OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  THE USKI'S

THE USKI'S ROCK-POP
THE USKI'S

Itxosun zarati
Itsasoa, olatua, hondartza, uraren zarata, kresala, tabla, ur mikatza eta gazia. Olatuaren gainean oreka bilatu nahian kolpeak bata bestearen ondoren datoz. Ur trago ederrak hartuta, arnasestuka eta bihotza ehunean duzula, gomendagarria da The Uski´s taldearen "Itxosun zarati", beste zarata mota bat.
The Uski´s taldea Bizkaiko kostaldeko Ibarrangeluko eta Elantxobeko bost gaztek osatzen dute. Lagunak, anaiak eta lehengusuak dira The Uski´s taldean eta testu guztiak Bizkaiko kostaldeko herrixka horietan egiten den euskalki bitxian daude idatziak
The Uski´s taldearen "Itxosun zarati" Mungiako Lamina estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu du Natxo Liberty soinu teknikariak 2005eko hasieran. Laguntzaile bakarra izan du The Uski´s taldeak: Argi Zamezak ahotsa sartu du "Gitarri eskuen" bonus trackeko abestian.
The Uski´s taldearen "Itxosun zarati" euren estreinako diskoa da, baina badirudi urteak daramatzatela musika munduan. Diskoa indartsua da, itsasoaren kolpearen antzekoa. Indartsua bere sinpletasunean. Abesti errazak bi zutabe nagusitan banatuak: alde batetik, melodia eta koru bikain eta bustitzaileek, eta bestetik, gitarra surfero distortsionatuek samurki diraute. Melodietan eta koruetan dagoen indar basatiak berehala suntsitzen du edozein gorputz eta lapak bezala itsasten dira burmuinean. Koruak lau ahotsetara eginak daude eta musikalitatea zirrikitu guztietatik ateratzen da. Kantuak lehen segundutik gozatzen dira, eta ez dute inolako musika progresiorik behar. Hasi eta ziplo uzten zaitu "Itxosun zarati" diskoak. Niri askotan datozkik burura The Beatles The Uski´s entzuten dudanean. Gitarra distortsionatuak eta erritmo surferoak eta hondartzazaleak dira, baina edozein unetan eta edonork entzutekoak. Beach Boys taldearen aurrean nagoela ematen dit. Dantza, gerri mugimendua, izerdia. Dantza eta melodia. Itsasoaren zarata du alde guztietatik. Hitzetan itsasoa dago present. Musikan itsasoaren zaratara garamatza The Uski´s taldeak. The Uski´s higatzailea da alde guztietatik.

1.- Garrantzi handia ematen diezue koruei. Zer ikusirik du egiten duzuen musika estiloarekin?
Koruek indar handia ematen diote musikari eta betidanik gustatu jaku ahotsekin jolastea (familiatik ikasita agian). Gure musikak ahotsaren beharra duela uste dogu, musika ahotsaren laguntzailea baita.
2.- Surfa, tabla, hondartza eta olatuak agertzen dira testuetan
Gure egunerokoa da; ez badogu olaturik, musika egiten dogu.
3.-Ildo berri bat ireki nahi duzue Euskal musikaren esparruan?
Guk funtsean, gustaten zaigun musika egiten dogu. Harrera hona badeko, ondo. Ona da jendeari gustatzea, hau da, gustaten jakuna da jendearen aurrean jotzea eta jendea egoteko gustatu egin behar zaie musika. Ildo berri bat irekitzen badogu gustura hartuko dogu eginkizuna rock and rolla apur bat zabaltzeko.



ritxi aizpuru (2005eko urriaren 14a)
Iñigo: ahotsa
Iñaki: bateria
Jon: gitarra, baxua eta koroak
Oier: gitarra, baxua eta koroak
Anartz: gitarra, baxua eta koroak



http://www.theuskis.com

 Taldearen diskoak
· ITXOSUN ZARATI
· BARIKUN