OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LAU BEHI

LAU BEHI ROCK
LAU BEHI

LAU BEHI
"Emakume interesgarriak"
Baliabideak ongi neurtzen dizkiogunean geure eginkizunari plangintza zehatzaren bidez, ez goitik ez behetik baizik eta norberaren tamainara burutzen ditugunean ahalegin horiek guztiak, geure aukeren arabera gabiltza. Beno, dabiltza kasu honetan Lau Behi taldekoak. Aukerak musikan ongi aztertzen ikasi behar da, are gehiago bi diskoko eskarmentua eramanik bizkarrean ("Lau Behi", 1995 eta "Lau Behi Bi", 1996). Musikaren inguruko bi gai nagusi uztartu eta erabili dituzte: rock and rolla bere zentsu zehatzenean eta sexua. Badago besterik ere.
Lanak berrikusi eta berrantolatu egin behar izan dituzte: laukote izatetik, rock and rollaren musikaren zenbaki magikora joan dira, hirukora; hots, oinarrira. Lau Behi Donostian sortu zen 1994an eta arakatze izugarria eman ondoren, 70 eta 80ko hamarkadetako zurien rock and rollaren sustrai gardenekin apainduta datozkigu. Rockaren kolpe zorrotza, zuzena, alaia, freskoa senti daiteke "Emakume interesgarriak" lanean. Detaileak zaindu zaizkio grabaketari, baina soberako hanpaketak saiheztuz, kantuaren eta rock and rollaren bat-batekotasunera baturik arreta. Erritmo errazak, puntuan bere goritasunari dagokionez, oinarriak lekuan eta horren gainetik gitarra zartadak, lodiak, akordeetan luzatuak. Leloak nagusitzen dira horrelakoetan. Diskoaren hasiera nabarmen bizia da bukaerarako gorderik tarterik pausatuenak, batez ere tempoari dagokionez. Kantu batzuetan Mikel Azpiroz ari zaigu abesten, beste batzuetan, ordea Alberto Boch. Bi estilo desberdin osotasun sentsazio bakarrerako.
Lehen sexua aipatu badugu, hori diskoaren izenburuari eta honen barruan aurkituko ditugun hitzei zor zaie: gaua, ligeak, emakumeak, desioak, nahiak. Eguneroko ogia bezala hartuta sexua, askatasun xumearekin, desinibizioarekin.
11 kantuen artean, "Ez dakit" kantuarekin batera, oso saritua den Cd-rom bat erantsi dugu. Multimedia mailako ondoko sariak jaso ditu: Bartzelonako Moebius saria, SGAEren kantu eta Cd-rom onenari dagozkion bi sari, Laus saria arte zuzendarien eta diseinatzaile grafikoen elkarteak emandakoa. Honez gain izendapen ugariko lana dugu Cd-rom hori. Halaber, Cd-rom hau joko alai eta interesgarria da, denbora sano pasatzeko horietakoa. Iñigo Aranburu, Daniel Juliá eta Mikel Azpirozek burututako lana da.
Grabaketa 2000ko martxoan egin da Elkarlanean estudioetan eta Jean Phocas eta Lau Behik ekoitzi dute; "Ez dakit" kantua Kaki Arkarazok grabatu zuen IZ estudioan 1998ko udazkenean.

--Juan Ramon Etxaburua, bateria
--Alberto Boch, baxua eta ahotsa
--Mikel Azpiroz, gitarra eta ahotsa

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· EMAKUME INTERESGARRIAK