OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  POTEMKIN

POTEMKIN ROCK
POTEMKIN

Mundua gerraz josita dagoenean, eguneroko bizitza triskantzaz lepo dagoenean, hitzak dena zurikeriaz estaltzen duenean eta ekintzak ez datozenean bat mingainak esandakoarekin, Potemkin dinamizatzaile-askatzaile berriak sortzen dira. Ustez, bederen. Rocka borrocka idazten denean, lehertzeko garaiak hasten dira. Oñatiko kale kantoietan rock indartsuak berebiziko leherketa egin du, eta zehazteko, hormetan bada esaldirik idatzita non inor askatzeko gogoaz ari den eta bultzatzaile izan nahi duen.
Potemkin taldea Oñatiko hiru gaztek abiatu zuten 2003ko urtarrilean, eta 2004ko udan, Aixibar abeslari berriarekin, laukote gisa eman zuten lehen kontzertua. Beste taldekideek badute eskarmentua, eta handia gainera: Iker (gitarra) eta Joxemari (baxua) 90eko hamarkadak izan zuen metal talderik ospetsuenetarikoan ibilitakoak dira, Latzen taldean. Iban (bateria) Tenk taldean egon zen.
Potemkin taldea berehala hasi zen mugitzen eta lehen maketako bost abesti Haritz Harreguyri utzi zizkioten nahasteko. Kontzertuak, espero bezala, bata bestearen segidan zetozkien eta Potemkin taldearen ospea handituz zihoan. Debagoineko Danbaka lehiaketan azken saioan sartu ziren eta Baionako Gure Irratiak argitara eman zuen diskoan parte hartu zuten. 2005eko udan, Tolosako Bonberenean, Karlos Osinagarekin hasi ziren lehen diskoa grabatzen.
Potemkin taldeak suari egur gehiago botatzen zaionean bezala egiten du; Potemkin taldeak rockari rock sutsua eransten dio. Potemkin taldeak rocka du abiapuntu, rock indartsua, boteretsua, gogorra, hard ukitukoa, ahots zarrastatu baten menpe, gitarraren sastakaden arian, eta bateria eta baxuaren erritmo gordin, sakon eta loditsuan oinarriturik. Potemkin taldeak dituen indarrak xahutu egiten ditu kantu bakoitzean. Kantuek, eta ondorioz, diskoak, ez diote atsedenari zirrikiturik uzten, stoner-balada itxurako "Gauza txikiak" doinua eta "Intro" funk abestia salbu. Potemkin taldeak bere unibertso gatazkatsuaren aurrean aurkitzen duen guztia hankaz gora lagatzen du. Korazatuaren bidean jartzen dena txikiturik geratzen da. Pisu handiko rocka, tantaia, matxurarik gabea.

1.- Zuen izena eta azala antzeko bidetik doaz. Zer esan nahi duzue?
Esan daiteke rockaren borrokalariak garela eta gure armak gure instrumentuak direla. Horrela, Potemkin taldeak iraultza berri bat hasiko du, rockaren iraultza, alegia. Gutxi gora behera hori da diseinuaren zentzua. Gustatzen zaigu, eta gainera, musikarekin ere ondo doala uste dugu, nahiko rock energetikoa egiten baitugu.

2.- Rockaren alderik rockeroena ateratzen duzue.
Guztiok nahiko musika desberdinak entzuten ditugu, eta guztiok elkartzen eta guztiok gustura sentitzen garen eremua da Potemkin: rock gogor, gordin eta zorroztua, oinarrizko rocka.

3.- Latzen taldeko bi kide izateak lagunduko al dio Potemkin taldeari?
Joxemarik eta Ikerrek Latzen taldean jo izanak baino gehiago laguntzen digute musika egiten daramaten urte guztiek; uste dugu abestiak konposatzean-eta ikasiz joan direla. Gure ustez, notatzen da denbora hori guztia musika sortzen. Bestalde, ez dugu uste "negozio" aldetik ateak ireki dizkigunik edo irekiko dizkigunik; guregatik apustu egin dutenek musika eta lan on batean oinarriturik egin dute, ez izen batzuetan oinarriturik. Kaka bat egin bagenu ez luke inork guregatik apustu egingo. Ez diogu garrantzi asko ematen, garena gara eta ez dugu konplexurik, baina uste dugu disko on batek eta zuzeneko on batek defendatzen gaituela, ez orain dela urte asko bi taldekidek egindakoak.

ritxi aizpuru (2006ko apirilaren 7an)

Aixibar Urteaga: ahotsa
Iban Idígoras: bateria
Joxemari Azpitarte: baxua
Iker Martinez de Zuazo: gitarra


http://www.potemkinrock.blogspot.com

 Taldearen diskoak
· POTEMKIN