OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  HERTZAINAK

HERTZAINAK ROCK
HERTZAINAK

DVD ZUZENEAN
Hertzainak taldeak 1991n Bergarako Txibisto aretoan grabatutako disko bikoitza DVD formatoan. 19 abesti mitiko irudietan


"Biografia"
1981-1982 urteko Gabon Zaharrean estreinatu ziren Hertzainak Gasteizen, Josu (baxua), Tito (saxoa), Kurro (bateria), Gamma (ahotsa), Delfo (gitarra) eta Kike (gitarra) izan ziren hasierako taldeko partaideak.
1982ko udaberrian sendotu zen taldea, eta Josu, Tito, Gamma, Kike eta Txampi (bateria berria) hasi ziren jotzen jaialdi askotxoetan. Uda aldean Gammak, geroago M-ak taldeko abeslaria izango zenak, taldea utzi zuen, Garik bere lekua hartuz. Zuzenean jotzen segitzen zuten bitartean beren lehen maketa prestatu zuten, 1983ko udaberrian IZ estudioetan grabatzeko. "Kamarada", "Pakean utzi arte", "Miren model B" eta abarreko kanta ezagunak sartu zituzten grabaketa horretan; beraiek arduratu ziren salmentaz, eta kopiak segituan agortu zituzten jarraitzaileek. Arabatik kanpora zabaldu zen Hertzainen ospea.
1984ko urtarrilan Arabako rock talderik hoberena hautatu zuten Egin egunkariaren irakurleek. Ordurako "Rock and roll batzokian" eta beste kanta batzuk oso ongi ezagutzen zituen jendeak. Soñua-rekin harremanetan jarri ziren lehen lp-a produzitzeko asmotan. Donostiako Tsunami estudioan grabatu zuten maiatza eta ekaina hilabeteetan. Uztailan kaleratutako diskoa arrakastatsua suertatu zen: 1984. urtean gehien saldu ziren disken artean dago, tabernetan, barraketan eta herriko jaietan etengabe entzuten zelarik. Elkarrizketa batean komentatu zuten: "Potorrada bat da gure diskoa!"
1985eko udan, jaialdi batetik itzultzean, kotxe batek Tito kolpatu zuen; horren ondorioz hilabete batzuk ezer egin gabe pasa behar izan zituen Titok eta laukote bihurtu zen taldea.
1985eko amaieran "Hau dena aldatu nahi nuke" izeneko lp-a grabatzera sartu ziren Tsunami estudioetara. Mota guztietako arazoak zirela medio, bigarren lp hau ez zen lehenbizikoa bezain arrakastatsua suertatuko 1986ko urtarrilan argitaratu zen; edukia ona izanda ere, kritikak eta publikoak ez zuten aintzakotzat hartu. Baina abestiko bi single argitara eman ziren eta lehenbiziko bi mila elepetan single horietako bat sartu zuten opari modura.
Hala eta guztiz, 1986. urtean Hertzainakek arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian zehar egindako jaialdietan; estatuan ere jotzen hasi ziren. 1987an Soñuaren krisialdian erabaki zuten Elkar diskoetxearekin fitxatzea. Estudiorantz motoz zihoala, Garik izandako istripuak atzeratu zuen hirugarren diskoa 1988ko udaberria arte. "Salda badago" lp-arekin Euskal Herriko talde garrantzitsuenetariko bat izatera ailegatu ziren. Suizan, Alemanian eta Irlandan zehar bira egin ondoren, 1988ko bukaeran itzuli ziren Oihukarekin maxi-single bat prestatzera, beren hurrengo lp-a izango zena aitzinduz.
Soiñua-Oihuka.

HERTZAINAK "Denboraren orratzak"
"Eta orain dihoa despedida" zioen joteroak bere eztarria urrikigabe erabiliz. Eta Hertzainak taldearen azken arnasa dugu entzungai "Denboraren orratzak" diskoan. Atzean geratu dira sasoi bizkorrak eta gaztetako mugidak. Atzoari begirada luzatuz "Hertzainak", "Hau dena aldatu nahi nuke", "Salda badago", "Aitormena" (maxia), "Amets prefabrikatuak", "91-1-19 Zuzenean", "Une Etengabeak" (maxia), "Mundu berria daramagu bihotzean" Internazionalisten maxia, "Onena" (bilduma) eta bukaeran orratzak denbora markatu digu.
Estilo desberdinak jorratuz, Hertzainak taldearen bidea musika aurkikuntza mailan ibili da. Zapore berrien atzetik hamaika lan betez. "Denboraren Orratzak" elepean entzun daiteke adibidez The Clash-en "I fought the law", "Larru Beltzak" kantaren bertsio berria. Reggae apur bat, rap ukiitu anekdotikoak "Bihurtuko zara, txo!" abestian. Gariren pisua nabarmenagoa izan da, ahantzigabe Josu Zabalaren indarra. Testuetan berriz, Itxaro Borda, eta J.V. Carrasco Guadalajarako insumisuak jartzen diote puntu bikaina.
Singlerako aukeratutako kantak "Irauten" eta "Zoratzen naizela" dira.
Kukuak kantatuko ote du berriro?

HERTZAINAK "Mundu berria daramagu bihotzean + Une Etengabeak + Aitormena"
Orain arte cd-ra ekarri gabe zegoen material argitaratuak osatzen du Hertzainak taldearen disko hau. Material argitaratua diodanean bere garaian biniloan kaleratutakoaz ari naiz, beraz, koktel berezia batzen dugu hemen eta, halaber, taldearen une musikal desberdinak jorratzen direla ere esan beharko genuke, grabaketa bakoitza era eta toki desberdinetan egin baitzen; orain, egungo teknologiaren laguntza izan dugu lehen aipatutako desberdintasun horiek parekatzeko, bolumenetan zein bestelakoetan.
Hiru maxi hartu ditugu lan hau burutzeko: "Mundu berria daramagu bihotzean", "Une etengabeak" eta "Aitormena".
"Mundu berria daramagu bihotzean" 1991eko azaro-abenduan argitaratu zuten Komite Internazionalistek. Jatorri desberdineko lau kantu batu ziren han; alde batetik, "Guantanamera" (Robert Wyat-en "Caimenera" abestiaren bertsioa da eta Hertzainakek argitaratutako estreinako kantua gazteleraz) eta "Yankee go home" kantu militanteak. Lorentzo estudioetan grabatutako kantu hauei erantsi zitzaizkien beste bi Txibisto aretoan "Zuzenean" diskorako erregistratu zirenak baina ez argitaratu; hots, "Infernuko atean" eta "Arrautza bat pinu batean". Maxi honek oso harrera ona izan zuen baina denbora laburrean agortu zenez, oso ongi dator horren errekuperazioa.
"Une etengabeak" maxia 1992an grabatu zen Lorentzo estudioetan eta hasiera batean Aketo diskoetxearen zigilupean argitaratu zen. Disketxe hau taldearen eskuetan zegoen. Gariren lehenbiziko konposaketa entzun daiteke eta gainera izena emango dio maxiari. Kreatibitate hori areagotu egingo zen Hertzainaken azkeneko lan luzean, hau da, "Denboraren orratzak" diskoan.
"Aitormena" maxiaren barruan Hertzainak taldearen kantu mitikoetako bat dator baina rock bertsioan. "Amets prefabrikatuak" diskoaren aurrerapen-maxi honetako "Aitormena" abestiak ez zuen lortu soka konponketekin osatutako kantuak zuen berotasuna. "Aitormena" kantuaren rock bertsioa da. Disko hau Oihukak kaleratu zuen 1989an eta Lasarteko Elkar estudioetan grabatu zen.
Euskal musikaren historia ederra betetzera dator, beraz, Hertzainaken hiru maxien eguneraketa hau.


7CD+Libreto
Hertzainak taldearen historio osoa. Kantu guztiak zazpi konpaktuko kutxa batean bilduta. Disko guztiak (zilar koloreko kutxa baten barruan aurki daitezke): "Hertzainak", "Hau dena aldatu nahi nuke", "Salda badago", "Amets prefabrikatuak", "Zuzenean", "Denboraren orratzak" eta hiru maxiak batzen dituen diskoa; hau da, "Mundu berria daramagu bihotzean", "Aitormena" eta "Une etengabeak". 64 orriko liburuxka bat erantsi diogu, Hertzainak taldearen kantu guztiak biltzen dituen kutxari. Garaiko artikuluekin eta argazkiekin dator apaindua liburuxka eta honi gaur-egungo iritzi-artikulu batzuk gehitu dizkiogu. Euskal Herriko rock talderik esanguratsuenetariko baten ekarpena hurbildu nahi dizuegu, Hertzainak-zaleen eta guztion plazerrerako.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· (DVD) HERTZAINAK ZUZENEAN 19.01.91
· HERTZAINAK
· HAU DENA ALDATU NAHI NUKE
· AMETS PREFABRIKATUAK
· ONENA
· ZUZENEAN 19.01.91
· MUNDU BERRIA DARAMAGU BIHOTZEAN
· DENBORAREN ORRATZAK
· 11 AÑOS DE LUCHA CONTRA EL PARO - LA POLLA RECORDS / POTATO / HERTZAINAK
· BILDUMA (7 CD)