OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  SEN

SEN ROCK-POP
SEN

SEN
"Sen"
SEN taldearen muina 1999 ernetu zen eta aurten hartu du bere gorpuzkera sendoa. Hiru lagun gipuzkoarrek osatu dute taldea, alde batetik Haritz Harreguy (usurbildarra, kantuen egilea, desagertutako Larrua Truk-eko gitarra jolea, soinu teknikaria, produktorea eta zuzeneko teknikaria Soziedad Alkoholikarekin, Berri Txarrakekin eta Latzenekin bere garaian, taldeko gitarra jolea da orain). Bestetik, Oñatiko Aitor Uriarte (abeslaria SEN-en eta baita Latzen taldean ere hau desagertu zen arte). Eta azkenik, Aiheko Zubimendi (hernaniarra, bateri jolea eta Mixil talde gogorreko partaidea). Hiru hauek osatzen dute taldearen ardatza eta disko honen ardura guztia berauei zor zaie.
Izenburu bera daraman diskoaren beste osagaiak aletuko ditugu. Andoaingo Garate estudioa estreinatu duen diskoaren grabaketa, abuztuan eta irailean zehar burutu zen, Haritz Harreguy zela soinu teknikari eta produktore.
Diskoaren estiloa finkatzea ez da batere erraza. Oinarri sendo eta era berean konplikaziorik gabekoak eta praktikoak izugarrizko indarra du, eta rock-poparen arnasa sendoaz baliatzen da. Tempo erdiko abiadurakoak dira gehien bat, nahiz eta bi kanturen arintasun eta dardara handiagoa izan ("Bidaiari" eta "Itzalaren kristalean") eta sasi-baladaren aztarnaz gozatu "Atzo gaur bihar zan" kantuan. Gitarren soinua ederki dago landua eta ahotsarekin batera nagusi dira diskoan zehar. Ahotsa aise barneratzen da, eta sakontasuna eta samurtasuna dario alde guztietatik; efektu hau gehitu egiten da ahotsak bikoiztzen direnean lelo errepikakorrekin, entzulea besarkatuz sorgintasunaren eremuan. Diskoan agertzen diren melodiak Joxe Mari Azpitartek (Latzen taldeko baxularia), Aitor Uriartek eta Haritz Harreguy burutu dituzte.
Giro goibel, malenkoniatsu, saudade izpiritukoek betetzen dute disko sentibera hau. Tristeziaren ikuspegi hori alde baikor batetik dago hartua. Ez dago tonu depresiborik. Zoriontasunaren irudi eta praktika berriak lantzera eta sortzera dator egunerokotasunaren zehaztasunean, desioaren eta zirrararen malko edo izerdi tantak rockaren senaz eraiki nahian. "Emo" estiloaren inguruak hanka puntetan zeharkatzen ditu hamabi abestiz osaturik datorren disko honek.
Gonbidatu bereziak izan dira grabaketa saioetan. Baxua Mikel Artiedak jo du (oraintsu atera berri du bere bakarkako diskoa eta ibilia da Zaldibobo, Tapia eta Leturia Band-en), Mikel Azpirozen (Lau Behi, Parafunk...) eskuek jo dute hammond-a, eta hari kuartetoa Pedro Miguel Aginaga, Noemi Zapirain, Ignacio Alkain eta Irati Ortubiren esku geratu da bi abestietan.
Lau letra egile izan dira, J.A. Artzeren lau poesia, Jon Garmendia "Txuriaren" hiru olerki, Aitor Uriarteren beste lau abesti eta Gorka Urbizuk ere (Berri Txarrak) parte hartu du abesti batekin. Hitzetan nabaria da goibeltasun apurra. Musika eta hitzak bat eginik datoz oraingo honetan.
Diskoa ez da bere senetik ateratzen, disko osoak du sena.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· SEN