OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  PIN PAN PUN BAND!

PIN PAN PUN BAND! METAL
PIN PAN PUN BAND!

SISTEMA ARRAKALATU
Pin Pan Pun taldea Auo kantariaren proiektua izan da hasieratik. Etsaiak taldeko abeslariak haren geldialdia aprobetxatu zuen bere batel berria itsasoratzeko. Auok eraman izan du timoia, eta zeharkatu dituen musika itsaso zabal horiez guztiez harro dago. Pin Pan Pun 2003an sortu zen eta orduan talde multikulturala eta musika tresna anitzekoa zen; benetako musika tutti-frutia. 2003ko apirilean "Lehengo bolumena" (Oihuka) kaleratu zen eta urte bereko abenduan "Bigarren bolumena" (Oihuka). 2004an "Del otro lado del Mundo" diskoa atera zuen Mexikoko Bakita Records diskoetxeak taldeak eman zuen bira zela medio. 2005ean "Kuba-Mexiko Rock Tour04" DVDa argitaratu zen "Rockaren Biktimak" singlearekin batera.
Pin Pan Pun talde berrian hiru aldaketa nagusi ditugu. Bat: jatorrizko izenari (Pin Pan Pun Band) band kendu egin zaio. Bi: taldea goitik behera eraberritu da; eskenatokian hamaika musikari izatetik bost izatera pasatu da. Hiru: albo batera utzi dira aurreko diskoetako erritmo latinoak, perkusioak, txalaparta, batucada, congak, salsa, adarra, tinba kubatarra eta teknoa; orain, Pin Pan Pun taldearen "Sistema arrakalatu" hirugarren diskoak hard-corea, metala eta punkaren soinuen alde egin du. Beraz, Pin Pan Pun taldeak hartu duen bidea 90eko hamarkadan Etsaiak taldeak jorratutakoa da. 2005ean "Tour 2004 Mexiko-Kuba" DVDa kaleratu eta taldean Txus gitarrajotzailea sartu zenean, aldaketa izugarria iragarri genuen Pin Pan Pun taldearen barruan. Aipatu dugun DVD horren packaren barruan bi abesti berri zekartzan single bat sartu genuen ("Rockaren biktimak" eta "Suntsiketa"); kantu bi horiek disko berri honen bukaeran ageri dira eta horiek ematen diote hasiera Pin Pan Pun taldearen musika garai berriari. 2004an, Mexiko eta Kuba bisitatu ondoren, Auori aspaldiko gogo eta esperientzia berriak etorri zitzaizkion burura. Era horretan, "Sistema arrakalatu" diskoa Etsaiak taldearen eta Auoren hastapenetara itzultzen da; hots, punk, hard-core eta metal soinuak loturik eta bat eginik. Abiadura gitarretan, abiadura eta osti-txarra ahotsean. Bateriak eta baxuak inoiz Pin Pan Pun taldeari eman zaion oinarririk indartsuena erakusten du. Diskoak hamaika abesti ditu eta horietatik bi gazteleraz datoz.
"Sistema arrakalatu" diskoa 2006ko otsailean Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute Paulek eta Jotak. Martxoan, Donostiako Elkar estudioan Cesar Ibarretxe eta Jean Phocas soinu teknikariek nahastu dute. Diskoak laguntzaile asko izan ditu: Josune "Ataxia" (ahotsak), Mikel "Etsaiak" (baxua), Toki "Etsaiak" (perkusioak eta ahotsak), IƱigito "Txapel" (ahotsak), Keu "Etsaiak-Uek" (laguntza anitz) eta Dioni "Zeus" (ahotsak).

1-Bakarrik izena aldatu duzue?
Pin Pan Pun Band! 2002ko urte amaieran abian jarri zenetik, proiektu honek aldaketa asko izan ditu, bai taldekideen aldetik bai estilo aldetik ere. Alabaina, urte hauetan zehar hainbat kontzertu eskaini, bost lan aurkeztu eta bizipen ugari izan ondoren, Auok bere bidea aurkitu du, eta horren erakusgarri dugu disko berria.
Abestietako letrak berak idatzi ditu eta musika gehiena ere berak egina dago. Hardcore-a eta metal azkarra uztartu ditu, alegia, betidanik barnean daramatzan gustuak azaleratu ditu. Kantuak amorruz eta salaketaz jantzita daude eta modu zuzen batean kantatzen ditu. Ondarruko Txus, Fadi, Barre eta Jon kide berriak lagun dituela, urte hauetan bilatzen ari zena aurkitu du azkenean.
Pin Pan Pun Bandek talde bat izaten jarraitzen du, baina odol eta ilusio berriarekin. Hutsetik hasten direla esan daiteke, baina lehendik ikasitako guztia baliagarri dutela.

2- Textuak oldakorrak dira
Egiekin jositako diskoa dugu. Abesti bakoitzak gizartearen aspektu ezberdin bat islatzen du, gu islatzen gara bertan. Kantuak sistema honen ispilu dira. Horregatik, hain zuzen, izenburu hori: arrakalatu. Ispilua hautsi egin behar da; sistema, arrakalatu.
Asko dago aldatzeko. Musika beti izan da asaldatzea, matxinatzea, eta orain da erabiltzeko unea.
Abesti bakoitzari irudi bat jarri dio Auok eta horrela errealitatea hobeto irudikatzea lortu du. Nabarikoa dena hobeto ulertzen laguntzen dute: "Irudiak erabilita, errealitatea onartu nahi ez duenak gauzak hobeto ulertuko ditu"

Auo: ahotsa Txus: gitarra Barrene: bateria Jon : gitarra Fadi: baxua


http://www.pinpanpunband.com

 Taldearen diskoak
· SISTEMA ARRAKALATU