OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  MARRUMA

MARRUMA ROCK
MARRUMA

MARRUMA
"Gogoetak"
Lehiotik begiratzen dut goiza urratzean eta zelai berdea mila kilometrotan hedatzen da, haize epel batek landare altuak (huntzak) mugiarazten ditu kadentzia negargarriaz eta erdian edari freskagarrien tramankulua. Gogoetak dira.
Marruma Tolosa inguruko taldea dugu eta 1990 urtean sortu zuten lau gaztek. 1994an finkatuko da gaur egun duten taldekidetza, Mitxel (ahotsa) eta Iban (gitarra) gehitzen zaizkielarik Mikel (bateriajolea) eta beste Mikeli (baxua).
Ibilbide luze honetan, aipagarriak dira Tolosaldeko Martxaundi proiektuan izandako kolaborazioa eta "Paristik Datorren" kantua sartzea Esan Ozenkik 1997an argitaratutako Ikastola Berri sampler diskoan.
"Gogoetak" du izenburua disko luzeak. 1997ko azaro eta abenduan grabatu zuen Cesar Ibarretxek Elkareko estudioetan eta diskoaren kontzeptua eta produkzioa Kolo Romanek (aitzina Alemaniako Erde Records zigiluaren arduraduna) burutu ditu. Bitxia gertatu da euren arteko lanak eman duen emaitza. Marrumak badu ukitu desberdina eta bereizgarria Euskal Herriko rock musikari dagokionez. Zartada berritzaileak lurrin freskagarriaz. Fusio puntxa badu Marrumak. Funk, rap, jazz, rockarekin nahasturik. Euren rocka ere bada indar-gogorreko edo progresive-rock deritzana. Azken finean rocka, sailkatzeko zaila. Irizpidedun rocka. Erritmo lasaiak indartsuekin nahastuz. Oinarri erritmiko sendoen laguntzaile bikainak bihurtzen dira gitarrak, batzuetan inprobisazioak egitura progresiboan, munduak zeharkatuz eta alboan ahots diferentzailea. Orotara 53 minutu eta 12 kanta. Astirik ez atsedenerako kantatik kantara. Loturak oso garrantzitsu suertatzen dira entzunaldirako. Hitzak ere zurrunbilo horretan barneratzen dira: danone gorputzak "Argaltzen", "AHT" Abiadura Handiko Trenaren aurkakoa, zezenketa "La fiesta irracional", desamodioak "Miren", elkarrizketa antzuak "Bixiguen Topaketa"...
Diskoan lagundu dute Xabier Zeberiok "Miren"en biolina joz, Joxe Manuel Goikoetxea ahotsa "La fiesta irracional" eta "Intro"n eta gaztelerazko itzulpenak eginaz. "Paristik datorren" kantuan ume talde batek sartu ditu ahotsak.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· GOGOETAK