OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  RHUNE

RHUNE ROCK-JAIA
RHUNE

RHUNE
"Ilegal"
Gizarte konformistatik etor dakiguken galdera inmobilista ondokoa izan daiteke: alda dezakegu ezer? Baina benetako galdera beste era batera jaurti genezake, esanez ea derrigortu dezakegun mundua aldatzera, zeinak indartzen duen gure ezgaitasuna aldatzeko berau azkenean ezezaguna egiten zaigun arte. Aldaketak, askotan, derrigortuta datozkigu eta maiz derrigorrez aldatu behar da. Ezinbesteko bihurtzen da aldaketa.
Taldearen izen berria, Rhune, sistemaren arau juridiko batetik dator. Rhune taldearen ibilbidea 1995eko udazkenean hasi zen, baina orduan Guinness izena erabiltzen zuten. Ez zegoen modurik izen horrekin mugitzeko, garagardo markak ez baitu baimendu izen horren erabilera izen erregistroan; beraz, diskoarekin batera dator izenaren aldaketa. 2002ko urtarriletik aurrera zazpi urteko musika ibilbideari eutsiko dio Rhune taldeak. Taldea Irunen kokatzen da, hangoak baitira partaideak eta Rhunetik omen datorkio Iruni hiriaren izena, etimologia ikerketa batzuen arabera. Rhune izatez, Lapurdi eta Nafarroa artean dagoen mendiari harturiko izena da, eta, halaber, bikingoen kulturarekin loturaren bat ba omen du.
1995eko udazkenean Javier Alvarezek eta Fernando Alvarezek taldearen oinarriak jarri zituzten, baina Fernandok taldea utzi eta Blues Thopes sortu zuen. Sergio Arman, Maite Ibargoyen eta Raul Calvo, dira besteak beste, oraingo Rhuneren mamia, eta 1995 urtearen hondarrean eskainiko dute estreinako jaialdia Lasarten.
Rhune jaia, mugimendua, alaitasuna, dantza eta konpromisoaren topagune da. Bi mundu musikalen elkargune. Alde batetik, herriaren aztarnen eta sustraiaren aldarri, hots, folkaren eta zeltiar barren-barreneko sua eta izpiritua. Eta bestetik, rockaren kemena eta errebeldia. Rhuneren rock zeltiarra identitate kolektiboaren bat-batekotasunaren esperientzia bihurtzen da. Taldekide batzu joan eta besteak etorri dira; hala ere, taldearen bizkarrezurra finko mantendu da. Arantxa Arrilagak eta Luis Vicentek urteak daramatzate taldearekin, eta taldea erabat finkatu da Dani Riañoren laguntzarekin. Honen ekarpenak taldearen egitura eta soinua batu ditu Javi Alvarezen ahotsarekin batera, ezinbesteko lagunak direnak "Ilegal" diskoaren ekoizpenerako.
Zazpi abestiko maketa bat kaleratu ondoren, 1999an, zeltiar kutsuko jaialdi garrantzitsuak eman zituzten Iberia osoan zehar (Música Cántabra Jaialdia (Colindres-Santander), Folk Rural Jaialdia(Vall Fogona-Ripolles-Girona), San Xuan Gaua (Corvera-Asturias), Irmandiña Jaialdia (Moeche- A Coruña), Gau Zeltiarra (Irun-Gipuzkoa)... Hori guztia Guinness izenarekin egin zuten eta orain estreinako diskoarekin, ibilbide hori eurenganatu nahi dute Rhunerekin.
"Ilegal" izeneko diskoa 2001eko abenduan eta 2002ko urtarrilean grabatu da Elkar estudioetan Donostian. Cesar Ibarretxe eta Jean Phocas arduratu dira soinuaz, Ibarretxek nahastu duelarik. Produkzioa Javi Alvarezen eta Dani Riañoren eskutik joan da.
Rock-zeltiar doinuek kutsatzen dute disko osoa, baina ukitu eta azal desberdineko kantuak aurki ditzakegu. Bitxikeria modura ska erritmoak ditugu "¡Despierta ya!" abestian. "Mutuak hizketan" kantuaren hitzak Harkaitz Cano idazleak egin ditu eta reggae zipriztinez josita dago. Tempo ertaineko bi abesti lasai eta sasi baladak ditugu "Mayo" eta "El mar y la distancia (Onddarbi)". "Lost in the dark", "Ilegal" abestiaren bertsio mantsotua da, kantu beraren bi ikuspegi. Diskoari abesti instrumental batekin eman zaio amaiera "Tengo un tío rico en América (y yo, aquí, estoy jodido)".
Hitz guztiak, Canorenaren salbuespenarekin, Javi Alvarezek idatzi ditu. 1999ko maketa hartatik hiru kantu errekuperatu dira ("Siete pintas", "Inem" eta "Mayo") baina aldaketa izugarriak izan dituzte musikan zein letretan. Javi Alvarezek letrak biribildu eta zorroztea atsegin du. Azken muturreraino darama melodia eta esanahiaren barne-ezinegona. Argazki kritikoa gaurko bake eta ordenaren menpekotasunean bizi dugun garaian.
Biolinak, flautak eta akordeoiak eransten diete Rhuneren abestiei alaitasun puntua. Gakoa hor dago, egina ekintzan dago.
Javier Álvarez: ahotsa.
Raúl Calvo: akordeoia.
Maite Ibargoyen: flauta.
Arantza Arrillaga: biolina.
Daniel Riaño: gitarra.
Luis E. Vicente: baxua.
Sergio Armán: bateria.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· ILEGAL