OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  SUSTRAIA

SUSTRAIA ROCK-JAIA
SUSTRAIA

SUSTRAIA
EUSKAL LABEL
Abentura eta arriskua ahazturik uzten ditugunean, arruntasunean eta txisparik gabeko bidean erortzenn gara. Musikan, eta batez ere rockean hori gertatzen denean bizitasuuna, noraezeko jarrera eta estandarizazioak datoz. Dena den, bakoitza norberaren artista denean pixkat haruntzago begiratzen da eta bedenabar datoz nortasunaren sendoketa eta askatasuna. Hori da gainera aisi interaktiboa. "Zer dago gaur ikusgai?" galdetu beharrean, "zer egin nahi dut gaur?" bilakatuko gabenu, aspergarritasunaren aurkako estraineko notak eta abiapuntuak jarrita daude. Jarrera ezak aukeraketaren eza dakarren bezala, pentsamendu ezak iraultza baztertzea esan nahi du, hots, jarrera kritikoa ukatzea.
Rocka itxuran eta rocka burmuinean, egunerokotasunean, hori ahantzi gabe joan beharko genuke ohera. Eta Sustraia taldeak hor kokatzen du bere jarrera. Entretenimendua ematetik, eurak ere entretenitzera. Partaidetasuna dastatzera.
Lehenbiziko diskoa iazko udan (95ean) argitaratu ondoren, duela 3 urte jaiotako talde iparraldetar honek, Lapurdikoak dira, orain du bigarrena eskuartean "Euskal Label" izenburuarekin, eta badira aldaketak. Lehen hura festa giro eta asmoekin egindako diskoa zen, orain aldiz, rockari eutsi diote inolako freskotasun apurrik galdu gabe. Rocka bihurtu nahi dute jai eta rockak eskainzen dituen baliabide guztiekin disko pisutsu, koloretsu bezain indartsua burutu dute. Aire desberdinek bultzatu dituzte zapore anitzeko kantak jorratzera, euskal kutsuko rocka mamituz. Hor badaukate zer ikusia kantariaren ahots borobiltsuak eta esku-soinuak ematen duen kromatismoak. Niko Etxart-ek zioen bezala "hau da euskal rock and rolling".
Laguntzaile eta konbidatuak honako hauek izan dira. Sergio Berardo Okzitaniako italiarrak zarrabetea eta ahotsak sartu ditu "Martxa" eta "Korenta" kantuetan. "Xardina kuzkuz" kantak Frederik Gaillardet (haize moldaketak), Batitte Garat (tronpeta) eta Fredo Aribit (tronboia) izan dira. Itxaro Bordak luzatu ditu bi hitz: "Aski" eta "Xardina kuzkuz". Azala Iñaki Rosales-ek gauzatu du. Elkar estudioetan grabatu da martxoan zehar, Jean Phocas-ek grabatu eta nahastu duelarik. Beste guztia taldearen esku geratu da.
Disko honek zoko oro astindu nahi du, rockaren pisua erabiliz eta abeslariaren egonezinak taula gainean gauzatu du hainbat eskenatoki (17 dagoeneko) apurtzea bere hanka azpian. Zuzen mugikorra, izerditan blai bukatzeko horietakoa. Basatia. Euskal labela duen rocka, hitz gutxitan.


 Taldearen diskoak
· EUSKAL LABEL