OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  PANTERAS NEGRAS

PANTERAS NEGRAS REGGAE-HIPHOP
PANTERAS NEGRAS

PANTERAS NEGRAS
"Hip hop combatiendo"
Txiletar hauen bosgarren diskoa dugu eta "Hip-hop combatiendo" du izenburua. Euskal Herrira etorri dira grabaketa hau egitera. Jean Phocas izan dute soinu teknikari eta nahasketetan ere parte hartu du Panteras Negras taldearekin batera. "Hip hop combatiendo" diskoa Panteras Negrasen orain arteko diskorik gogorrena da, musikan zein hitzetan. Gogorra diot, eta honekin ulertu behar da kantuak ez datozela hornidura merke eta irentsi errazekin, baizik eta bahe anitzetik pasatuta, soinuaren muinera jo eta, emaitza bakar helburu: hip-hopa biluzian erakustea, hanpadurarik gabe, gordina eta lakarra, leloaren abarora hurbildua. Musika, hitzen jarioa eta indarra jostailu eraginkor bilakaturik. Hiru ahotsen azpian erritmo lodiak, sakonak, ilunak. Garai bateko rap eta hip-hoparen hasierako grabaketetan erabiltzen zen "emulator" erritmo-kutxa baliatu dute, soinuak garbituz eta sinpletuz. Honi guztiari, scrach-en laguntza ezarri diote kantu guztietan. Melodiak sarkorrak dira, errazak, bat-batekoak. Hitzei dagokienez, berriz, apokaliptikoak bere gogortasunean. Erlijioa, politika profesionala, kapitala eta enparau guztiak hankaz gora jarri ditu Panteras Negrasek. Munduaren eraldaketaren bidean beste hartxintxar bat datorkigu Txileko talde honen eskutik "Hip-hop combatiendo"ko hamahiru abestiekin. Hauetako bat,"Insurrección mic dos mil", "La ruleta" (Oihuka 1998) aurreko diskoko kantu baten bertsioa da ("Insurrección periférica"). Taula gainean eman dituzten hamairu urteetan hortzak erakutsi dituzte beti, arazoari buru belarri eta aurrez aurre helduz eta gizarte modernoaren miseriazko egiturei beldur izpirik izan gabe, nahiz eta prozedura horrek hainbat arriskutan jarri duen taldea, batzuetan gartzela bera ere jasanez.

MC: Txino Máquina, Juez eta LB1
Scrach: Dj Rata

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· LA RULETA
· HIP-HOP COMBATIENDO