OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  PSICOSIS

ROCK
PSICOSIS

PSICOSIS
"Psicosis"
Errenteriako talde hau 80ko hamarkadaren bukaera aldera osatze eta mamitze bolada batean egon zen. Taldeak, berez, 1987an hartu zuen izen hau. Taula gainera atera eta ondo prestatzearen zalantza aldi hau grabatu zuten lehen maketa nabaritzen da: grabatu zen moduagatik soinu kaxkarra zuela-eta ez zen jendaurrerako zabaldu. Bai musika aldetik bai partaideetan hobekuntzak egin ondoren, bigarren maketan jarri zituzten ahalegin guztiak. Beraiek autoproduzitu zuten, sei titulu biltzen zituen, eta 1992an grabatu arren 1993an jaso zituzten fruituak: batetik, "Villa de Bilbao"n sailkatu ziren eta horrela Bizkaia aldean bere burua ezagutarazi, eta bestetik, Euskadi Gaztea lehiaketako saria irabazi zuten. Bere rock elektrikoa, guztiz gitarrazalea, indar guztiz agertzen da, eta aldi berean aldaketa batzuk izan ziren taldean (bateria eta gitarra). Urteak pasa ahala, taldearen esperientziari esker oso irudi bereziarekin atera ziren plazara: mugida siniestroa, eta musika aldetik, berriz, psyco, siniestro eta rock basati naturalenaren koktela.
Disko honetan ilunak dira hitzak, makabroak ere bai tarteka, eta horiekin batera nahasten dira rock eta power-pop elektriko eta gogorraren erritmoak. Gitarrek ondo zorroztutako soinua. 1994ko azaroan grabatu zen, Elkar-eko estudioetan. Jean Phocas izan da soinu arduraduna eta produkzioan, berriz, Mikel "El Gordo" eta Jon Miner.
Hauexek dira Psicosis-eko partaideak: Borja, gitarra eta ahotsa, Sasio, ahotsa eta gitarra; Patxi, baxua eta ahotsa; Haritz, bateria. Kantuetako bi ("Mi familia" eta "Ave María") maketan azaldutakoen bertsioak dira. Taldekideek berek aitortzen dutenez, badituzte beren debozioko taldeak, hala nola: Godfathers, The Lords of the New Church (bertako kantari zendua, Stiv Bators omendu dute "Bators" kantuan, haren "power pop`" aldia gogoratuz, Dead Boys-ak banatu ostean), Adolescents (zuzeneko emankizunetan bertsio bizi eta bizkorrak eginez).
Taula gaineko mugikortasuna eta gitarren indarra. Melodiko eta basatiak. Norbaitek esan zuen, atrebentzia ez bada, Surfin Bichos berak zirela, baina komertzialago eta gitarreroagoak.
1994an Errenteriako musika taldeen elkarteak kaleratutako bilduma batean argitaragabeko kantu bat sartu zuten, "La Bomba". Espero dezagun 1995ean zehar lan honen mailuak zuloa egitea, bai zuzeneko emanaldietan, bai prentsa eta irratian, horrela beren kantuen majiak harrapa gaitzan.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· PSICOSIS