OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  KAUTA

KAUTA METAL
KAUTA

Biluzik
Kauta taldea lau gaztek osatu zuten 2001ean, Andoainen. Ikastolako lagunak eta interesgune bera konpartitzen zutenak: musika. Beste musika taldeetan ibili gabekoak dira. Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan, eta hortik aurrera kontzertu andana eman dituzte. Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, "Zaharrak berri" kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. 2003an Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan entzuleen saria jaso zuten. Taldearen ospea lau haizetara zabaldu zen eta 2003ko Euskadi Gaztea sarietan "Musikan Berria" atalekoa eman zieten 2004ko martxoan. Kauta dagoeneko erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko musikaren alorrean, bere espazio propioa sortuz. Lehen diskoa, "Izan zaitez zu" (Oihuka), 2004ko urrian argitaratu zen eta izugarrizko harrera ona izan zuen. Kontzertuz betetako urtea izan zuten eta biraren bukaeran (2005eko azaroa) Xabi gitarrajotzaileak taldea utzi zuen. Hilabete hauetan guztietan diskoa prestatzen aritu dira; hausnarketa eta sorkuntza garaia izan da, eta bigarren diskoa grabatzeko momentua.
Kauta taldearen bigarren diskoak "Biluzik" izenburua du. 2006ko abuztuan grabatu da Andoaingo Garate estudioan. Aurreprodukzioa, grabaketa eta nahasketa Haritz Harreguyren eskuetan utzi ditu Kauta taldeak, aurreko diskoan bezalatsu. Diskoak, musikari dagokionez, laguntzaile bakarra izan du: Jon Oiartzunek sintetizadorea eta theremiƱe jo ditu "Norbere akaberari buruzko mintzaldia" abestian. Letretan, aldiz, Asier Serranok idatzi du "Suzko gaua", Aitor Perezek "Eros nazazu", eta "Norbere akaberari buruzko mintzaldia" Joseba Sarrionandiak idatzitako "Hnuy illa nyha majah yahoo" poema liburutik hartua dago.
Kauta taldearen "Biluzik" diskoa hiru aldaketa nagusirekin dator. Bat. Kauta laukote izatetik hirukote izatera pasatu da. Horrek ez du eragin zuzenik diskoan eta grabazioan baina bai Kauta taldeak emango dituen kontzertuetan. Hirukoak beste era bateko antolamendua eskatzen du eskenatoki gainean, pisu eta konzentrazio handiagoaz hartu behar baitituzte kontzertuak. Bi. Kauta taldea azken urtean ez da geldirik egon eta hausnarketa-prozesu sakona izan du; lehen diskoan metala bazen garaile, orain metal ukitu xumeak ditu. Kauta taldeak rock arlora egin du jauzi, eta hainbat abestitan hard-core doinuak indar guztiz sartzen dira. Dena den, Kauta taldeak melodiaz eta lelo erakargarriz janzten ditu rock eta hard-core doinuak. Hiru. Kauta taldeak luxuzko abeslaria du, bera da taldearen zutabe trinkoa eta babeslea. Mikel abeslariak kantu azkarrenak ere laztandu eta erakargarri bihurtzen ditu. Haren ahots hunkigarria zeurea egiten duzu entzun eta berehala.
Kauta taldeak rock eta hard-core melodikora bideratu ditu ahalegin guztiak eta, noski, ahotsaren melodietara.
1.- Besteak beste, aldaketa garrantzitsu pare bat dakar Kauta taldeak. Taldekide bat gutxiago, orain hirukoa osatuz. Metal ukituak galdu rock eta corera hurbiltzeko.
Gure lehenengo kontzertu-bira amaitzean, Xabik taldea uztea erabaki zuen. Gitarrajotzaile berriak bilatzen hasi ginen, baina azkenean bilaketa hori baztertu egin genuen eta abesti berrietan zentratu ginen. Azkenean, hirukote formatuan jarraitzea erabaki genuen. Estiloaren aldetik egon den aldaketa modu naturalean eman da. Ez zaigu gustatzen estilo finko batean egonkortuak gelditzea, gauza berriak probatzea gustatzen zaigu.
2.- Ez dira aldatu ez kantua abesteko modua ez eta ahotsaren melodia bereziak ere.
Abesteko moduan ere gauza berriak probatu ditu Mikelek. Aurreko diskoko melodiak mantentzen ditu baina ahotsarekin egiten dituen melodia-jokuak eremu zabalago batera eramaten saiatu da.
3.- Arrakastak ez du kikildu Kauta eta bigarren disko bikaina osatu duzue.
Urte osoa hartu dugu disko berri hau prestatzeko eta grabatzeko. Pixkanaka egindako lana izan da eta abestiak era naturalean atera dira. Emaitzarekin oso gustora gelditu gara, hala ere, beti gelditzen da zeozer aldatzeke gelditzen dena...
ritxi aizpuru (2006ko urriaren 10)
Mikel Moreno: ahotsa eta gitarra
Adrian Elustondo: baxua
Gorka Mendizabal: bateria


http://www.kauta.tk

 Taldearen diskoak
· IZAN ZAITEZ ZU
· BILUZIK