OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  TREPI ETA ARAWAK

REGGAE-HIPHOP
TREPI ETA ARAWAK

TREPI ETA ARAWAK
"Sorterrira"
Reggae oinarri sendo batek bi talderi emango dio izena hemendik aurrera. Gasteizko Arawak abiapuntu hartuta, 1997an "Cuerpo a cuerpo" lana eman zuen argitara Oihuka disketxeak; taldekide berberek gehi haize atalerekin batera beste proiektu bat, Trepi eta Arawak izena duena, sortu dute. Arawak-ek gazteleraz dihardu, Trepi eta Arawak-ek, aldiz, euskaraz. Beraz Arawak gehi haize atala Trepi eta Arawak osatzera datoz. Hamar lagun batuko ditu, ibilbide berria izenez baina sakona eta eskarmentu handikoa izanez.
Bataz beste, sustraidun reggae-a bilduko digute "Sorterrira" izeneko diska honetan. Arawak makina bikaina da reggae roots-aren inguruan jarduteko, eta honi Trepi kantariaren trebezia erantsiko bagenio doinuak moldatzeko garaian lelo erakargarri eta limurtzailez, emaitzarekiko sinesgarritasuna instant batekoa litzateke. Jatorriz reggaetik edan dutela nabarmen geratzen da kanten joan-etorrian. Taldekideek Potato eta Kannabis-en urteak eman dituzte eta "Sorterrira" honetan euren jakinduria jaki gozoa bailitzan utzi digute mihi puntan dastatzeko zain. Reggaeak dituen osakin guztiak batu dituzte: baxuaren kultura doinu grabeetan, gitarren eta teklen skankinak eta platoen zastada agudoetan. Batuketa sarkorra eta aski sarkina.
Orain arteko proiektuak gazteleraz ekoiztuak zetozkigun, baina "Sorterrira" lanean errotik aldatu dute ikuspegi hori eta euskararekiko atxikimendua testu biribilez zipriztindua dago, horretarako Joseba Sarrionaindia ("Bake beltza" eta "Herri proiektua") Joxan Artze ("Galipotakumeak"), Jon Maia ("Marrazki bizidunak", "Gizon arrunta" eta "Garaiak"), Xabier Montoia ("Iparragirretarrena") eta Trepi beraren hitzak datoz, eta horietako askok Euskal Herria du mintzagai. Goi mailako hitzak interpretazio ikusgarrian bildu ditu Trepi eta Arawak-ek.
1999ko martxoan grabatu zuen Cesar Ibarretxek Elkarlanean estudioetan eta nahasketak Trepi eta Arawak-ekin batera burutu zituen.
Ahotsak: Julen Trepiana "Trepi". Bateria: Gustavo Salvador. Baxua: Carlos "Piti" Blazquez. Gitarra: Jose Luis "Willy" Granados. Pianoa eta teklatuak: Katy Cervantes. Organua eta teklatuak: Javier Olloki "Okiman". Tronpeta: Ruben Salvador. Saxoa: Alvaro Perez. Tronboia: Eduardo Diaz. Koroak: Javi Flores, Katy Cervantes eta "Trepi".

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· SORTERRIRA