OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  FLYIN' FREAK

FLYIN' FREAK METAL
FLYIN' FREAK

It´s the time
Proposamen desberdinak garatzeko garaia uneoro pasatzen zaigu sudur aurretik. Edozein momenturi atera diezaiokegu etekina, buruak nahiko gogo eta baliabide baditu, baita bestela ere. Ez da behar ezinbesteko talentua izatea. Pentsatutakoa egitean datza gauza ororen dantza. Denbora da, bere adiera zabalenean, mugarik gabe aurkezten zaiguna. Gizakiak zenbatu eta neurtu baino ez du egin denbora, bere beharren arabera. Denbora urrea da esaldia ikuspegi neoliberaletik saldu zaigu. Heriotzak, azken finean, markatzen digu bizitzaren eta denboraren ideia
Flyin´ Freak Bilbon hasi zen historia apur bat egiten 2002an. Heavya, metala eta power metala erraietan daramate betidanik. Eskarmentu handiko boskotea bildu da, Flyin´ Freak taldea aurrera ateratzeko. Ez dute soilik metalaren ingurua ezagutzen; Euskal Herriko zein kanpoko musikaren ezagutza sakona dute. Flyin´ Freak taldearen proiektua oinarri sendo baten gainean eraikita dago. Taldekide askoren seigarren disko luzea izanik ere, ez nahastu, ordea, Flyin´ Freak taldearen estreinako lana da "It´s the time". Boskoteak muga asko gainditu nahi ditu eta jatorriak ez du zertan izan behar ezeren oztopo. Musikaren langile porrokatu hauek Idi Bihotz eta Noraezean taldeetako partaideak ditugu Flyin´ Freak-en. Helburuak nahien parera ekarri dituzte, eta jauzia emateko garaia dela pentsatzen dute Flyin´ Freak-en.
Flyin´ Freak kantu luzeen laguna da. Heavy abestiek euren nortasuna hartzen dute, garatuz doazenean kantuaren barrenean; hau dela eta, abestiek derrigorrezkoa dute, garapen horretaz baliatzeko, minutu askokoak izatea. Flyin´ Freak metal boteretsuaren zirimolan dago sartuta. Era bikainean jaurtitzen digute abestien pisua. Trebezia izugarria power metal itxurako abestiak konposatzeko. Flyin´ Freak heavya, power metala edota metal progresiboan kokatuko dugu. Kantuak indartsuak izan arren, goxotasunik ez dute galtzen. Lau abiapuntu nagusi ditu Flyin´ Freak-en musikak: bateriaren abiadura eta kolpe paregabea; gitarraren punteo distiratsuak, teklen abilezia geldiarazteko aurreko bien boterea koltxoi bat bailitzan, eta ahotsen gehi koruen setazko jantzi ikusgarri, itsaskor zein txundigarria. Melodia da garrantzitsuena, eta doinu epikoak, baladak eta kantu instrumentalak; maitasuna darie abestiei eta indarra. Testuek liburu labur baten itxura dute, non metaforak eta emozioak borborka ari diren. Itzulpenak, argazkiak eta studio report bat sartu dugu prestatu dugun cd-rom batean.
"It´s the time" diskoa 2004ko otsailean, martxoan eta apirilean grabatu eta kudeatu da. Donostiako Elkar estudioetan Cesar Ibarretxe izan dute teknikari; edo hori baino gehiago taldekide, bere gain utzi baitute produkzioa. Disko honetan kalitatea oso kontrastatua dago. Mugimendu oro kalkulu baten gainean dago egina, grina galdu gabe. Iker Eskurzak bateriaren eta gitarren soinuan parte hartu zuen. Diskoan Flyin´ Freak-ek eman dezakeen guztia dago eta laguntzaileen zerrenda Iruñeko Maite Itoiz sopranoaren ahots zoragarriak "Armageddon´s dare" betetzen du eta John Kelly ireki zigun ate hori.
Eorkizuna ez dago soilik azken paradisuan. Zatoz Flyin´ Freak taldeak nola jolasten duen zure belarriekin entzutera; gero emozioak eta zirrarak eramango zaitu zuk nahi duzun tokira, hor baitago paradisu bakarra. Gozatu inolako aurreiritzirik gabe, aurrean zure desira musikalak beteko dituen taldea duzu: Flyin´ Freak eta denbora.
ritxi aizpuru (04/06/11)

Albaro Alonso: bateria, Gorka Bizar: baxua eta koroak, German "Jimmy" Ulacia: teklak, Pedro "Aittite" Hermosilla: gitarra solista eta gitarra erritmikoa, Mikel Bizar: ahots nagusia eta koroak.

 Taldearen diskoak
· IT'S THE TIME