OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  NOK

NOK PUNK
NOK

NOK
"Dbkatuak"
Koertzioaren industria eta erabakiaren monopolioa debekua da. Martxan jarri behar den lehenengo askatasuna, berdin da non, norberak bere kabuz pentsatzea da eta uko egin eta salatu edozein behartze edo derrigortze mozorro. "Dena ongi" faltsuak gainditu egiten du benetako "bizitzeko sena". Jakin dezagun askeak izaten. Jakin behar dugu zein eratan zapaltzen gaituzten eta zein eratan autoerreprimituak edo harrapatuak gauden fantasia batean, non ideiak diren zapaltzen gaituztenak. Soldata-alienazioa meldebaldeko zibilizazioaren anestesia garaikidea da. Plazerraren egia norberaren ukazio oro uxatzean datza. Egiaren plazerra sibarita eta osasuntsuki oparoa da. Ahots azkar eta ordigarriarekin seduzitu nahi izango gaituzte, askatasun osoaren eufemismoarekin. Errealitatea beti gatazka itxurarekin aurkituko dugu, eta berau ez balego, sor dezagun. Debekatutakoa da gure askatasuna.
Nok taldea debekatutako eredu horretan mugituko da. Nok Lekeitioko musika uztak eman duen beste lerro handi baten hasiera da. Etsaiak taldeko Paul bateria jotzailearen musika proposamen berria da Nok. Denborarekin osatu nahi izan du bere itxurako taldea eta 2003an hasi zen konposaketa lanekin. Poliki eta kontzientziaz egiten du lan Paulek eta kantuei ongi uzten die bere bidea egiten inolako presarik gabe. Proiektuan burua eta arima jarriz aritu da Nok taldea biribiltzen. Gauzak eskura eta kontrolpean eramanda etor-tzen dela lanareren etekina ongi ikasia du Nok taldeak.
Nok taldearen musika gogoa muturrekoa da. Abiadura handiko gustua, kaña eta kolpea dira etengabe Nok taldean. Punkaren abiapuntua corearen esparrura ekarrita egiten du lan fina Nok taldeak. Musika bortitza eta egur bizikoa. Dohain desberdineko bi abeslari erabiltzen ditu Nok-ek. Podri eta Laila ederki uztartzen dira kolore anitzeko ahotsekin eta berotasun sutsuarekin. Atomoaren indar bakoitza bitxi izugarria da pentsamenduaren kontzientziarako, zeina beti arretatsu baitabil.
Punk-kañaren jarrera nagusitzen da unez une, rap eta metalaren ukitu xumeekin. Gitarrek eta bateriak kolpe sendoekin gainezkatzen dute musika eraso talkatsua. Txinparta eta melodia trumoitsua nahasten dute kanturik kantu.
"Dbkatuak" diskoa 2004ko urtarrilla eta otsaila bitartean grabatu da. Bi estudio erabili dira (Amorotoko Musikorta eta Donostiako Elkar) eta lan guztiak burutzeko Paul eta Jean Phocas batera aritu dira.Musika eta hitzak Paulek egin ditu. "Dbkatuak" izenburuaren azpian hitz jokoa dugu eta testua debekatutakoaren ildotik eta ertzetik doa. Kritikari itxaropen kutsua ematen zaio, hotzikararik gabeko bizitzeko gogoa. Artaldetik ihesi doan ardi beltzaren hausnarketa debekaezina.

ritxi aizpuru (2004ko apirilaren 7an)

Podri: ahotsa
Laila: ahotsa
Joseba: baxua
Gusa: gitarra
Juanmi: gitarra
Paul: bateria

 Taldearen diskoak
· DBKATUAK