OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  JOUSILOULI

JOUSILOULI METAL
JOUSILOULI


Irrikaz itxoiten dugu Jousilouliren hilotzak azken arnasa noiz botako DVD forma honen pean, eta aire-bolada baten gisa noiz joango, azkenekoz musika ontziratu bihurtzeko. Behin eta berriro irudikatuko dugu Jousilouliren mamua musikaren heriotzak larrututa, ospitale eta tanatorioen itxaron-geletako hormetako afitxen modura iltzatuta, ez dadila sekula itzuli bere neguko sexu-gau tantrikoekin burua berotzera. Baina behin eta berriro behatz batek play sakatu eta berpiztu egiten du eta guregana dator arrastaka, metromoaren erritmoan gu sorgindu nahian, snuff-movie porno serie n bateko gaiztoa bailitz. Atzean arrasto lerdetsua uzten duen karakola ikusten dugu hurbiletik, umiliazioa intzirika, atertu orduko adarrak ateratzen dituelarik. Argia badoa, eta zeure inkontzientearen barnean seguru zaudela sinetsita zaude. Beste argi-izpi bat, eta hemen dugu berriro. Beste behatz bat play sakatuz. Jousilouli da. Adi! Soinu berriak garatu dira. Antikatekista hardcore-metaleroak dira, motozerra ahotsetan eta instrumentuetan.
Jousilouli taldeak mozorro, maskara eta makilajearen dantza frenetikora bultzatzen gaitu hizkuntza naif baina, aldi berean, zuzenarekin, eta hori guztia taularatze bortitz batekin atondurik dator. Jousilouli taldeak badu terrorismo poetikoaren ukitu latza, zeinak abstrazioaren suntsiketara bideratzen gaituen eta ez pertsonaren suntsiketara, plazerera eta ez lotsara, alaitasunera eta ez beldurrera. Jousilouli taldearen musika konspirazio estetikoan oinarriturik, muturreko metala, corea, punka eta scracharen sinbologiarekin datorkigu. Irudi estetiko bortitzaren eta melodia zurrunbilotsuaren nahasketa biribila da Jousilouli taldearen DVDa. Musikaren ekintza metafora bilakaturik. Garra, ausardia, intransigentzia, furia, naturaltasuna eta harrokeria moralitatearen aurka. Jousilouli taldeak araututako musikaren perzepzioaren legeak suntsitzen ditu. Musika eta giza tolerantziaren geografia sakratua apurtu egiten du. Jousiloulik bere indar guztiak erretzen ditu taula gainean. Nahaste basati baten emaitza da: metal bizkorra eta core indartsua, scrach kartsua eta ahots zorroztu, kirrinkaria eta arina.
Jousilouli 1995ean sortu zen Lezon (Gipuzkoa) eta 2004an eskaini zuten euren azken kontzertua banandu aurretik. Jousilouli taldean ez da bederatzi urte horietan aldaketa sakonik izan.Taldearen bizkarrezurra eta oinarria (ahotsa, gitarra, teklak eta baxua) mantendu egin dira)
"1995-2004" DVDak erakusten duen materiala ez dago espreski hura osatzeko egina. Urteetan zehar emandako kontzertu zatiak ditu eta, batez ere, Donostiako Guardatxean eskainitako azken emankizuna du ardatz nagusitzat. ETBk Euskadi Gaztea saiorako Bilboko Kafe Antzokian grabatu zuen zinta ere hor dugu. Hortik aurrera, han eta hemen hartutako zuzeneko irudiekin osatzen da DVDa. Argazkiak, bideoklipak, elkarrizketak eta beste hainbat bitxikeria ditu DVDak. Muntaketa eta authoring-ari dagokionez, Aretxabaletako Adox.net bulegoaren lana izan da. Lan txukuna eta bikaina.

1. Jousilouli beti izan da muturreko taldea
Atsegin ditugun muturrak txerriarenak dira, batez ere. Pixka bat egosi, hozten utzi, olio pixka bat, eta barrura! PD: behiarenak ere ez daude gaizki. Muuuuuuuu!
2. Zuen hitzak oso bitxiak dira eta askotan naif puntua badute
"Naif movie"-ak gustoko ditugu. "Herbie torero", "Chiti chiti bang bang", "El pico", "Esta es mi gente" (Patricia Gaztañagarekin, noski)...Naif eta oso gogorrak izan maitagarriak dira.
3.- Ez da penagarria DVD hau argitaratzea taldea desagerturik dagoenean?
Nork esan du desagerturik gaudela? Andoni Ferreñok ala Juan Pardok? ALGEPOSAN joko dugu ekainaren 3an Kaotiko eta Amparanoia taldeekin. Anima zaitezte!!!

ritxi aizpuru (2006ko maiatzaren 24an)


Alf Pacino, Gil Scott-Heroin, Sandra Bulldog, Jennifar Lopa, El Capo Ultramagnético eta Iñaki Chan


 Taldearen diskoak
· (DVD) JOUSILOULI 1995-2004