OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  LA LENGUA DE TRAPO

LA LENGUA DE TRAPO ROCK-POP
LA LENGUA DE TRAPO

La Lengua de Trapo Iruñeko taldea 1999an sortu zen. Jatorrizko osaketarekin ezer gutxi egin zuten eta Luis (ahots nagusia eta gitarra) eta Eugenio (baxua eta koruak) behin betiko partaideen bila ibili ziren; hau 2001an gertatu zen, taldera ekarri zituztenean David (gitarra eta koruak) eta Carlos (bateria). Musikari hauek guztiak beste talde batzuetan jardundakoak dira. Luis eta Eugenio lagun zaharrak dira, oso gazte zirela Bajo Cero eta Síndrome del Norte taldeetan jo zuten. David Dikers taldean egon zen, baita lehengo bi diskoak grabatu ere. Carlos Bartzelonan egon zen bi urtez bateria ikasketak egiten. Esan bezala, 2001ean eratu zen gaurko La Lengua de Trapo, eta hilabete gutxiren bueltan nahikoa abesti zituzten berriro zuzenekoak emateko. Iker "Dikers" Piedrafitaren laguntzarekin eta taldearen osaketa berriarekin bigarren maketa grabatu zuten 2002an. Hemendik aurrera gauzak ederki hasi ziren joaten eta urte berean bi lehiaketa irabazi zituzten: Zangotzako 3. pop-rocka eta Nafarroako gobernuak antolatutako "Encuentros" .
La Lengua de Trapo taldeak eta Carlos Goñik -Revólver taldeko gidaria, abeslaria, gitarra eta gero produktorea elkar ezagutu zuten 2002an, eta kontaktatu hartatik Carlos Goñiren oso begikoa izatera pasatu zen La Lengua de Trapo. 2003an gauzatu zen harreman hura eta L´Elianako (Valentzia) Carlos Goñiren estudioan sartu ziren uztail osoan La Lengua de Traporen lehen lana grabatzera.
Taldearen izen bera duen lehen diskoa indar handikoa da. Kantuen diseinua eta antolaketa helburu bakarrera doaz zuzen demonio; hots, jendearen arreta eta atxikimendua lortzera. Burua baino gehiago gorputza nahi du, gorputzaren mugimendua erakarri ondoren beste guztia azkarrago eskura daitekeelako. Kantuak errazak, xumeak eta arinak dira, non ezaugarri bateratzailea pop indartsua den. La Lengua de Traporen kantuei power-pop sutsua darie, inolako zalantzarik gabe. Gitarren poderioa eta oinarri erritmikoa tempo erdiko abiaduran doaz ia beti, nahiz eta, gutxi batzuetan, zertxobait moteltzen diren (balada), eta beste batzuetan zakarragoak bihurtzen diren (rocka). Kantuen indar poperoak gorputz osoa bustitzen duenean arima bera ere zipriztin zurgatzaile hauen eskuetan geratuko da. La Lengua de Trapo taldeak erakusten du diskoan zehar eskarmentu handia daukala power-pop alorreko kantuak eraikitzeko, eta gainera izan dituen laguntzaileen zerrendari begiratua ematea aski da: bereziki aipatzekoa da Carlos "Revólver" Goñi, diskoa produzitzeaz gain "Nadie" abestia kantatu du eta maisuki jo du gitarra "El coyote" abestian. Kutxi Romero (Marea) eta Alfredo Domeño (Escarabajos) letra batzuen egile dira. Sentimenduz jositako hitzetan nahasten dira gezi mingarriak eta gerezi gustagarriak.
La Lengua de Trapo taldeak ozen eta garbi aldarrikatu nahi du bere abilezia eta indarra kantu errazak eta su-tsuak egiteko. Zuzenekoetan ikusiko duzue diskoan entzun duzuena.

ritxi aizpuru (2004ko urriaren 6ean)



Eugenio: baxua eta koruak
Luis: ahotsa eta gitarra
David: gitarra eta koruak
Carlos: bateria eta perkusioak




http://www.lalenguadetrapo.com

 Taldearen diskoak
· LA LENGUA DE TRAPO