OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LEIZE

LEIZE ROCK
LEIZE

LEIZE
"Todo por el suelo"
Garai gogorrak dabiltza eta une bakoitzari begiratuz, antzeko erantzun gordinak dagozkie Leize zulotik.
Leize, 1982ko irailean sortu zen eta lehenbiziko ekitaldia 1983ko urtarrilean gauzatu zuten. Aldaketa bakar bat izan dute (baterian) urte hauen guztien joan-etorrian, harrez geroztik Felix (gitarra eta ahots nagusia), Patxi (gitarra eta koroak), Toño (baxua) eta Pedro (baterijolea) dira taldekideak eta uztarturiko materiala bi maketa eta lau diskotan zenbatu daiteke ("Devorando las calles", "Buscando, mirando...", "Acosándome" eta "Loca Pasión"). Azken lana 1992an argitaratu zuten eta kritika zein salmenta alorrean arrakasta nabaria izandakoa gainera.
Leizeren musika esparrua ez da rock gogorrera mugatzen, beronen zoko guztiak ukitzen ditu; hots, metala, heavya, baladak eta nagusiki rock kaletarra. Eta gaur egun, orain dakarkigun "Todo por el suelo" honek, goian aipaturiko bideak jorratzen ditu.
Hala ere, ezin zaigu ahaztu aipatzea kanta guztien erakargarritasuna, bere gogortasun eta kaleko girotik. Bere zuzentasuna engantxatzeko orduan eta zirrikitu izkutuak dastatzekoan. Bere zanpakortasuna eta bestetan leuntasuna. Baina ahantzi gabe jatorri gordina, rock-metal eta hard-rock kaletarra. Oso disko melodikoa da, bapatekotasun ikaragarriarekin. Sartu belarrian eta buruan zein gorputzean hazten den horietarikoa. Une bizkorrak bonbo bikoitzaren isladapean agertzen dira bi kantetan, besteak gitarra oihukatzaile eta baxu-bateria loditasunean azkar bihurtzen dira. Instrumentala ere konpaktoari agur esateko, zeharo elektroakustikoa gainera. Ahotsak garbi eta tinko, lelo indartsuen laguntzarekin.
Ez da disko berritzailea, dagoeneko dena esanda dago hard-rock kaletarrean, baina borobiltasun horren atzetik ibiltzeak merezi du entzunalditxoa. Seguru harrapatua geldituko zarena. Tximinoaren sindromean eroriko zara, tximino amorratu eta ziztatuaren aurrean utzi nahi zaitut mementuz. Gero, indarrik izango bazenu, egin ahaleginak Leize barrenetik ateratzeko.

LEIZE En directo "Esto es lo que hay"
Mugatu behar izango ote genuke bizitza pin-pon jokora? (metaforikoki hitz eginda). Beti alboetara begiratu, eta sekulan erdira.
Edo, beste era batera esanda, mugaturik al gaude iragan-minera edo etorkizun-minera? Eta gaurkotasuna non ahazten dugu?
Dela iragan urruna edo hurbila, dela zorioneko geroa, beti gaurkotasun zuzena aldarrikatuko dugu. Gaur eta zuzenean, hau da dagoena edo "Esto es lo que hay".
1982an sortu zen Leize, Felix Lasa buru zela.
15 urte, 6 disko, bi maketa eta lehenbiziko singlea, gaur egun askoren nahikari.
Bi aldaketa nagusi (Patxi eta Toño) baina enbor bera (Felix eta Pedro). Beste bi aldaketa eta azken urte eta erditik hona erabat finkatua Robert eta Kebrarekin.
Partaideen joan-etorri txikiak ez du suposatu inolako desbideraketa estilo musikalean. Kaleko rocka eta hard-rocka.
"Esto es lo que hay" diskoaren ezaugarriak:
-28 kantu ditu. Ordu bete eta 56 minutuko iraupena du. Hamalauna kantu disko bakoitzean. Madrileko Canciller aretoan cd eta k7 bikoitzak bakarraren prezioan grabatu zen martxoaren 22an. Erregistro bakarra, ez dago toma bikoitzik. Elkar estudioetan nahastua eta masterizatua izan da. Miguel Gutierrezek grabatu eta nahastu du (Loquillo y los Trogloditas, Burning, eta Ramoncin-en zuzeneko teknikoa). Argazkiak Xabier Villaterenak dira. Azala eta diseinua: Dani Brigada Slam. Disko koloretsua. Denbora azkarrak, tartekoak eta geldoak ere bai. Batzuetan lelo arrakastatsuak eta melodikoak, beste batzuetan indarra eta pisu handikoen zartada ukituarekin lurrean ziplo. Zuzenekoaren osagai guztiak musikarien luzimendurako, dena diskoaren globalitateari, hau da, azken emaitzari, lotuagoa.
Harrizko gonbidaturik ez, denak haragi eta hezurrezkoak. Hala nola:
Fernando Reincidentes "Devorando las calles" kantan ahotsa. El Drogas Barricada "Y otra vez" kantan ahotsa. Rober Porretas "Todo por el suelo" kantan ahotsa. Eduardo Pinilla (Coz, Burning, Ñu) gitarra "Dar el salto" kantan. Jafo Ke+Da gitarra "Sangre de barrio" kantan. Patxi eta Toño (Leize ohiak) gitarra eta baxua "Absurdo" kantan. Eta denak festa giroan "Buscando, mirando" kantan.
Pedro Rodriguez: batería eta ahotsak. Carlos Deroya "Kebra": baxua eta ahotsak. Robert Moledo: gitarra eta ahotsak. Felix Lasa: ahotsa eta gitarra.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· SOLO PARA TI
· TODO POR EL SUELO
· EN DIRECTO: "ESTO ES LO QUE HAY"