OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  HAURTZARRAK

HAURTZARRAK METAL
HAURTZARRAK

HAURTZARRAK
"Bihurrikerian"
1989an sortu ziren Donibane Garazin. Iparraldeko talde honek zenbait aldaketa izan du ordutik hona. Ibilbide luzeak orain eman du emaitza diskoari dagokionez "Bihurrikerian" lanarekin; dena den, zenbait maketa eta bildumatan plazaratu dituzte euren kantuak. Eta azkena, euskal preso politikoen sustengu komiteen koordinaketak argitaratutako "Gaur olerkiak, bihar presoak Euskal Herrirat!" cd-an.
Estraineko lan luzea bada ere, erabat harrituta utzi nau Donibane Garaziko seikoteak. Disko indartsua eta boteretsua da, eta halaber, heldutasun sena barruan daramana. Betiko hard coreari beste ukitu batzuk ere erantsi dizkiote, hala nola punkaren azkartasuna eta bat batekotasuna, metalaren zama eta pisua eta tekno erritmoen alaitasuna eta kolpe astuna. Diskoa oso azkar entzuten den horietakoa dugu. Leloek harrapatu egiten zaituzte batzuetan eta besteetan soinuak zirimola legez bultzatzen zaitu mugimendura. Hitzek inguru politikoarekin bat egiten dute eta ez diote izkin egiten egiari: GAL, Eginen auzia, demokraziaren ustelkeriak, salatariak, sexu zapalketa, boterea... Eurek horrela diote: "beldurra kentzeko, biziari zentzua eman nahian beti. Ez da erraxa, ez, ez garela ezer buruan sartzea".
Diskoa Elkar estudioetan 1998ko irailean grabatu eta nahastu zuen Jean Phocasek, ondoko kantu hauek izan ezik: "Misiolaria naiz" Haritz Harreguyk eta Ritxi Aizpuruk nahastu zuten eta "Bihurrekerian" Haritz Harreguyk.
Haurtzarrak dira, ume gaiztoak, eta izenburua ein berberean doa: hots, "Bihurrikerian".
"Bihurrikerian" diskoan, lehen esan bezala, ez dira urrundu haiek betidanik landu duten hard coretik. Lan honek bultzatu ditu hala eta guztiz ere, sakontasunaren bila aritzera. Emaitza erakargarria bihurtu dute, alimaleko diskoa osatuz.
Haurtzarrak dira:
Jean Fran├žois: gitarra eta ahotsa. Ramuntxo: baxua eta koruak. Patxi: gitarra eta koruak. Fred: bateria eta programazioak. Patxi Will: programaketa. Didier: programaketa.

ritxi aizpuru.

 Taldearen diskoak
· BIHURRIKERIAN