OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  MUTED

MUTED METAL
MUTED

Sarean

Muted taldea 2003ko irailean sortu zen Abadiñon (Bizkaia). Hasiera batean bostekoa zen baina segituan batu zitzaien seigarren kidea. Durangaldeko Psyc eta Emklow taldeetan ibilitakoak dira Muted taldekoak. Urte bereko abenduan Berrizeko maketa lehiaketa irabazi zuten eta 2004an E. Gazteako maketa lehiaketan entzulearen sarian bigarren geratu ziren. Deba Garaiko Danbaka zuzeneko lehiaketako azken ekitaldian izan ziren; beraz, Muted, bere karrera meteoritikoarekin, abiadura handiko musika makina dela esan behar da.
Muted taldearen lehen lanak "Sarean" du izenburua. Muted sortu eta bi urteren buruan kaleratu zen diskoa. Baina ez da inolaz ere sortearen gorabehera izan. Oso talde teknikoa da Muted eta horren adierazgarri da hiru estudio (Muted taldearen lokala, Pertika -Iñaki Uhoren estudio garrantzitsua- eta Elkar estudioa) erabili direla diskoa grabatzeko. Beñat Agirre izan da grabazio teknikaria eta produktorea, eta nahasketetan Jean Phocas izan du laguntzaile 2005eko uztaila, abuztua eta irailean zehar. Mikel "Kauta" eta Ander "Lor" egon dira ahotsetan beren jakinduria erakusten.
Muted taldearen "Sarean" diskoak metal indartsua eta gogorra du oinarrian. Nu-metala, rapa, hip-hopa eta 80eko hamarkadako programazio techno-elektronikoak. Metal gogorra tarte melodikoekin. Muted taldeak ez dio inolako zirrikiturik uzten espontaneitateari. Diskoa eta zuzenekoak oso antzekoak dira. Teknika eta borobiltasuna soinu metaleroan dira Muted taldearen erakusgarriak.

1.- Metala eta programazioen arteko bide bat eraiki du Muted taldeak.
Bai, egia esan, gure taldean musika mota asko entzuten dira, eta esan daiteke bakoitzak bere gustu musikala nahiko finkatua duela, beste estilo batzuei bidea itxi gabe. Gure ustez, guk entzuten ditugun estilo desberdinen koktel bat da Muted, metala eta programazioak, rap-a eta doinu melodikoekin jorratzen baititugu.

2.-Programazioetako oinarrian 80 hamarkadako techno taldeak datozkit burura.
Bai, izan daiteke, ez da guk bilatu dugu gauza bat, baina beti entzun izan ditugu, Depeche Mode, Nine Inch Nails, Ministry eta orain Linkin Park bezalako taldeak. Guk lortu nahi duguna gure estilo propioa da, bueno, talde guztiak bezala suposatzen dut, baina guk programazioak izanik ba agian errazagoa da talde konkretu batzuk burura etortzea.

3.- Testuak bikoteen arteko arazoei buruzkoak dira ia monografikoki.
Kritika sozialari buruz ere hitz egiten dugu, baita drogei buruz ere, modu metaforikoan; baina bai, gehien bat bikoteen arteko egoerak ditugu mintzagai. Ez genuke jakingo esaten zergatik baina erraza egiten zaigu horri buruz hitz egitea, agian gertutik bizi izan dugun gauza bat delako.

Edu: gitarra, Dani: gitarra, Ander: baxua, Ruben: bateria, Christophe: programazioak, Aitzol: ahotsa


Ritxi aizpuru (25 octobre 2005)



http://www.muted-taldea.com

 Taldearen diskoak
· SAREAN