OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  TXAPELPUNK

TXAPELPUNK PUNK
TXAPELPUNK

TXAPEL
"Tonto el ke lo lea"

Txapel taldea aipatzen dugunean, Txapelpunk esatea bezala da edo Iñigito Txapel. Txapel da taldearen izena, deitura elipsi batean geratu da eta Iñigito Txapel da talde horren sortzaile, bultzatzaile eta erantzule. Askatu taldean egon zen, eta handik gutxira Etsaiaken sartu zen 1988an eta zazpi disko egin; Txapelpunken lehen kontzertua Lekeitioko, bere jaioterriko, Kababua dantzalekuan eskaini zuen 1999an, eta 2000n argitaratu zuen lehen diskoa. Bigarrena, "bla bla bla bla bla. stop" 2002ko urrian atera zuen.
Gizarte honen egia bakarrak gizarte bera ukatzea baino ez du izan behar. Jakinduriaren kontzientzia faltsua, ahanzturaren mehatxua, tontoa irakurtzen duena. Diskoa ez da kantu bilduma, baizik eta erlazio dinamiko bat abesti azkar eta errazen artean zeinak lotuak dauden gaurkotasun handiko irudiek mediatizatutako testuekin.
Txapel taldearen "Tonto el ke lo lea" diskoan, punkean bezala, gauzak azkar eta arrapaladan esaten dira, esateko gogoak eta borondatea edukitzeaz gain. Txapel taldeak asperraldiaren politika apurtu egiten du, jostatu egiten da eta, uneoro, bere buruari ere barre eginez. "Tonto el ke lo lea" nihil bat baino gehiago da etengabeko sorkuntzaren printzipioa.
Txapelek ez du galtzen aukerarik bere bizitzaren aktore amorratua bilakatzeko berak sortzen duen behin behineko punk-rock musikarekin. Punkaren abiadura handian doaz kantuak, rockaren indarrarekin eta etengabeko melodiekin. Txapelen kantuak laburrak dira eta entzulnaldia motza egiten da. Oro har, punk-rock doinuak dira nagusi, baina bestelako zertzeladatxoak ere aurki daitezke (punk-core melodikoa, punk-ska, sasi-balada edota harda).
Txapel taldearen hirugarren diskoak 14 abesti ditu (sei euskaraz eta zortzi gaztelaniaz) eta cdrom bat erantsi diogu 64 argazkirekin. Taldekide berri bat dute, Iñigito Txapelek zuzenekoetan ez du joko gitarrarik, eta mikroarekin emango digu berak dakien ikuskizun apartena eta bere ordez Kana ariko da gitarrarekin (Ileon taldeko abeslaria eta gitarra jotzailea da). Diskoa 2004ko irailean grabatu du Donostiako Elkar estudioan Cesar Ibarretxek. Kutxi Romerok (Marea) abesten ditu "Jodido" eta "Yo soy feliz" kantuak; Keuk (Fjord) punteo bat jo du "Jodido" abestian. Testuak eta musika Iñigitorenak badira ere, euskarazko lau letra idatzi ditu preso dagoen Peru Aranburuk. Txapelen zuzeneko-bira abenduaren 11n hasiko da Lekeition eta 2005eko azaroan bukatuko da Japonian edo HegoAmerikan.
Galdera hauek luzatu dizkiogu Iñigito Txapeli:
Diskoko kantuak prestatzeko, abiatzen al zara aldez aurretiko ideia zehatz batetik?
Ez. Kantuak egitea dut atsegin. Ez dakit, demasakoa da derrepentean eta ezerezetik, gitarren rif-ak, melodiak, hitzak eta abar ateratzen hastea; baina batzuetan ez dut oso ongi pasatzen. Kantuen sormen garaian, inoiz amets egin dut melodiekin, gero beti alboan daramadan grabagailu txiki batean hortzartean abesten ditut. Batzuetan gertatzen zait goizeko 4etan edo 5etan esnatu naizela eta hor hasten naiz bazterrak nahasten. Askotan, kantua egina daukadanean, neure buruari esaten diot: "delaostiakoa duk hau", baina biharamunean zakarretara doa ez didalako ezer esaten. Ateratzen dudan abesti bakoitzaren bertsioak egiten ditut, eta gehien barneratu zaidana gordetzen dut; baina azken oniritzia eman aurretik, beti taldekideei erakusten diet eta gehienetan ni baino liluratuagoak geratzen dira; honek taldea batuagoa uzten du, gure artean ongi konpontzen gara. Disko honen prestaketan urte bat daramat, eta badira bi edo hiru urte ez dudala musikarik entzuten. Beste taldeetakoek esaten didate oso garrantzitsua dela entzutea besteek zer egiten duten eta joera berriak aztertu norberaren lanerako aberasgarri izan daitezen. Bizitza bera dela erreferentzirik hoberena uste dut, bizitzak berak lagun tzen dizu hitzak eta kantuak egiten.
Zergatik "Tonto el ke lo lea"?
Jakintsu asko dagoelako eta baten batek, derrigorrez, leloa izan behar duelako. Adibidez, ni neu. Inor ez da beste inor baino gehiago. Baten batek gehiago dela pentsatuko balu, gutxiago da eta inor-ez bihurtzen da, zu zeu bezala, ez gehiago ez gutxiago. Jendearekin barre egin behar da eta ez barre egin jendeaz. Dena den, hoberena norberataz barre egitea da. Demasakoa da.
Txapelpunk taldetik Txapel taldera
Gero eta ezagunagoak garenez, izena soilik idatzi dugu, deiturarik gabe; beraz, hemendik aurrera Txapel izango gara (lagunentzat). Disko honetako kantuak irekiak dira eta ez naiz bustiko estiloan, baina esango dut diskoa kañeroa eta azkarra dela, nahiz eta tempo erdiko kanturen bat egon badagoen.
"Tonto el ke lo lea" Karlos-Mahomari (RIP taldeko abeslaria) eskaintzen diot.

ritxi aizpuru (2004ko azaroaren 26an)


Iñigito "Txapel" (ahotsa), Atrofi (baxua eta koruak), Kana (gitarra), Egia (gitarra eta koruak), Gala (bateria) eta Ñako (soinu teknikaria).


TXAPELPUNK
"bla bla bla bla bla. stop"
Zatiketan oinarritutako gizarteetan, ondoko bipolarizazioak eragiten du bizitza soziala; hots, zapaltzaileak-zapalduak, zuzendariak-zuzenduak... Hemen, hitz egitea, ezeren aurretik, hitz egiteko beharra edukitzea da, edo beste modu batean esateko, boterearen jardunak hitzaren menperakuntza ziurtatzen du. Honen ondorioz soil-soilik nagusiek, zapaltzaileek eta zuzendariek hitz egin dezakete; zapalduei geratzen zaien gauza bakarra isiltasuna da errespetuaren aurrean, isiltasuna terrorearen aurrean. Hitza eta boterea bata bestearen konkistarekin datoz. bla bla bla bla bla. stop.
Txapelpunk aipatzen dugunean, Iñigito Txapel esatea bezala da. Txapelpunk da taldearen izena eta Iñigito Txapel da talde horren sortzaile, bultzatzaile eta erantzule. Oso gaztetatik datorkio musika zaletasuna eta 15 urterekin Askatu taldean egon zen, eta handik gutxira Etsaiaken sartu zen; 1988an lehen maketa egin zuten, eta ondoren etorri ziren Etsaiaken beste zazpi diskoak. Azken boladan Etsaiaken eta Txapelpunken bietan dabil, biak tartekatuz. Txapelpunken lehen kontzertua Lekeitioko, bere jaioterriko, Kababua dantzalekuan eskaini zuen 1999an, eta 2000n argitaratutako lehen disko txalotuarekin gorpuztu zen proiektua.
Eta orain bigarrena, "bla bla bla bla bla. stop". Gizon orkesta bailitzan eraman du grabaketa. Eneko izan da bateriajotzailea eta beste guztia Iñigitok berak osatu du: baxua, gitarrak, ahotsak, koruak, hitzak. Dena den, laguntza puntualak izan ditu, Keu Etsaiakek punteoa egin du; Lekeitioko gazte batzuk koroak egin dituzte "Kalian part!" abestian; Kana Ileon eta Toki Parasma (gitarra eta aho-tsak) "Munduari begiratzeko", eta Betegarri taldeko metalak entzuten dira "Los findes 9º B"n.
Txapelpunk du izena, punka da egiten duena, baina honen mugak erabat gainditzen ditu. Definizio labur bat eransteko, ordea, ongi dator. Punkaren ezaugarri nagusiekin egingo dugu topo, kantuen funtsa komunikatzeko erraztasunean datzalako. Kantuak erraztu, soberan dagoen guztia zokoratuz. Txapelpunki bizitza kantuaren bila doakio. Beti soinu txunditzaile horren atzetik. Gauzak erraz egi-teko jarduna behar da eta desioaren indarra; Txapelpunkek bihotzean dauka egiten duena. Kantuak errealitatearen benetako bertsioak dira. Punka rockarekin nahasten du eta abesteko erregistro desberdinak darabilzki. Ez dio azukrerik botatzen punkari, baina abestiak goxotasun ukituarekin ailegatzen dira entzuleen aterpera.
Testuetan kaleko poetaren sakontasuna dauka. Bere begiek dakusatenaz ari zaigu. Errealitatearen argazki argia, begiak beti erne, lapitza izango balitz bezala. Lapitza zorrotza. Musika zorrotza. Kalitatea, limurtzeko eta konektatzeko bat-batekotasuna.
"bla bla bla bla bla. stop" Donostiako Elkarlanean estudioetan grabatu eta nahastu du Cesar Ibarretxek 2002ko iraila eta urrian Ñako eta Iñigitoren laguntzarekin. Argazkiak Ander Gilleneak egin ditu. Diseinua Juanma Aramendik.
Kantu batek beti akordatu behar du bere helburua ez dela jendeak entzutea musikari aditu batzuen soinu eta diskurtsoak, baizik eta jendeak hitz egin dezala bere kaxa. Eta arazoak sortu nahi ditugu. Moskiata gabiltza.

2002ko urriak 29
ritxi aizpuru.


http://www.txapelpunk.com

 Taldearen diskoak
· TONTO EL QUE LO LEA
· BLA BLA BLA BLA BLA. STOP