OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  TXUMA MURUGARREN

TXUMA MURUGARREN ROCK-POP
TXUMA MURUGARREN

TXUMA MURUGARREN
"Nire leihoak"
Musika egin eta egin jardun da. Orain arte, hainbat talderen babesean ibili da. Musikan egin duen ibilbide luzeari 1984an eman zion hasiera urtuellartutako Oreretar gazte honek. Urte hartan, Viuda de Lopez taldeak, pop haizeak erakutsi zizkion, indar betean zebilen rock radikal baskoari. 1988an, Ttak Ahula taldea sortu zuen eta Sasoi Ilunak taldeari eman zion paso 1990ean. Bestelako estilo bat erantsi zion Enkarterrietako Sasoi Ilunak-i, tartean hiru disko eder utziz (1991n "Sasoi Ilunak", 1993an "Herri Xumeak" eta 1998an "Harakina"). Urte hauetan guztietan aritu den taldeetan, bizkar-ezur bakarra izan da Txuma Murugarren, bizitzaren eta beronen inguruko kaosaren arteko harreman estua eta finkoa.
"Nire leihoak" diskoan bizitzaren arima, behin eta berriro, lokartzen eta esnatzen da gozoki une berean kantuaren barruan, era horretara entzulearen burmuina laztandu eta melodiak bazter ergel guztiak itotzen dituelarik.
Orain beste apaindura batekin dator. Bakarkako lehen lan honetan kantuak gauzatzeko bi molde erabili ditu; batzuetan banda baten laguntza du, eta, besteetan, bere gitarra akustiko eta ahotsarekin egiten du abestiaren defentsa. Izpiritua, dena den, ez da fitsik mugitzen. Kantuak ahots garratzez ari zaizkizu etengabe, sentiberatasun karga itzelarekin. Ahalik eta biluzien agertu nahi dira lan honen 17 kantuak, non desioak buru belarri datozen, asetuko duen zerbaiten bila. Pop-aren alaitasuna eta kantautoreen sakontasuna batzen dira. Sentimenduak lurreratzen ditu desamodioaren jantzi gardenarekin. Pop minimalistak batzuetan dylanismoa gertu duela. Melodia eta hitza.
Hemen parte hartu duten musikarien zerrenda luzea da. Karlos Aranzegi (Bide Ertzean) baterian, Alberto Bosch (Lau Behi) baxuan, Haritz Harreguy (Berri Txarrak-en teknikaria) gitarra eta nahasketak, Mikel Azpiroz (Lau Behi) teklatuetan, Sasoi Ilunak taldeko partaideak, Piztiak-eko Josu eta Txomin...
Kantuen erdiak estudioan zuzenean grabatuta daude eta, orotara, lan hau burutzeko zazpi egun eman dira.
Kantuak azal-azaletik sentitzen dira. Sentimenduen goritasuna han-hemen, kontaktuaren egokitasuna eta musuaren ingurugune borobila.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· NIRE LEIHOAK