OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LASEDA

LASEDA ROCK-POP
LASEDA

BILBAO DESPIERTA

Identitate kontrajarriak direla pentsarazten badigu ere, agian ez zaio eman nahi izan identitaterik ekintzari. Badago goxoa den atzamarkadarik? Gaua esnatzerik badago? Arauak apur-tzeko daude. Diseinu finkorik ez dago, bizitza leherketaz josita baitago. Betirako den pentsamendua ukatuko nuke. Zergatik dago zerbait ezerezaren aurretik? Ideien nomadismoa bultzatzera goaz arimen aizkolariak izanez, ez geratzeko beti agerian. Teknikak ikasi eta teknika berberak apurtu bizi-tzaren estasiaren bidea jorratzeko. Maparik egokiena norberaren gorputzean aurkituko dugu, bera alda dezakegu nahi dugun adina, egin, apurtu, desegin, eraiki, bideratu, desbideratu. Praktikaren arabera egiten diren ekintzak dira. Desmitifikatzeko eta desnaturalizatzeko gogoak. Gauak ez garamatza beti haren bukaeran esnatzera. Erne bizitzeko unea da uneoro. Bilbao adibidea da. Esnaturik egoteko galdetuko diogu geure buruari.
Laseda bilbaotar taldearen bigarren diskoa da "Bilbao despierta". Laseda 2001eko bukaeran hasitako ekimena da. 2002an grabatu bazuten ere "Dulce arañazo" diskoa, 2003ko otsailean argitaratu zuen Oihuka diskoetxeak. Lan horrek txundituta utzi gintuen kantuen biribiltasunagatik eta produkzioan zeukan ukitu xarmangarriagatik. Diskoari luxua zerion alde guztietatik. Laseda taldeak mantentzen du pultso hori, nahiz eta bigarren diskoan aldaketa garrantzitsuak jazo diren taldearen barruan. Carlos Creator taldetik joan da eta orain zenbait kanturen grabaketa eta produkzioa egitea egokitu zaio. Orain hirukotea osatzera Victor Delgado (gitarrak) dator, Txarlyk (ahotsak. La Casa Usher eta Daisy Cutters taldeetan ibilia) eta Juanik (baxua eta programazioa. Skalope eta Daisy Cutters) hor diraute Lasedaren burmuina izaten. Lasedaren soinuak berak aldaketa nabarmena izan du, baina oraindik aurreko lanaren sustraiek hor jarraitzen dute.
"Bilbao despierta" diskoaren alde teknikoa erabat aberatsa da, hamabi abestietatik bost Bilboko Rock Studiosean grabatu dira eta Carlos Creator izan da teknikari lautan (2003ko ekainean grabatu ziren), bestea, singlerako aukeratu dugun "Itxi begiak laztana", Xabi Egiak grabatu du. Gainontzeko zazpiak Arrasateko Shot estudioetan Iñaki Bengoaren (Bad f-Line) esku geratu dira (2004ko ekainean) eta biren nahasketa bere erara egin ditu. Beste hiru abestitan, SA taldeko Jimmy produktore zereginetan ibili da.
"Bilbao despierta" diskoari hasiera "Itxi begiak laztana" abestiak ematen dio, euskaraz egiten duten lehena. Gogaitasunari zirrikitu guztiak ixten dizkion kantua da, hogeigarrenez entzuten bada ere. Popa eta technoa uztartuta, Bowie eta Roxy Music datozkit burura. Zalantzarik gabe, kantuak aipamen berezia merezi du.
Laseda taldearen "Bilbao despierta" diskoko abestiak garai desberdinetan grabatu dira (hamahiru hilabete daude abesti batzuetatik besteetara). Hau dela medio, kantuen nondik norakoa techno pop alorretik techno punkeraino doa, rock alorrekoak ahantzi gabe. Beste adibide bat jartzeagatik, Bowietik hasi, Fangoriatik pasatu eta Alec Empireren Atari Teenage Riot taldera garamatza. Lau abesti Daisy Cutters taldean oinarrituta daude baina aldaketa erabatekoa da. Oso garrantzitsua da Iñaki Bengoaren parte hartzea disko honetan, ba- tzuetan emango du bere taldea den Bad f-Line entzuten ari garela. Baina hau da Lasedak hausnartua izan duen musika bilakaera. Hitzak bortitzak gehinetan, goxoak gutxitan. Diskoan filma desberdinetako oinarri sendoak daude (Blade runner, porno alorreko filmak eta abar). Metatu bizio txikiak eta handiak: sexoa eta kritikaren saileko zabor kentzea, giza, kultura eta politikaren leherketan oinarrituz.
ritxi aizpuru (2004ko irailaren 16a)








Txarly: ahotsak Juani: baxua eta programazioak Victor: gitarra


http://www.lasedamusic.com

 Taldearen diskoak
· DULCE ARAÑAZO