OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LATZEN

LATZEN
LATZEN

LATZEN
"Ardi larruz"
... eta dagoeneko kalean da. Kalean da Latzen taldearen bigarren lan luzea. Iritsi da garaia Latzenen "Ardi Larruz" estaltzeko.
1993an sortu zen taldea Oñatin. Ordutik hona, gorantzako bidea dute, urratsak, begibista aurrerako joerarekin, proposamen metaleroa sakonduz eta ikertuz. 1995ean lehen maketa argitaratu zuten, "Heriotzari Deika" izenburuaz, Carlos Kreator-en estudioetan nahastu eta grabatua. Euskadi Gaztearen entzulegoaren saria irabazi ondoren, Latzenen kantuek gero eta ospetsuagoak egiten segitu zuten. 1996ko otsailean "Egin Txotx" kontzertu-jaian, ikusleek eurei eman zieten boto gehien, Egin Txotx saria jasoz. 1996ko azaroan argitaratu zen "Kontzientzia ala infernua", lehenbiziko iraupen luzeko diskoa. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute "Laztana" abestia.
"Ardi Larruz" diskoa aurrekoarekin konparatuz, gogorragoa da. Metal boteretsuago eta landuagoa. Azala bezala, gordinagoa, nahiz eta abiadurak, orokorrean, apur bat jaitsi diren, horrek sendotu egiten dituelarik kolpea eta iraunkortasuna. Oinarri erritmiko sendoak eta metaleroak. Gitarretan lan eskerga dago, punteo distiratsuak. Ahotsak melodiak osatzeko erraztasun apartu du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Latzenen metala pisua hartuz doa, esparruak zabalduz.
Diskoa Elkar estudioetan grabatu da, martxoa eta apirila bitartean. Lana bereziki prestatzeko, Kaki Arkarazoren (M-ak, Negu Gorriak, Nación Reixa...) laguntza izan dute. Kaki bera, Jean Phocasekin batera arduratu da grabaketa eta nahasketez eta Haritz Harreguy (Larrua Truk) teknikari laguntzailea, egun Latzenen zuzeneko teknikaria bihurtu da. Produkzioa Kaki Arkarazo eta Latzenen artean burutu dute. Kakik ukitu berezia eman dio diskoari. Latzenen soinuak irabazle atera dira eta sendotasuna dugu horren adierazle kantu guztietan zehar.
"Itsutu" proposatu dugu, hasteko, lehen single. Metal boteretsua. "Aukera baten bila" eta "Traidorea" antzeko uhinetan dabiltza, pisu handiko denborak, pasarte leun-lakarrekin tartekatuz. "Ohituren menpe" eta "Nola azaldu" dira abiaduran azkarrenak eta bortitzenak. "Iritsiko da eguna" baladaren zirrikituak dastatzen ditu. Baina badu disko honek bitxikeria galanta. "Itsutu (remix)" kanta Kaki Arkarazok burututako remixa da, non ikutu atmosferikoak, industrialak, metaleroak, dantzakoak aurkitzen diren. Pieza dotorea, Latzenen ildo arruntetik urruntzen dena.
Azala Danik (Brigada Slam) gauzatua da. Zorroztasun eta hotzikarara hurbilduko gaitu, horrelakoa baita diskoa.
"Ardi Larruz" lan orekatua da, euskal metalaren sendotasunaren lekuko adierazgarria.
Gorka Lazkano: bateria. Iker Martinez de Zuazo: gitarra eta akustika. Joxe Mari Azpitarte: baxua eta ahotsak. Aitor Uriarte: gitarra eta ahots nagusia.

LATZEN "Kontzientzia ala infernua"
Latzen talde oñatiarra 1993an sortu zen. Garai hartan hemezortzi urteko mukizu batzuk besterik ez ziren. Gogo bat, sendoa gainera: musika egitea. Musikaren bizitza dastatzea. Hor Konpon taldea alboan izatea lagungarri suertatu zitzaien. Lehenbiziko kantuak konposatu eta mundu berria ikusten zuten egunero. Lokaleko orduek, kontzertuek eta maketek definitzen dute talde bat. Latzenek garbi izan du eguneroko lanak emango ziela berea. Jaialdiak ugaldu, eta Carlos Kreator-en estudioan gauzatu zuten lehen maketa, "Heriotzari deika" izenekoa. Aurki etorri ziren kritikak, konparaketak... Izugarri ondo hartu zituzten Euskadi Gazteko entzuleek, eta entzuleen saria irabazi, botu gehien bilduz. Egin-Txotx kontzertu erraldoian ere aurrenak izan ziren. Guzti horrek eta taldearen beraren balioak eraman ditu dauden tokira.
"Kontzientzia ala infernua" lanak batzen ditu metal arloan dauden erritmo desberdinak. Kanta azkarrak, gogorrak, boteretsuak eta zanpakorrak. Gitarren indarrean egindakoak, ahots garbi eta melodiatsuak laguntzen diolarik. Makinak ederki funtzionatzen du bizi-bizi zein makal, eta baladen egituran doazenak ez dira atzean gelditzen. Loreak botatzen hasiz gero, izugarrizko kantari baten aurrean gaudela, esan behar. Tonu epiko, metalzale eta heavyak. Kutsu hori guztia lortu ahal izan dute Carlos Kreator-en produkzio lana izan delako. Zinez eskertutako lana. Oihukarentzat grabatu dute Donostiako Elkar estudioetan abuztuan, tarteka-marteka irailean eta urrian bukatu zelarik. Jean Phocas eta Haritz Harreguy tekniko zirela.
Hitzak zainduak dituzte eta giza arlokoak dira batik bat, maitasunezkoak ere hor direlarik. Aita gurearen bertsio ederra botatzen dute "Metal erasoan". "Ze ingo xu?" kanta alaiak dantzan jarriko ditu gorputzak eta "Laztana"k balioko du arrimatzeko. Singlerako proposatu dugun kanta "Mezua hil aurretik" da.
Belaunaldien arteko erreleboaren aurrean gaude? Itxura, bederen, horra jotzen ari da. Oinordekoak? Seguraski.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· HERIOTZARI DEIKA
· KONTZIENTZIA ALA INFERNUA
· ARDI LARRUZ