OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  GATILLAZO

ROCK
GATILLAZO

Evaristok (La Polla Records taldeko abeslaria gero The Kagas eta The Meas taldeetan ibilitakoa) Gatillazo eratu du. Gatillazo La Polla Records taldearen oinordekotzat har daiteke, espiritu berberarekin ari baita abestiak eta hitzak egiten. Gainera, Gatillazo taldearen proiektua besteak baino pertsonalagoa dela esan dezakegu, askoz (askeago) askatuago sentitzen baita. 21 abesti labur, azkar, punk-rock estiloan nahiz eta coreari ere eskaini lekutxo bat. Batean fanfarrearekin, bestean a kapela abestuz berak ahotsez grabatutako tresnekin, denetarik egiten ikusiko dugu Evaristo. Gatillazo bikain ikusten dugu, Evaristok bere ezaugarriak txertatu dizkiolako taldeari eta musikari. Gatillazo taldeak uzten duen arrastoa erraz segitzekoa da. Subertsioaren indar basatiaren jabe dugu Gatillazo.

Edonori gerta dakioke: bizitzak aurrera darrai, eta senar-emazteak, egunerokotasunaren erosotasunean edota erosotasunaren egunerokotasunean murgildurik daudenean, eta ezkontzaren hogeita bostgarren urteurrena ospatzera doazenean... bat-batean, ezustean, inork zergatik ez dakiela, beren lotura hautsi egiten da. Akabo. Antzeko zerbait gertatu zitzaien hemen aipagai ditugun lagunei: zilar-ezteiak ospatzera zihoazela, zerbaitek huts egin zuen La Pollako boskotean; azken batean, musika-taldeak ere hainbat kidez osaturiko ezkontzak baino ez dira.
Gauzak horrela, hogeita lau urteren buruan Evaristok ezkongabe eta aske ikusi du bere burua, eta bere bide propioari ekin dio luze gabe, bere taldekideengandik urrunduz. Ondoren eginiko The Kagas eta The Meas-eko saio motzek gogoraraziko zioten, nonbait, ez dagoela etenik eta bere gaztaroa ez dela, beharbada, oraindik agortu. Berehala, Aguraingo abeslariak bideratu egin du, beste behin, bere musika-bizitza egonkortasunaren bidetik zuzenduz eta bidaiakide berriak hartuz: Xabi baxu-jotzailea, Osoron eta Txiki gitarra-jotzaileak eta Tripi bateria; azken horiek la Pollaren azken formakuntzatik datoz. Sekula ez da berandu, behar den gogoa eta jarrera dagoenean, karrerari (lasterketari?) berriro ere aurre egiteko. Talde berriaren izena, Gatillazo, talde-amari hestu loturik datorkigu; izenak berak azaltzen digu zer gertatu den taldearekin, izan ere, zerbaitek porrot egiten duenean, gatillazoa, ezta? Bitxia bizitza! Gutxitan ikusi dugu halako sorkuntza-gatillazorik!

Gatillazoren izen bereko lehenengo CDa Arrasateko Shot estudioetan grabatu zen, Iñaki Bengoa ikuskaritza eta produkzio-lanen arduradun zela. Masterizazioa Angel G. Katarainen esku egon da, eta edizio-lana Oihukak egin du. Aipamen berezia merezi dute, halaber, parte hartu duten kolaboratzaile guztiek: Inesen eta Rubenen ahotsak ditugu "Anorimia-Bulorexia" eta "Gora Mari" kantuetan, hurrenez hurren; Andonik gitarra jo zuen "Mente"n; Marcosek eta Resanok tronpetak, bonbardinoak eta tronboiak jo zituzten "Mas chulo que un cortapichas" kantuan; gauza bera egin zuten Unai Lobok, Mikel Sanzek, David Gaviñak eta Jonkok tronpeta, tronboi, saxo eta tubarekin "Modesto"n; eta azkenik, Santik ukelelea jo zuen "Pánico"n.

Emaitza hogeita bat konposizioz osaturiko lana da, zeinetan Evaristok alde batera eta bestera eraso egiten duen. Abesti zeharo punkiak eta zekenak dira, testu erne eta zorrotzekoak. Disko handi honetan betiko Evaristo bizkor eta oldarkorra ageri zaigu, bere bigarren edo auskalo zenbatgarren gaztaroa bizi duena. Argi eta garbi esango dugu: talde bakarra dugu munduan batean bi direnak, zeren La Polla bera baita hau. Berriturik, nahi bada, baina La Polla bera. XXI. mendekoa. Taldea neurri batean aldatu bada ere, talde-buruak, ardatzak, berbera izaten jarraitzen du. Are ziztatzaileagoa oraindik.

Amaitu aurretik, Evaristok, bere taldearen eskutik, agertzen duen duintasuna goraipatu nahi nuke; izan ere, berriro hasieratik hastea nahiago izan du, behe mailatik, talde-amaren izena eta irudia luzatuz eta luzatuz joan beharrean, Lehen Mailako eszenan noraezean eta bere buruaren karikatura bihurturik ibili beharrean. Ihes egin dio hildakoen edo dena delakoaren oroitzapenaren izenean kosta ahala kosta jarraitzeari. Gatillazoren abeslaria lehen lerrora itzultzen da horrela, gogor lan egitera (beti egin duen bezala), eta ez iraganeko arrakastez bizitzera. Taldearen izena gorabehera, haren taupadek eta arimak irauten dute, denboraren joan-etorriak ez ditu itzaltzea lortu. Eta horrek guztiak, gaur egun, ohore egiten dio egiazki.


J. ÓSCAR BEORLEGUI



http://www.gatillazo.com

 Taldearen diskoak
· GATILLAZO