OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LA POLLA RECORDS

LA POLLA RECORDS ROCK
LA POLLA RECORDS

LA POLLA RECORDS
"Bajo presión"
"Qué bonito nuestro amor en el 68
Tú tenías cuatro años
Yo tenía ocho"
Abenturazalea ez da abenturak gertatzen zaizkion norbait, hauek sortarazten dituena baizik. Eta La Polla Records musika arloan abenturazalea da, egoerak eta doinuak sortarazten. Horretan dihardute 1981etik euren herria den Agurain txiki horretatik iraultzen musikaren sareak. Nahiz eta denborak aurrera egin, oraindik badago zer komunikatu. Begirada xume batez, ekar dezagun bi hitzetan La Polla Records-en historia paregabea.
1.981ean sortu zen gutxi gorabehera eta ekitaldiak han hemen eman zituzten. Lehendabiziko ep-a "Y ahora qué?" (lau kanta ospetsu haiekin) 1983an argitaratu zen, eta 1984an "Salve" paregabea. Kantu garbiak, errazak eta zanpakorrak. Hamar urte beranduago, euren hamargarren lan luzea. "Bajo Presión", kontatu gabe noski, estreinako lp. hori eta "Barman" maxia. Eta "En directo" kontatuta, nahiz eta La Pollak esan hau ez dela sorkuntza lana. Beraz, historian sartzeko datuak dira.
1985ean "Revolución" eta gero "No somos nada". Erreskan diskoa joan eta diskoa etorri. Gatozen eurren hamargarrenera, "Bajo Presión"-era.
Bi txandatan grabatutako diskoa dugu. Lehena iraila bukaeran eta urrian. Urrian bertan Argentinara joan, aurreko urtean bezala, han ekitaldi pare bat eskaini eta bueltan grabaketa bukatzera urriaren azken egunetan eta azaroan. Jean Phocas izan dute grabaketa arduraduna eta produktore ere. Derrigorrez, hiru xehetasun bereiztu behar dizkiogu "Bajo Presión" honi. Lehena, aurrekoak baino gitarrazale eta erritmo biziagoduna moldatu dute. Rockeroagoa. Gitarren presentzia nabarmendu egiten da, beste ukitu bat eransten dio erabili den "soldano"-ak. Bigarrena: amodio kanta bat sortu dute. Sentimenduak dira nagusi "La Futbolera-n", horren hasierako esalditxoa duzue orri honen goiadean. Hirugarrena, ahotsak garden, ozen eta letrek betiko mingostasuna, errebeldia usaina. Gaztaroa ez da iraunkorra, ez da adina, baizik eta jarrera. Ez dute euren oldartasuna erretzen, errenuntziaz ez dute helburu egiten. Presiopean irauteko gai, burua tornilopean loturik eta bestalde "Lex eta justitia" mailutan.
Azala eta diseinua Manolo Gil-i eskertu behar eta barruko irudia Calvo-ri.

ritxi aizpuru.

"Barman"
"Los Jubilados" lanaren zahartzaroko azken txorrotadak dastatu ondoren, Aguraindarrek barneratzen gaituzte gaztaroko soinu multzo berri batekin euren jarreran betiko jarreran, nortasun izpirik galtzeke. Leuntasunaren ideia jorratu zutela entzun zen hor zehar "Los Jubilados" elepea zela medio; dena den, antzematen zen han ere txinparta airea. Egun, "Barman" izenburuko maxiaz datozkigu lubizia legez, etengabeko burrundara bizian. Bertsiaz beteriko maxiak buru-belarri sartuko gaitu La Pollaren erreinuan. Lau soinu emankor, azkar eta zoli. Ironiann murgildurik eta eguneroko jitean bustirik jaurtikitzen zaizkigu lau kantak. Musturrera gogor, bortizki eta zuzenki, inolako trabarik gabe.
"Ángeles Caídos" errazismoaren aurkako aldapa neketsuan dabilkigu eta Coke Sparrer-en abestiari traza ona hartu diote.
"Kamarraden" iskanbila klabean idatzirik. The Undertones-en eskutik amaigabeko kitarra zorabioan.
"Barman". Taberna zerbitzariei eskeinitako kanta ezaguna La Pollaren ikuspegiaren besapetik.
"Juanito Tergal" euren aintzinako doinu berriztua eta egokitua bizi ditugun uneetara.


 Taldearen diskoak
· (LP) NO SOMOS NADA
· (LP) REVOLUCION + EXTRAK
· SALVE
· SALVE
· REVOLUCION
· NO SOMOS NADA
· DONDE SE HABLA
· EN DIRECTO
· ELLOS DICEN MIERDA, NOSOTROS AMEN
· VOLUMEN I
· LOS JUBILADOS
· VOLUMEN II
· BARMAN + Y AHORA QUE?
· NEGRO
· VOLUMEN III
· VOLUMEN IV
· 11 AÑOS DE LUCHA CONTRA EL PARO - LA POLLA RECORDS / POTATO / HERTZAINAK
· HOY ES EL FUTURO
· BAJO PRESION
· 14 AÑOS DE LA POLLA