OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LOS MOÑAS

LOS MOÑAS ROCK-POP
LOS MOÑAS

Los Moñas taldea hiruko berezi batek osatzen du. Aspalditik zeukaten elkarren berri. Mungian (Bizkaia) duela gutxi arte bazen XXL izeneko taldea, eta hor Txampik eta Zek rocka, punka eta corea nahasten zituzten. Bi disko argitaratu zituzten. Madrilen izen bereko talde bat bazegoela jakin zutenean, bertan behera utzi zuten XXL taldea. Orduan agertu zen Iban "Moña" handia, eta honek beste musika estilo batera eraman zituen bi lagunak, pop-rockera, alegia.
Los Moñas taldea 2004an osatu zuten eta hasieratik erabaki garbia hartu zuten:bizitza bakarra dugu; beraz, ahalik eta ongien pasatu behar dugu eta gustuko musika egiten saiatuko gara. Bizitza bera ez da beti zoriontasun iturri, ez ederra edo eramangarria ere sarritan, hortaz, musika alaia eta erraza egitea hartu zuten irtenbide. Lehenengo abestiak berehala atera ziren eta segituan izan zuten eskura lan-maketa. Urrats guztiak arin-arin eman ditu Los Moñas taldeak. Behin abiadura hartuta, inertziak berak eraman ditu diskora. Erraza izan zaie musika egitea, jolasa, dibertimendua. Barre-algarak eragiten dizkigute beren kantuek, baina betiere seriotasunerako lehio bat irekita dutelarik. Los Moñas izenak berak ez du guztiz definitzen euren musika-estiloa; badakite sakontasunez hitz egiten kantetan, baina beti ongi pasatzeko asmoarekin.
Los Moñas taldea Natxo Liberty teknikariaren Lamina estudioan (Mungia) sartu ziren diskoa grabatzera 2004ko uztailean. Lana bukatu ondoren, zenbait hutsune bazegoela ikusi eta Natxo Libertyk berriro grabatzera "derrigortu" zuen taldea. Orain askoz hobea da masterra, indartsuagoa, eta emaitza berria oso gustukoa du Los Moñas taldeak.
Los Moñas taldeak izenburu bitxia eta itxuraz esanahirik gabea jarri dio lehenengo diskoari: "Yamomopipi-papo". Diskoaren ezaugarriak bi dira. Musikari dagokionez, pop-rocka lantzen dute nagusiki. Kantu errazak eta konplikaziorik gabeak dira, lelo jakin baten inguruan sustraitutakoak. Erresuma Batuko gitarren filosofiari jarraitzen diote, mod ukitu batez, eta popa, rocka eta Amerikako surf-punk moldeaz, baita ska-pop ere; baina den dena poparen galbahetik pasatuta. Musika programazioek biribildu egin dituzte Los Moñasen kantuak; lan hori Manuel Tomasek egin du. Bateria teknikaria Ahoztar Larrea izan da. Biek lagundu diote estudioan Natxo Liberty soinu teknikariari; honen esku egon da grabaketa, nahasketa eta masterizazioa. Hitzei dagokienez, barrea eragingo digute zenbait kantuk ("El tanga", "Fujiyama") eta hausnarketarako bidean jarriko gaituzte beste batzuk ("Cansado de vivir", "Otro planeta").
Los Moñas taldearen irudia, zuzenekoetan, bitxia eta moña dela esan behar da. Eliteko unibertsitateetakoa bezalako janzkerarekin ateratzen dira kontzertuetan; hau da, traje eta korbatadun uniformea daramate, aberaskume batzuen modura. Taula gainean ongi pasatu nahi dute eta ikus-entzuleak dinamika horretan sartzea lortzen dute. Labur-labur honako hau esan digu Los Moñas taldeak:
Zergatik dira kantuak hain berritsuak eta pop zaleak?
Ez dugu uste kantu guztiak berritsuak eta poperoak direnik. Oso gogoraerrazak dira eta ongi landutako melodiak dituzte. Ongi pasatzeko kantuak egin nahi izan ditugu eta errazak jendeak abesteko.
Zer nolako eraginak ditu zuen musikak?
Musika estilo asko jorratzen ditugu denetarik entzuten dugulako, hala nola: Busted, Good Charlotte, Beats Steaks, Face to face, Kortatu, El Canto del Loco, Lengua secreta, Los Rabanes, Steve Vai, Rancid, La Polla Records, U2, The Used, Bangles, Ramones&
Aitor Txampi: gitarra eta ahotsa Ibon Ze: bateria Ivan Moña: ahotsa eta baxua

ritxi aizpuru (2005eko martxoaren 4an)



http://www.losmonasonline.com

 Taldearen diskoak
· YAMOMOPIPI-PAPO