OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  KEIKE

KEIKE ROCK
KEIKE

BELDURRA, MINA, ARGIA&
Inork ezin du ekidin sentsazioen esparrua. Batzuetan joera kontrajarriak hartzen ditugu, kontraesanez zipriztindutakoa da gure bizitza, nahiz eta maiz gure asmoak erradikalagoak izan. Geure alienazio ukituak sistemak transmititzen eta irakasten dizkugunak dira. Sistema da hezitzaile bikainena. Beldurra erabiltzen du eta azkar asko barneratzen dugu berori. Ondorioetako bat mina da; hau argi komertzializatu du gizarteak. Arnasa hartzea derrigorrezkoa da eta hori ere dosi txikietan uzten digu hartzen eta argi pittin bat ematen digu sistemak, gizarte honen apopilo eta morroi zintzoena izaten segi dezagun. Hezituta gaude kateetara. Heziketa apurtuz lortuko dugu geure desintegrazioari aurre egitea.
Keike taldea 2002ko udan sortu zen Ondarroan. Bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen neguan eta 2003an Euskadi Gaztea maketa lehiaketako entzulegoaren 3. saria jaso zuten. Keike taldeko partaide guztiak aurretik beste talderen batean egondakoak dira (Paranoia, Enbor, Zain, Nimbus, Jauko Barik...). 2004ko bukaeran Oihukak argitaratu zuen keike taldearen lehen diskoa, "Oinetan kea".
Keike taldeak rock ziztatzaile eta indartsua eskaintzen du. Gitarren pisua garrantzitsua da, baina Keike taldeak bi kontraste nagusi ditu. Alde batetik, Nerea abeslariak erabiltzen dituen ahotsaren bi kontzeptuak, batzuetan garratz eta zorrotz, besteetan goxo eta leun. Eta bestetik, musika eta ahotsaren arteko kontrastea; Keike taldearen rockak bi aldeen oreka oso ongi zaintzen du, hori baita euren ezaugarririk definitzaileena. Keike taldearen rocka bere indarrean samurki egokitzen da belarrietan eta samurtasun horrek Keike indartu egiten du.
Keike taldearen bigarren diskoak "Beldurra, mina, argia&" du izenburua eta 2006ko urrian Mikel Santosek eta IƱigo Santosek Ondarroako Santos Records estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Laguntzaile bi ditu diskoak. Axular Arrasate Keike taldeko aurreko gitarrajotzaileak, "Mundua minus bat" abestian gitarra sartu du, eta Tokik ("Parasma-Etsaiak") perkusioa jo du "Ni, korapiloa" abestian.
1.- Gitarren eta ahotsaren arteko planoen lehia, baita konpenetrazioa ere, Keike taldearen ezaugarrietako bat al da?
Gitarren eta ahotsen artean ez dago inongo lehiarik. Are gehiago; esango nuke, gure bigarren disko honetan, ahotsak eta gitarrek elkarrekiko "errespetu" eta autonomia gehiago hartu dutela; ahotsik gabeko uneak ugariagoak dira eta ahotsaren melodiek nortasun gehiago dute. Abestiek gitarra abiapuntutzat izateak abestiak gitarreroak izatea dakar, eta konpenetrazioa ahotsa eta gainontzeko instrumentuen artean oreka lortzean datza; uste dut, disko berrian, aurrekoan baino hobeto asmatu dugula horretan.
2.- Beldurra eta mina versus argia? Edo termino desberdin horietan dago Keike taldearen definizio estetiko-filosofikoa?
Beldurra, mina eta argia, disko berriko hitzetan behin baino gehiagotan agertzen diren terminoak dira. Hori da lan berriaren izenburuaren zergatia. Argia, beldurraren eta minaren kontrapuntu bezala interpretatzen dut nik, itxaropen bezala, alegia.
3.- Keike taldean gitarran eman den aldaketak beste norabide batean jarri al du taldea?
Itsasoren etorrerak, normala den bezala, izan du bere eragina, bederatzi urtetan zehar Jauko Barik taldeko gitarra jotzaile, abeslari eta konposatzailea izan baita. Dena den, Axularrek taldea utzi zuenean eta Itsaso sartu zenean, disko berriko abesti asko jadanik eginda zeuden eta, beharbada, bere eragina nabarmenagoa izango zen arinago sartu izan balitz, eta hortik zehar geneuzkan kontzertu batzuk jotzeko Keike taldearen errepertorioa prestatu behar izan ez balu. Dena den, estiloari dagokionez, ez dut uste lan berriko abestietan norabide aldaketarik egon denik, nahiz eta abestiak pixka bat gordinagoak izan. Egia esan, disko honetan taldearen nortasuna hobeto dago islatuta.
ritxi aizpuru (2006ko azaroaren 28an)

Nerea Sanchez Aldazabal: ahotsa
Denis Alberdi Elorriaga: bateria
Gorka Ruiz Etxano: baxua
Itsaso Gutierrez Retolaza: gitarra
Ion K. Iparragirre Burgoa: gitarra


http://www.keiketaldea.com

 Taldearen diskoak
· OINETAN KEA
· BELDURRA, MIÑA ETA ARGIA