OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  SIOUX

SIOUX PUNK
SIOUX

Sioux taldea Gasteizen jaio zen 2003an. Leza anaiek (Zigor eta Kepa) beti behar izan dute musikarekin harreman estua edukitzea. Kaos Etiliko taldeko ahotsa izan zen Zigor kantaria eta Kepak bateria astintzen zuen. Bi disko argitaratu ondoren taldea banandu egin zen eta Leza anaiek Lacaza sortu zuten. Oso laburra izan zen bidaia hori eta laster etorri zen Sioux. Iban baxularia, Afilando Machete taldean ibilitakoa eta Iñaki "Wein" gitarrajotzailea izan ziren Sioux berriak. Zigor abeslariak oso garbi izan du zein estilotan kokatu nahi duen bere taldea, punkaren edabea gaztetatik hartu zuela nabarmen da, baina melodia leunxeagoak gustukoak ditu ere..
Sioux taldearen lehen urratsak dira "Sopla el viento". Diskoa Elkar estudioan grabatu zen 2004ko abenduan eta 2005eko urtarrilean. Cesar Ibarretxe izan da soinu teknikaria eta produkzioan Sioux taldearen laguntza izan du. Laguntzaile bereziak, familikoak, izan ditu diskoak. Zigorren aita eta semea entzun daitezke diskoan. Juan Jose Lezak ahotsa sartu du "Entzun maite" abestian eta "Poxpo" indio nagusia izendatzeaz gain oihu batzuk bota ditu "Eres tú" abestian. "Entzun maite" euskaraz dagoen kantu bakarra da eta Lacaza taldearen diskoan agertu zen herriko kantu hau ere. "Viejo amigo" abestia La Polla Records taldeko Fernando Murua bateria jotzaileari eskainia dago.
Sioux taldea punk eskolakoa da. Urteak eman ondoren Aguraingo Kaos Etiliko taldean, hango ikaspenak taularatzen segitzen dute. Betiko punk-rocka egiten dute. Kantu errazei eransten zaien ezaugarri berria poparen melodietan barna ibiltzean datza. Punk kantuei ez zaie joaten berezko zorroztasuna gitarretan eta oinarrietan; abestiek, ordea, karamelo eta krema puntu batera iristen dira eta emaitza pop ukituko punk dela esan behar. Punk akaramelatua. Hitzetan beste horrenbeste gertatuko da. Oso pertsonalak dira eta panfletoa ahaztuta, giza alorrera hurbiltzen direnetakoak dira.
1. Gehienetan nahiko melodia poperoak eta puntu gozo batekoak erabiltzen dituzue. Punk gozoa?
Lelo zuzenak eta abesten errazak gustatzen zaizkigu, erraz ikasten eta gogoratzen direnak. Siouxek ez du estilo zehatzik; musika estilo asko nahasten ditugu, baina betiere rock aldera joaz beste ezertara baino gehiago. Gustuko duguna egiten dugu, hala ere.
2. Letrek oso izaera pertsonala dute, eta panfleto hutsetik urrundu nahi dute, ez al da hala?
Bai, jakina, askoz landuago daude, gu ere bilakatuz goaz eta. Zenbait letra esperientzia propioetatik datoz, baina beste hainbat bizitzaren beraren isla dira eta norberak bere kasa interpreta ditzake. Ikuspegi askotatik uler daitezke.
3. Kaos Etiliko taldeak eman zizuen ospea, ondoren Lacaza heldu zen azkar batean. Zein izango da Siouxen etorkizuna?
Etorkizun ona izango duelakoan gaude. Eguneroko lanean sinesten dugu eta benetako indiarren moduan borrokatuko dugu hala izan dadin. Borrokalari petoak gara, baina kontuan izan behar dugu azken erabakia entzuleek dutela, noski.
ritxi aizpuru (2005eko apirilaren 15ean)

SIOUX 616679951
Zigor: ahotsa
Iñaki "Wein": gitarra
Iban: baxua
Kepa: bateria


http://www.siouxgrupo.com

 Taldearen diskoak
· SOPLA EL VIENTO