OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  TAXI KARLO

TAXI KARLO HARD
TAXI KARLO

TAXI KARLO
"Dirección Norte"
Begibista urruntasunean. Zurt. Noizbehinka burua eskuin ezkerreko mugimenduan. Erne. Sakontasun osoan, arnasa hartu. Eta zain. Atseden uneetan ere, berdin. Ernai. Izkutuko ez dakit nondik, zaratak. Danborrak entzungai Ipar bidean. Sasoia da.
Gatozen, bada, Taxi Karloren abiapuntura. 80. hamarkadaren erdialdean, Ramon (baxularia) eta Karlos (gitarra eta ahotsak) benetako harremanetan sartzen dira. Taldeak bere estreinako urratsak noraezean zeramatzan. Bateriajolerik ez eta asmo ugariei bide emateko izugarrizko muga. Iruñean ziren bazter guziak arakatu zituzten euren benetako egarria ase zezaten. Rock and Roll-a eskuartean goza zezaketen. 1986an eskenatokietara igoko dira Iruñeak eman duen irudia erakutsiz; hots, soinu latzak, gogorrak (Iruñea heavy hiria omen). "Barri"-ak eta gainontzekoak. Tximak airean ibili munduan. 1988ak ikusiko du Taxi Karloren lehenbiziko biniloa. "Ahora no voy a cambiar". Urteen joan etorriak, 1992 honetan planto egin dugu. Taldea era eta indarberriturik agertuko zaigu, eta horren islada baliotsua soma daiteke aurkezten dizuegun euren bigarren lanean "Dirección Norte". Ramonen (baxularia) gidaritzapean, ederto batean borobildu dute diskoa. Carlos-en ahots garbia eta emankorrak paso ematen dio gitarra trebe eta dirdiratsuei, David bateriajolearen betebeharrak arras gainditurik zanpakotasunaren poderioan.
Robertok gitarra menperatu eta ildoa erakusten du, Ramonek erritmoaren patxadari airea atxekitzen diolarik. Taiuzko laguntzaz baliatu dira, besteak beste Jean Phocas eta Narciso Alvarez grabaketa eta nahasketetan eta Sparto taldeko Titoren ukituaz. Oro hartuz, soinu gogorrak, kañeroak eta sendoak bizkortu egiten dira produkzio lanarekin, berezko nortasuna lortuz musikaren giro eta pasarteetan. Halaber, ezin ditugu ahantz traza punky, melodiko, balada eta leunak. Kanten apaintasuna berehalako entzunaldian nabarmentzen da. Hitzei dagokienez, hauek ez dute lausengatzen ezer. Herriaren ezaugarriak, giza kritikak eta amodio kantak. Diskoa, rockzalea da, Taxi Karlo rock ereduan murgilduta baitago. Eta konpaktoan RockFermin.
ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· DIRECCION NORTE