OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LACAZA

LACAZA PUNK
LACAZA

LACAZA
"Fresko freskue"
Ia inolako aldarterik gabe, gaua blaustada batean erori da eta badirudi han urrutiko zuhaitzarrak gerturatzen ari direla. Gauaren iluntasunarekin batera, beldurra eragiten duen isiltasuna paratu zaigu bihotzean. Agian zarata ezak soinua bera sortzera derrigortzen du, baina ez. Hausnarketak arima eta kantuarekin adieraziko den unearen hitzarmena prestatu ditu. Halako batez, ahots bat urruntasunean zailtasunez entzuten dugu. Arrapaladan, ordea, isiltasuna bete eta beldurraren mamuak uxatuko dira etengabeko tono eta hitzen bilaketarekin. Oraindik gaua da, baina urrutiko zuhaitz mardul haiek gero eta gardenago ikusten ditugu. Eguna eta argia gainean ditugu, horrela adierazten digu urrutiko zeruertz gorriak. Sasoia da. Gaua joan ondoren has gaitezke berriro ehizan. Kantuaren ehiza gauerako utziko dugu, lagundu egiten gaitu-eta.
Trumoitsu eta txinpartaz josirikoak izan dira azken garaiak Lacaza taldearentzat. Kaos Etilikoren hirugarren diskoa izan behar zuenaren azken zertzeladekin genbiltzanean, dena hankaz gora jarri zitzaigun. Kaos Etiliko izena erabiltzeko oztopo legalez ohartarazi gintuzten diskoa argitaratzeko den-dena prest zegoenean. Izena aldatu eta hona hemen Kaos Etiliko ohiak non bilakatu diren Lacaza. Beraz, arazo legal horiek albo batera utzirik, kalean dira "Fresco freskue" izenburua daraman diskoarekin. Beste aldaketa batzuk ere eragin zituen eta ditu Kaos Etilikoren zatiketak. Orain bi urte apurtu zen taldea, eta Lacaza taldea beste musikari batzuekin osatu da. Taldean segituko dute Kepa (baterijolea) eta Zigor (abeslaria) anaiek, eta etorri berriak fitxaketa garrantzitsutzak jo behar ditugu. Musika munduan urteak emandako Dieguillo dugu baxuan (Cicatriz, Quemando Ruedas eta oraintsu arte Extremoduron aritu da). Gitarrajole berria, Gasteizko Los Padrinos-en ibilitakoa, Joseba da. Gasteiz eta Agurain aldean lauko honek 2001eko irailetik darrai kantuak konposatuz eta taldea indartuz.
Musikaren abiapuntu nagusienak rockaren eta, nola ez, punkaren ingurukoak dira. Kantuen jarrera bortitza da. Danbatekoa ahalik eta zuzenena izatea nahi dute eta horretarako derrigorrezkoak dira leloen arintasuna eta kantuen abiadura. Era honetako abestiak laburrak izanten dira ez baitute inor asper-asper eginda utzi nahi. Leloa eta koro txukunak eraikiz gero, kantuaren gorputza bildurik dago. Agian punkean gitarra zorrotzagoak erabiliko dira, distortsio apur bat gehiagorekin, baina baxuaren mardulak ongi betetzen du batzuetan gitarraren tarte hori. Nabarmen geratuko dena beti Zigorren ahotsa da. Tipo hau zinez trebea da ahotsarekin. Bere ukabilkadak "uppercutak" dira, beti behetik gorakoak kokotsa birrinduz. Kantari gutxi dira bera bezain izukaitzak eta hori ederki ikus daiteke zuzeneko emanaldi alimalekoetan. Koroek bere zeregina betetzen dute benaz: hots, kantua trinkotuz guztion mingainetan, hura behin eta berriz errepikatuz.
Botillero nagusia, kantuak puntuan eta fin jartzeko, Dani Riaño izan da abenduan eta urtarrilean zehar. Lacaza agudo konturatu zen Daniren lanaz, eta tamdenak tximista bezain fite funtzionatu du. Elkar estudioetan Jean Phocas eta Cesar Ibarretxe aritu dira soinu teknikari lanetan, eta nahasketa zein produkzioa Jean eta Daniren esku geratu da. Kantu guztiak Lacazarenak dira, ondoko hauek izan ezik: "Camino" Zigor eta Manuel Valiñoren artean egin zuten. "Entzun maite" herrikoa da eta bertan Kepa eta Zigorren aitak (Eduardo Leza) eta Aratz Cortazarrek parte hartu dute: trikia, panderoa eta ahotsa sartuz. "Piénsatelo" kantuaren hondarrean Los Calis taldearen "Heroína" abestiaren leloa entzun daiteke. Diskoaren alde ezkutuan bada abesti xelebre bat zuek bilatu behar izango duzuena eta batzuetan atzekoz aurrera dago abestua. Bi kantu abesten dituzte euskaraz.
Oraindik denbora asko ez dela kalean gora eta behera ibiltzen ziren sardineren ohiturari muzin egin gabe, hemen datorkigu orain Lacaza haien deiadar bera ozenki oihukatuz: "fresco freskue".
Kepa: bateria eta koroak
Zigor: ahotsa eta koroak
Joseba: gitarra eta koroak
Dieguillo: baxua eta koroak

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· FRESKO FRESKUE