

|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 PATAGONIA

|
 |
PATAGONIA
PATAGONIA
"Patagonia"
Metal familiaren barruan jaio zen Patagonia. Gurasoek, hots Iruñerriak, soinu horien inguruan hezitu zuten haurra, Patagonia. Maiz horrela izaten da, inguruneak eta giroak ere, nabarmenki eragiten dute jitean. Jitean eta izakeran, beraz egikeran. Iruñeari betidanik dario metal-heavy kutsua. Hor dago koxka.
Patagonia taldearen ideia Senen eta Natxo anaiek, Dabid eta Santik gorpuzten dute 1991n, 1992rako lau kantaz osaturiko estreinako maketa argitaratu zuten. Nafar entzulegoa eurenganatu zuten soinu gogor haiekin. Ordurako mamiturik zuten bidea. Dena den, izugarrizko ezbeharra suertatu zitzaien 1993ko martxoan, Dabid abeslaria, lan istrripuan hil egin zitzaien eta harrez geroztik bere anaia Aitor dabilkigu mikroaren aurrean. 1993ko apirilean bi kantuko singlea grabatu zuten Elkar estudioetan, Jean Phocas zelarik soinu teknikaria. Ahotsa lantzeko astirik gabe, hala eta guztiz emaitza txukuna atera zitzaien. Eta orain aurkezten dizuegun lan oso honetarako kanta berrien prestaketetan aritu izan dira. Oraingoan Cesar Ibarretxe izan dute teknikari eta Elkar estudioetan grabatu da berriz ere.
Kantu luzeak, hitz konprometituak, ez dago kanten izenburuetara begirada luzatzea baino horretaz ohartzeko. Hasieran metal familiatik edaten duela taldeak aipatu dugu. Hard eta heavy klasikotik ukitu xumeak badituzte ere, power-metala da eurei dagokiena, nahiz eta ahotsetan sarritan hard melodikora doan Aitor-en ahots garratz eta ajatua. Nola nahi ere, baladak ere bere tokia du eta balada bat da diskoaren maila igotzen duena ere bidenabar "Justiziaren balantza".
Lp eta kasetean 9 kanta eta konpaktoan 12. Horietatik lau abesti maketa eta singlean agerturikoak dira, baina eraberrituak.
Aitor: ahotsak., koroak. Senen: gitarrak., koroak. Natxo: baxua. Santi: gitarrak. Oskar: baterijolea.
Patagonia. Talde power-metal zalea eta mendizalea. Patagonia urrun eta gertu.
ritxi aizpuru.
|
|
|