OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  POTTOR'S

POTTOR'S METAL
POTTOR'S

POTTORS
"Mestizaje"
Bizitza posible bada, garbi dago bizi behar dugula. Maileguan hartzen duguna bizitzaren zati handia da. Maileguz beterik gaude. Espezie bakarraren eta sotilaren atzetik ezin gara inoiz abiatu. Edo galdera batzuekin adieraz daiteke. Honatx. Non bila daitezke beste mundu horren eta geurearen arteko haziak? Nork markatuko digu gure noraeza? Nork norabidea? Non aurkituko ditugu arrasto zuzenak? Continuun erraldoi batean gabiltza, hasi infra-atomikoan eta bukatu astronomikoan. Bizitza bera hartzen denean kontuan, toki desberdinak, askotariko bizipenak eta mestizajeak barruan dira. Eta beste esaldi honetara erakar dezakegu bizitza bera: hemen dagoen guztia beste edonon ere badago, edo, beste era batera esanda, hemen ez dagoena ez dago beste inon. Hau izan daiteke magikoa eta nahasmenaren nahasmena, eta baita sentipen eta adierazpen askatzaile desberdinen batuketa. Hor dago mestizajea.
Musikan fusioak betidanik izan dira eta honek musika desberdinak uztartzen ditu. Oraingoan, horrelako zertxobait datorkigu Pottor's taldearen eskutik. Metala hartuta oinarri, 80. hamarkadan zeharo indarrean ibili zen rock gogorra eta kaletiarra dute zutabe sendo. Ez dago tempo azkarrik, kantu guztiak martxa erdikoak dira. Kolpe gutxi baino zuzenak, zamatsuak, burdinazkoak, bortitzak. Pottor's taldearen mestizajea ez da hor bukatzen.
Iruñea eta Burlatako lau mutilek osatzen dute Pottor's, 1997ko irailetik. Taldeak beste osaketa bat zeukan hasieran baina Iñaki joan egin zen, Pottor's utzi eta Dikker's talde gaztean sartu zen baxua jotzen. Taldekideek beste jarduera batzuetan ere ibili dira, eta horren adibide esanguratsuena Iosu abeslari eta gitarra jolearena da, honek garai batean In Vitro taldearekin tartekatu zuen bere ekimena. Bi lan-maketa grabatu ondoren eta batez ere, Nafarroako hainbat toki ezagutu ondoren (dagoeneko 60tik gora dira hauek emandako kontzertuak ) "Mestizaje" disko luzea dute kalean.
Pottor's en musika definitzen gorago saiatu bagara ere, orain gehiago zehaztuko dugu. "Mestizaje" lanak rock gogorraren eta gaurko metalaren uztartzen sanoki bilatzen badu ere, beste ukitu nabarmenak ere badauzka. Bi abeslari izateaz gain (Iosu eta Unai), ahotsen kontzeptu bera bestelakoa da. Tarte lakarrak eta saturatuak, tarte garbiekin nahasten dira. Rap zatiak eta rock gogorreko ahots urratuen boterea. Bestalde, gitarren distortsioak zoko asko betetzen ditu, dena blai-blai uzten ez duenean. Pottor's-en musikan erdi tenpoak dira nagusi. Hor dago kantuen indarra. "Mestizaje" kolore anitzez dator jantzia. Didjeridoo tresna australiarra gitarren artean tartekatzen da, txalaparta eta teknoa nahasten diren bezala "Mestizaje" bera izeneko kantuan. Tarteka ere ikusten dira eraginak eta hor Koma edota Barrikada (Bebes de oro) bera aipa daitezke. Mestizaje horretan euskarak badu bere tokia "Denbora atzeratu" kantuan.
Hitzetan eufemismo gabe jokatzen dute, musika bezain oldarkor eta sutsuak dira hitzak. Gogorrak. Burdinaz jositakoak. Mundu zaharra zein berria hankaz gora jartzen dute. Demokraziaren gezurrak eta ongizateko gizarte burges honen askatasuna dituzte etsai, antolaketa sozial eta politika profesionalaren zozokeria eta ergelkeria salatuz.
Diskoa Donostiako Elkarlanean estudioetan grabatu eta nahastu du Jean Phocasek 2001 otsailean eta martxoan zehar. Laguntzale hauek izan dituzte diskoan: Iñaki Dikkers (ahotsa "Mestizaje"n), Iñigo Konfusion (ahotsa "Comecocos"en), Iban Desvert (didjeridoa). Diskoak badu folk herrikoiari edo Nafarroari begira dagoen kantu ezkutu bat. Non? Badago atzamarrik ilargira zuzenduta?
Mestizajea eguneroko bihurtu da. Ez dago ezer originalik. Pentsamendu eta ekintza bera hor zehar dabiltza. Tokietan toki egiten. Nomada eferbeszentea.
Burdinazko kantuak. Kantu trinkoak. Bizi dugun burdinazko garai hauetarako, kantu trinko burdinazkoak.

Unai Albira: gitarra eta ahotsa
Fernando Laguría: bateria
Iñigo García: baxua eta ahotsak
Iosu Ayensa: gitarra eta ahotsa

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· MESTIZAJE