OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  POTATO

POTATO REGGAE-HIPHOP
POTATO

POTATO
"Plántala"
Reggae-a betidanik egon da pil-pilean eta reggae zaletasuna eta zaleak haundiagotu egin dira. Tropiko aldeko erritmo horiek jendea berotu eta beste "pedo" bat hartzera bideratzen dute.
Euskal Herrian ezezik, estatu espainolean ere aintzindaritza daramate reggae alorrean. Potato Reggae Bandaz ari naiz. Dagoeneko 11 urte musika mota hori jorratzen, pertsonala animatzen, bere "puntuan" jartzen.
Lan berri honetan, reggae eklektikoa gauzatu dute, hau da, reggae familian dauden estilo desberdinak batu dituzte, bertako reggae zaleen gozamenerako eta pozerako. Hamalau kanta datozkigu konpaktoan eta horietarik bi ragga (gaurkotasun handikoak, segitzaile ugari duelarik berbatutako estilo honek), beste bi ska (instrumentalak, antzinako erara eta ez dut talderik aipatu nahi), reggae-roots edo erroak ildokoak, reggae rock itxurakoak, rock-steadykoak eta pop arlokoak ere. Gero norberak jakingo du bereizten atal bakoitza. Eta tarte berezia dute disko honetan dub-ek. Lau daude konpaktoan, era espontaneoan eta bapatekoan borobildutako kantak. Eta Cd singlean bi kanta extra datozkigu. Ragga baten re-mixa (trikia eta reggae batzen ditu gainera, eta bitxikeria bada ere, Kepa Junkerari sanpleatutakoa) eta dub baten bertsio desberdina.
Zenbait aldaketa eman da taldean. Oinarri erritmiko guztia berritu da eta Gasteizko Kannabis taldekideek osatzen dute; Pako Pkorekin batera, Julen ere etorri da mikrora, beste ukitu bat emanez. Talde eraberritua, nahiz eta Okimanen eskua alde guzietatik present dagoen.
Talde eraberritua baita soinuan ere. Reggae soinua lortu nahi zen eta horretarako Londreseko Derek "Demondo" ekarri dute. Honen produkzio-lana oso bistan agertzen da. Demondok talde hauekin lan egin du, besteak beste: Soul II Soul, Ice T, Culture, Shabba Rank’s, Mad Professor, Alpha Blondie, Jwinkle Brothers, Pretenders... Berak ere bakarrean bi lan ditu kaleratuak (Jungle Dubs eta Chalice Dub). Beraz, Plantalaren soinua bizitasunean eta kalitatean pasatu egiten da. Hori da soinua, hori!
Gaur egun Potaton, zortzi dira taldekideak, baina gogoak eta indarrak biderkatu egiten dira, ikusita (entzunda, hobeki esanez) lan berri hau. Eta hitzak gardenak, zuzenak, kritikoak, alaiak, ironikoak, sakonak. Hurbil zaitez Potatoren soinu berrira. Hazia hazi.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· POTATO + TIJUANA IN BLUE - POTATO / TIJUANA IN BLUE
· PUNKY, REGGAE, PARTY
· ERRE QUE ERRE + RULA
· CRONICAS DE PUERTO SINMAS
· 11 AÑOS DE LUCHA CONTRA EL PARO - LA POLLA RECORDS / POTATO / HERTZAINAK
· PLANTALA