankilen ezak erne izan behar ditu gure indarrak. Gure ergelkeria ez da inoiz besteena baino handiago agertuko.
Une taldearen behin betiko sorrera Latzen eta Sen taldeetako abeslari ohiak, Aitor Uriarte oƱatiarrak, markatzen du. 2004ko udan jarri zen kontaktuan artean zehaztu gabe zegoen taldearekin, eta lehen maketa Santos anaien Ondarroako estudioan grabatu zuten 2005eko otsailean. Geroxeago jarri zioten izena taldeari: Une.
Une taldearen lehen diskoaren izenburua une hitzaren hizkien bueltan dabil; hots, "Une Nare Eza" edo beste modu batera esanda, memento trankilen edo lasaien eza. Diskoa Santos anaien estudioan grabatu zen 2006ko urtarrilean. Taldea egituratzen ari zen bitartean parte hartu zuten kideak izan ditu laguntzaile grabazioan: Ruben Gonzalez (gitarrak), Jaime Nieto (baxua) eta Gaizka Pereda (programazioak). Une taldeko oraingo gidariak dira: Rober (AND eta Apnea) gitarrarekin, "Melows" (Bulldozer, Zurkaitz, PiLT-en ordezko gisa ibilia...) baxuarekin, Xabi (Soda) baterian eta Aitor ahotsean.
Une taldearen "Une nare eza" diskoak hamaika abesti ditu, eta horiekin batera cd-rom interaktibo interesgarri bat, taldearen bi bideoklipak eskaintzen dizkiguna: "Bihozkadak" eta "Hemen".
Une taldearen musika-egituretan ahotsaren norabideak zerikusi handia du. Aitor Uriarteren ahotsak markatzen ditu pautak eta askotan kantuen estrategiak. Une rock indartsuaren atalean dago, baina melodiari dagokionez, pop estiloa ere dario. Baina indartsua esan dugu, eta jite metaleroak ezin ditugu ahaztu; gitarra gihartsu eta gogorrak soinu programatuekin uztartzen dira. Laburtuta, Une rock-pop alorreko metal ukituak dituen taldea da. Sentimenduak, laztan latzenetan eta kolpe sentikorrenean adieraziak unerik une.
1.- Aitor Uriarte kantari ezaguna, proiektu berri batean. Zuen kantu batek dio (letra larria elkarrizketatzailearena da): UNErik LATZENean, UNErik SENtikorrenean. Izan dituzun hiru taldeen aipamen soila al da?
Bai eta ez. "Hemen" kantuaren ildoari jarraituz zati horretan musikaren munduan bizitako Yin Yang pertsonala islatu nahi izan dut, txar guztiak bere alde ona baitu eta berdin alderantziz. Nire kasuan Latzen, Sen eta orain Une taldeetan egin dut bidea eta bilatu gabe aukera polita ikusi dut hirurak aipatzeko esan nahi dudanaren barnean, musika izan baita nire infernurik preziatuena.
2.- Rock sentikorra eta erakargarria ahotsetan, mardula musika-tresnetan.
UNEren kantuetan orokorrean kantuaren oinarria gitarrak finkatzen du eta ahotsak melodia sortzen du. Guztiaren gainetik, sentiarazten gaituzten melodiak egiten saiatzen gara; beste gauza bat da sentimendu hori besteei transmititzeko gai izango ote garen.
3.- Testuek maitasun irudia dute baina askotan agertzen da heriotza hitza. Epikotasuna tantaka.
Denak du hasiera eta amaiera, ezinbestekoa eta derrigorrezkoa da, zikloak dira. Amaierak normalean tristeak badira ere, zerbait berriaren abiapuntu dira.
ritxi aizpuru

Karmelo Aretxaga "Melows": baxua
Rober Garzia: gitarra
Xabi Oraa de Zumarraga: bateria
Aitor Uriarte: ahotsa


http://www.unekin.com

 Taldearen diskoak
· UNE NARE EZA