OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  GOSE

GOSE ROCK-POP
GOSE

Sexu munduaren behin betiko araua eta jarrera norberaren ardura zein autodefensa fisikoa eta mentala da. Beti eman behar izango litzaioke bide irekia eta ongietorria elkarrekin adostutako edozein teknika atsegingarri eta argitsuri. Adostutako portaera pribatuak ez du mugarik, horrela nahi izanez gero, eta ezin dezake inork hori mugatu. Beti egon behar du eskubide demokratiko bat iraintzeko. Iraindu dezagun sexuarekin, politikarekin, jarrerarekin eta rock and rollarekin.
Gose taldea Arrasateko hiruko bat da. Ines Osinaga (ahotsa eta trikia, Ekon taldean ibilitakoa), Iñaki Bengoa eta Tadeos (programazioak, Bad f-Line taldekoak besteak beste). Gose taldeak bere ibilbide isilari 2004an ekin zion musika ideiak adosten. Gose taldeak trikiaren kontzeptu berri batean du oinarria, ohikoak ez dituen tresna lagunekin nahastu nahi du emaitza desberdinak lortzeko. Gose taldeak trikia eta elektronika batzen ditu. Oro har, erritmo lasaiak, dotoreak eta malguak. Elektro-jazzaren tankerako abestiak (Saint Germain&), tangoa, sehaska kantua, afro-braziliar perkusioak panderoarekin batuta batukada eginez, technoa, punka eta hard corea, arin-arina; baina ororen gainetik trikiaren mundua eta sekuentzia elektronikoen energia ahots goxo eta liluragarri batekin lagunduta. Gose taldeak euskal trikiaren kultura irauli egiten du. Testuak lizunak dira, askatasun osoz esandako esaldiak eta horri pornoa deitzen badio aginduan dagoen botere kulturalak, pornoa izango da, bada.
Gose taldearen lehen diskoak izen homonimoa darama; hots, "Gose". Gose gose da eta jateko gogoa du. 2005ean zehar grabatu du Iñaki Bengoak Arrasateko Shot estudioan. Evaristo (Gatillazo" eta La Polla Records) euskaraz abesten, Francis (Doctor Deseo), Juanito Sangre (Ekon), Jimy (Soziedad Alkoholika), Tr2no, eta Txema (Bad F-Line) estudiotik pasatu dira euren mailegua uztera.
Gose plazerraren musika argazki bat da. Tente edo etzanda entzuteko. Dantzarako proposamena. Baita gorputzaren sekretuak dastatzeko une biribilak. Gose musikaren esentzia eta ez transitoa.

1.- Euskal musikaren eta kulturaren sustraia eta zutabea den trikia elektronikarekin nahastea (nahaspilatzea?, lardaskatzea?) otu zaizue.
Nahi izan dugun gauza bakarra zen ateratzea trikia musika tresna bezala- euskal kulturaren barruan ohiko dituen esparru, soinu eta erritmoetatik eta irekitzea beste "belarri" mota batzuetara. Erromeria, berbena, txapela eta lehiaketetatik eta enparauetatik atera eta Klubera eraman. Trikia astindu eta jo, baina trikitilariak izan gabe.
2.- Hitza sexuarekin sartzen da?
Hitza Sexuarekin sartu-atera, sartu-atera, sartu-atera egiten da, baina beti kanpoan bukatzen du. Beraz, guk dioguna da letra buruarekin sartzen dela!!!
3.-Zuzenekoetan zer nolako irudia emango duzue hirukoa izanik?
Zentzuz ditugun bost sentimenetatik, zuzenean hiru baino ez ditugu eskainiko; hots, entzunema, ikusmena eta& ukimena. Hiru lagun, hiru sentimen eta Hirutasun Santua& Hirukoteak maite ditugu!! Ez dugu Bis-ik egingo. Etxean landutako doinuak eta tokian tokiko doinuak nahastuko ditugu aldez aurretik hartutako irudiekin. Entzumena, ikusmena& eta ukimenarena zertan den gu ikustera zatozenean jakingo duzu!!

ritxi aizpuru (2005eko urriaren 11)

Ines: ahotsa, trikia, panderoa eta konponketak
Tadeos: sekuentziak eta konponketak
Iñaki: sekuentziak eta konponketak



http://www.gose.info

 Taldearen diskoak
· GOSE