OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  MATERIA

MATERIA METAL
MATERIA

FORGET THE MUSIC
Materia taldea 1996an jaio zen Urnietan hiru gazteren eskutik, eta laster hasi ziren buruan zituzten ideiak jorratzen. 1997an beren lokalean grabatutako maketak ateak ireki zizkien. Hirukoa laukotera izatera pasatu zen, baina handik denbora laburrera berriro hirukora bueltatu zen Materia. 1999an grabatu zuten bigarren maketa; hurrengo urtean Fragment diskoetxeak argitaratu zuen eta era honetan "Hardcore´s desecration" euren estreinako diskotzat har daiteke. Zangotza Rock eta Gipuzkoako Cadena 100 irratiko Imagina Rock lehiaketak irabazi zituzten 2000an. Taldea goraka doa etengabe eta baita ematen ari diren kontzertu kopurua ere. Bigarren diskoa (Time will tell) 2003an atera zen Fragment eta Música Autónoma zigiluekin, nahiz eta bi urte luze eman diskoaren grabaketan Urnietako lokalean. 2004an Villa de Bilbao lehiaketan metal arloko Euskal Herriko talderik hoberena izendatzen dute. Ordurako ia prest zeukaten "Forget the music" diskoa.
Materia taldeak urteetan landu izan du estilo berezi bat. Rock indartsua, nortasun zakarrekoa, azkarra eta zorrotza. Hard-corearen dinamika eta tentsioa dute gustuko metalaren alderik bizi eta abailtsuenarekin batera, baina tarteka melodia tantak eroriko zaizkio Materia taldeari ahotsean eta gitarran. Leize ilun eta korapilotsu horretan, Materia taldeak argi printz multzoarekin erakutsi nahi digun bidea ongi markaturik dago. "Forget the music" Urnietako Lekaio Kultur Etxeko entsaio gelan grabatu du Materiak berak. Bortitza eta indartsua da handik irten den emaitza.
Materia taldeak horrela erantzun ditu gure galderak:
-Hirukoa izatea eta baxurik gabe jotzeak badauka irteerarik zuek egiten duzuen musikan?
Zergatik ez ba? Gainera, egiten dugun musika, irteerarik izan ala ez, horrelakoxea da.
Azken finean, zer axola dio formak? Bilatzen duguna emaitza da, zerbait transmititu ahal izatea. Guk tresna batzuk ditugu eskura eta hauen bitartez musika egiten saiatzen gara; sentimenduak sortzen. Nahitaez, musika honetan gure pertsonalitate propioa islatzen dugu, eta besteak beste prezisio, sinkronizazio edota sintesiari ematen diogu garrantzi gehien, emaitza soinu konpakto eta indartsu bat lortu nahian. Agian honek bultzatu gaitu taldea hiru lagunen artean osatzera. Bestalde, agian bitxia irudituko zaizue baxurik gabe jotzen dugula jakiteak. Baina guztia ondo pentsatuta daukagu. Alde batetik, bateriak alde erritmikoa darama, bestetik, gitarretako bat si notan afinatuta dago eta baxuetan jartzen diren sokak daramatza. Bigarren gitarra mi notan afinatua dago. Honela, gitarretako batek alde erritmikoa darama etengabe, eta besteari kolorea ematea dagokio, noizbehinka pasarte melodikoenak jantzi asmoz, eta besteetan erritmoa. Bi gitarren artean riff indartsuak lortzen ditugu modu horretan.
Hiru elementu hauek nahiko joko ematen diguten arren, "Forget the music" diskoan beste elementu berri bat gehitu diogu taldeari. Hala nola, subwofer funtzioa betetzen duen teklatu saturatu bat erabiltzen hasi gara, eta honek soinu guztia biribiltzen digu, frekuentzia grabeenak bete egiten dituelarik. Zuzenekoetan emaitza ezin hobea eman digu teknika berri honek. MP3 erreproduktore batean sartu ditugu abesti guztiak eta kontzertuan "disparatu" egiten ditugu entzuleen harridurarako. Bitxia geratzen zaigu.
-Hard-corea eta metal thrasheroa uztartzen dituzue. Baina ahotsean melodia asko daude. Nola da posible hori?
Bai. Hasiera hasieratik, ahotsa beste musika-tresna bat bailitzan erabili izan dugu. Hitzak zabaltzeko funtzioari berari baino garrantzi handiagoa eman diogu betidanik ahotsaren musikalitateari. Aurreko erantzunean esan bezala, pasarte batzuetan, nahiz eta gitarretako bat erritmo gogorrekin aritu, beste gitarra kolorea sartzen saiatzen da ahots melodikoekin jolastu nahian. Alvaro, abeslaria, saiatzen da funtzio hau betetzen, ahotsa eta gitarrarekin jolasean dabil etengabe, esan bezala, abestiei kolore pixka bat emanez. Hala ere, beti bueltatzen gara riff gogorretara tentsio apur bat sortu nahian.
-Kontzertuak bortitzak dira, eta zuek?
Kontzertuak, bortitzak baino gehiago, tentsio handikoak direla esango nuke. Sekula ez dugu musika gogorra jorratu, baina saiatzen gara beti ahalik eta intentsitate gehien transmititzen. Nik esango nuke hori dela gure helburu nagusia. Gu, berez, oso pertsona lasaiak gara, eta ez dakigu zehatz-mehatz nondik datorkigun musika estilo hauekiko grina. Haurtzaroko traumaren batek izango du errua ziurrenik. Nork daki.

ritxi aizpuru (2004ko urriaren 27an)

Oscar: bateria Jon: gitarra eta ahotsak Alvaro: gitarra eta ahotsa


http://www.webmateria.tk

 Taldearen diskoak
· FORGET THE MUSIC