OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  POTROTAINO

POTROTAINO PUNK
POTROTAINO

POTROTAINO
"La verdad comienza akí"
Irizpideak, balorazioak, jokabideak, jarrerak eta antzekoak botatzen ditugunean helburu desberdinekin egin dezakegu. Arazoei aurre egiteko eta horiei irteera emateko, ordea, ezinbestekoa da egiaren indarrean oinarritzea, derrigorrez. Aipatu egiaren indarra soil-soilik egian bertan datza. Esandako horrek agian erabateko pleonasmoa eman dezake, baina zalantza bera ekiditeko bidea izan daiteke ere, jakin badakigulako gure gizartean egiak ez dituela lagun gehiegi; hots, ez duela egia lagun askok aintzat hartzen. Honekin guztiarekin ez dugu lar esaten, baina egiarekin jokatzeko ekimena behar da. Premiazkoena, beraz, egiaren ekimena ez ixiltzea litzateke. Ixiltasunaren boterea txikitzen ahalegindu behar da, eta bitarteko oro bikaina da. Egia edonon has daiteke. Hemen bertan, eta ez da izan behar horren beldur. Egia, bada, egian bertan hasten da. Hementxe.
Potrotaino Ordiziako punk-rock taldea da, eta 1984an sortu zenetik musika astintzen dihardu, garai aproposa 1980ko hamarkadaren aurreko bost urteetan jaio baitzen punk mugimenduaren lehen aztarna espainiar estatu osoan. Kanpoan ikusitako jiteek eta entzundako doinuek eragin izugarria izan zuten gazteengan, eta politika zein borroka soziala pilpilean zegoen. Euskal Herrian rock radikal baskoaz ezagutu zen mugida hura eta benetako erakusleiho bihurtu zen. Potrotainoren lehen bizipenak putzu horretatik edan zuten, Eskorbuto, Comando 9 mm, Odio, Rip eta beste talde anitzek bezala.
Taldeak bere gorabeherak izan ditu urteotan, batzuetan laukotean eta besteetan hirukotean funtzionatu izan du. Aldaketok medio, diskoa atzeratu egin zen, baino lehenago bi maketa sortu zituzten, bat 1984an, eta bestea, 1990ean. Biak Angel Katarainen laguntza teknikoarekin. Esku beretik etorri zen "Muerte al violador" diskoa 1991n, Tx zigiluarekin autoproduzitua. 1994an bigarren diskoa, "Potrotaino" izenarekin. Bilboko DDT kolektibo antiautoritarioak argitaratu zuen eta banaketa erabat ez-komertziala egin zuten euren ohiko irizpideen arabera. Arestian aipatu taldekide aldaketa esanguratsuena Gorka Moreno bateria jotzailearena izan da. 1995ean buruan odol-jarioa izan zuen, eta ondorio latzak ekarri zizkion, koma egoera, ahotsa galdu…
"La verdad comienza akí" diskoak aurreko bien bidea segituko du. Punka, rocka, eta "killer"a dira ezaugarri nagusiak Potrotainoren musikan. Abiadurak corearen zertzeladak eransten dizkio. Gitarren punteoek (Estebi) erakusten dute heavyaren zamalkada eta modu errazean uztartzen da punk-killer gitarra distortsionatu eta erasokorrarekin. Bateria elektronikoa jotzen du hemen Maxik, La Polla Recordsek estreinako diskoetan bateria elektronikoa erabili zuen bezala. Taldearen pisu nagusia, konposaketan zein harremanetan, bi anaien gauza da (Pedro eta Txapu). Pedro, baxu jotzailea eta ahotsa eta Txapu, gitarra jotzailea eta ahotsa. Kantuak, ahotsak bezala, bortitzak dira. Zuzenak, xumeak, kale giroan oinarritutako testuak melodia arras errazekin nahasturik datoz. Entzun eta berehala kantatzeko moduan. Punkaren estilo zuzen, oldarkor eta mutur-muturrekoan. Kantu motzek azaletik nabarmentzen dute testuen eduki soziala eta politikoa. Honek guztiak eraginda errespetua irabazi dute eta aintzakotzat hartzen dute taldea, Euskal Herrian zein espainiar estatuan. "Demenciales chicos acelerados" kantuaren bertsioarekin omenaldi apal bat egiten diote Eskorbutori. "Los perros de la CIA" kantua Basura taldeari hartu zioten. Diskoa Harkaitz Carrascok grabatu du 2002ko abuztuan Idiazabalko Sound Source estudioetan. Potrotainoren jaialdiak izerdia, abiadura eta kontestazioan oinarritzen dira, "La verdad comienza akí" diskoa lez.
Doinuaren danbatekoa. Egur galanta. Killer-punk parametroetan soinu ziur eta latzak. Lehendik egiten zena orain berriro ere egin daitekela frogatzera dator, "La verdad comienza akí"; hots, lehengoa gaurkotzera. Lehengoak aldarrikatzera, denborak txarrera egin baitu. Egia gordinak beste behin azalaraztea, ixiltasunari aurre eginda. Eta amorruz.

Txapu: gitarra eta ahotsa. Pedro: baxua eta ahotsa.Estebi: gitarra. Maxi: bateria.
2002ko urria
ritxi aizpuru

 Taldearen diskoak
· LA VERDAD EMPIEZA AKI