OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  JOTAKIE

JOTAKIE ROCK
JOTAKIE

JOTAKIE Barrenetik (1981-1990)
1981.- Azkoitiko eta Azpeitiko bost lagunen musika ekimen berri batek Jotakie izena hartu du. Hasiera batean, euskaraz abesten dute, eta, tarteka, gazteleraz ere bai.
1982.- "La pop" izeneko kanta argitaratzen da. Gipuzkoako Aldundiaren eskutik datorren "Gipuzkoa Star 82" izeneko bilduma diskoan. Euren diskogintzako lehen atal honek ez dakarkio oroimen onik Jotakie taldeari.
1983.- Sartu-irtenak ematen dira eta talde berria honela geratuko da: Elortxa (ahotsa), Maolo (gitarra), Patta (gitarra), Peio (bateria) eta Luka (baxua).
1984.- Azkoitian, Azpeitian eta Urola bailaran oso ezagunak dira, baina muga horiek gainditzea lortzen dute, euren eragina Gipuzkoan eta Bizkaian barrena hedatuz. Urtearen ondarrean, Pattak taldea utziko du.
1985.- Mitikoa bihurtuko den disko bilduma batean hartuko dute parte, (Kortatu+Cicatriz+Jotakie+Kontuz Hi!). Urrian hasiko dira grabatzen Leon estudioetan (Frantziako Landak) estreinako disko luzea, Juan Carlos Perez (Itoiz) dutela produktore.
1986.- Otsailean Psychodelic Furs-ekin batera joko dute Donostian eta Bilbon. Martxoan OTAN EZ kanpainaren azken jaian joko dute Bilboko Erakustazokan 10.000 lagunen aurrean. Apirilean, "Zurt" diskoa kalean dute. Abuztuan, Bilboko Aste Nagusian joko dute. Urte osoan zehar, berrogei kontzertu emango dituzte.
1987.- Martxoa: Alemanian zehar bira bat egingo dute, hamabi kontzertu eskainiz. Apirila: "Korrika"ren azken festan joko dute. Maiatza: "Piztu nazazu jauna" diskoa kaleratuko da. 40 Principales irratian "Bost gehiago" kantarekin hogeita hamabigarren postura igoko dira. Berriro hartuko dute parte Bilboko Aste Nagusiko jaietako kontzertuetan. Frantziako Canal 3 telebistarako saio bat grabatuko dute Itoiz-ekin eta Kortatu-rekin batera. Os Gallardos izena emango diote euren talde paraleloari. Eginen hamargarren urteurrena ospatzeko, Egin-Oihukak disko-bilduma bikoitzean ("Bat, bi, hiru... hamar"), "Gaueko historiak" abestia sortuko da.
1988.- Bordele, Bartzelona, Hamburg, Kolonia, Berlin, Marburg, Donostiako Aste Nagusia... kontzertu ugari.
1989.- Lakuntzako Ilargi aretoan Galeseko telebistarako saio bat grabatuko dute.
Maiatzean, hirugarren diskoa "Joxemai Beltza" kaleratuko da.
1990.- Irailak 14, taldeak agur isila emango dio bere ibilbideari Bergarako kontzertuarekin.
1997.- Eginek, "Euskal rockeroak" izeneko cd-bilduman, "Zurt" diskoaren 10.000 ale saldu zituen.
2001.- "Barrenetik 1981-1990" bilduma diskoa zuen eskuetan.

"Barrenetik 1981-1990" bilduma honek bi xede nagusi ditu; alde batetik, cd formatora ekartzea, masterizazio gaurkotu batekin, Jotakiek utzi zigun altxorra; eta bestetik, altxor horren berri ematea; eta atzoko eta gaurko musikazaleei erakustea Jotakieren balio historiko-musikala.
Euskal Herrian popak ez du zaletasun handiegirik izan, Itoiz dela ia salbuespen bakarra. Baina hauek rock radikal baskoaren aurretik hor zeuden; Jotakieri, ordea, ibaiaren ur handiak behetik gora korrontearen aurka joatea egokitu zaio. Eta arrakasta puntua lortu zuten, ongi kostata. Jarduna ez zitzaion oso erosoa egokitu.
Jotakiek, popa eta rocka nahastu ditu. Euren abestiek badute Lou Reed, Los Ilegales, La Unión-en ukitua. Soinu aldetik, goraipatu beharrekoak dira Juan Carlos Perez "Itoiz" musikariaren produkzioak . Nahiz eta urteak pasatu diren, erraz eta gogoz entzun daitezkeen kantak dira.
Cd hau, lau diskoetatik hartutako abestiek osatzen dute. Bi bonus track, edo beste era batera esanda, bi bitxikeria gehitu dizkiogu; Eibarko Illargi tabernan emandako kontzertutik, "Atxuko" abestia jaso dugu, alde batetik, eta bestetik, euren azken kontzertutik irudia eta soinua hartu ditugu "Gaueko historiak" bideo trackean.
Hauxe duzue Jotakieren barrena, ibilbidea, altxorra eta lekukoa. Besterik gabe.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· BARRENETIK 1981-1990