OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  SASOI ILUNAK

SASOI ILUNAK ROCK-POP
SASOI ILUNAK

SASOI ILUNAK
"Herri xumeak"
Euskal Heriak baditu inguru latzak, txoko garratzak eta alde urratuak. Honelako paraje batetatik datozkigu Sasoi Ilunak, Meatzeta. Musikalki ere, badira Euskal Herrian doinu gogorrak eta zakarrak nahasturik beste estiloekin. Itxaso zabal eta bakan horretan era askotako txalupak eta tramankuluak dabilzkigu.
Sasoi Ilunak taldearen estraineko lana 91eko bukaeran argitaratu zen. Lan bitxia, pop-rock ildoetan murgildurik zetorkigun. Abots gezamin sakonak paso ematen zion soinu gilberatsuari. Emeki eta leunki zihoan lan luze hura. Oraingo honetan, besteak beste, azaleko aldakuntzaz horniturik, Sasoi Ilunak taldearen jarrera indartu eta gehiago gorpuztu da. Gordindu esango nuke. Pop ikutuak aldendu eta rockari eutsi diote sanoki. "Herri xumeak" izenburuarekin batera, hurbiltzen zaizkigun doinuak bortitzagoak susmatuko ditugu, hitz poetikoekin bat, gardentasuna. Eraginkorrak azken hondarretan ere.


"Harakina"
Ibilbide luzea dauka bere gainean Urtuellako talde rock-popzale honek. 1989.urtean Tak Ahula talde bitxia bertan behera utzi eta Sasoi Ilunak sortu zuten. Denbora luze honetan, Sasoi Ilunak-ek izenpetu izan dituen lanak ez dira nolanahi pasatu. Musika kritikariek beti goraipatu izan dute Sasoi Ilunak. Estreinako maketa 1990ean eta segituan, 1991n, aterako zuen lehen disko luzea: "Sasoi Ilunak" (Oihuka). Bigarrena, 93an argitaratu zen eta "Herri Xumeak" (Oihuka) izenburupean zetorkigun. Hor eten zen euren karrera eta bost urte geroago datozkigu "Harakina" lan berri honekin.
Izan dira bai aldaketak taldean, dena den, hasierako bizkar hezurrak zutik dirau. Etxe (baxua), Mikel (gitarra) eta Txuma (ahotsa) dira hasieratik daudenak. Irmo segitzen du kantuak egiteko zentzuak, egiturak, moduak eta trebeziak. "Herri Xumeak" diskoan sartu zen Jose (bateria jotzailea), eta oraingo berrikuntza bakarra Alberto da, bigarren gitarra jotzailea. Sasoi Ilunakek berezko hiru osagai ditu, eta hirurak ezinbestekoak: ahotsa, rock-popa eta hitzak. "Harakina" diskoa, horren guztiaren ispilu da. 15 kantuetan zehar, hari nagusia kantuen nortasuna da, nahiz eta batzuetan erritmo azkarragoan, leunagoan edota zakarragoan joan. Arlo honetan zerikusi handia dute oinarri erritmikoek eta, batez ere, gitarrek. Dotorezia eta gustua rock eta popa nahasteko eta eraikitzeko. Kantuen arima eta bihotza Txumaren ahotsaren melodietan dago. Ez ohiko ahotsa da, urratua baina abeslari sendoa eta seduzitzeko botere ikaragarria duena. Kantuek duten zirrara, indarra, trinkotasuna eta gorputza ahotsean oinarritzen dira. Hitzei bagagozkie, estilo berezia eta poesia usain izugarria darie. Erraztasuna gauzak kontatzeko eta diskoan zehar gai komuna emakumeak eta sexu istorioak dira.
Elkarlanean estudioetan grabatu eta nahastu du Joxe Lastra bilbotarrak, Haritz Harreguy laguntzaile zuela, 1997ko abenduan eta 1998ko urtarrilean.
Lan koloretsua, alaia eta melodia hutsez osaturikoa. Rocka eta popa bikainki nahasten duena, bestela entzun ezazu proposatzen dugun singlea: Bizitza garratza da.
Alberto: gitarra erritmikoak. Mikel: gitarra solista. Jose: bateria. Etxe: baxua. Txuma: ahotsa.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· SASOI ILUNAK
· HERRI XUMEAK
· HARAKINA