OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ETXE

ETXE ROCK-POP
ETXE

2005ean argitaratutako lehen maketa kontuan hartuta, lan berrian aldaketak daudela ezin da ukatu. Katuen sakontasuna askoz handiagoa da. EtxE bakarlariak bere neurriko taldea borobildu du. EtxE kantariak bere maketarekin ezustean harrapatu bagintuen, eta poztu beste abeslari on bat zetorkigulako, orain lan luzearekin eskaintzen digun musika eta interpretazio-maila ezuste handiagoa da kalitatez goraino betetako diskoa osatu duelako. Hamabi abestiko diskoan kolore desberdineko abestiak ditugu eta edertasuna darie guztiei, eta zenbaitek arnasarik gabe uzteko kimika berezia dute eta horren adibide "Zenbat bide" abestia dugu; bikaina da. Kantu petoa, hit handi bat. Single galanta. EtxEk bere musika-ibilbidea oinarri mardul batetik sustatzeko zortea izan du. Baina zorte horren bila joan da. Askotan helduleku bat behar da oreka mantentzeko eta EtxEk jakin izan du norengana jo laguntza eske. Bere herrian, Berrizen, Seiurte taldeko Iokin eta Iñaki Elortza anaien babesa izan du eta horrek EtxEren musika sendotu, gidatu eta markatu egin du. Lagun onak izatearen mesede. "Bidea eginez" diskoa Elortza anaien Estoldetan estudioan grabatu du haien gidaritzapean. EtxE bakarlariak 2006ko abenduan eman zion hasiera grabaketari eta 2007ko urtarrila eta otsailean zehar lan eta lan ibili da. Lasaitasun handiarekin egin ditu grabaketak, etxeko sukaldeko goxotasunarekin. Senegaleko lagun baten testigantzak bitxikeria puntu bat ematen dio diskoari "Hegoaldetik testigantza" kantuan. Diskoari bukaeran erantsi zaio "making off" non erakusten den grabaketa nola joan zen.
"Bidea eginez" diskoak rocka eta popa uztartzen ditu. Bizitasun eta indar handiko abestiak tartekatzen ditu ukitu samurragoa eta intimoagoa duten kantuekin. EtxEk ahots trinkoa du eta gorputz handikoa. Kantuak bete egiten ditu bere ahots lodi eta, aldi berean, erakargarriarekin. Rocka eta popa egiteko ahots aparta. Alaitasun indartsua batzuetan eta sentiberatasun sotila besteetan. Bi munduak bat egiten ditu diskoak.
1.- Seiurte taldeko Iñaki eta Iokin anaiekiko konfidantza osoa duzu. Aurrekoan legez, orain ere haiengana jo duzu.
Beraiengandik ikasi dut gehien musikan eta beraiek duten esperientzia ikusita egokia ikusi dut beraiekin batera lan egitea. Gainera, eskarmentu handiko musikariak dira eta aurreko diskorako ere beraien laguntza izan nuen. Emaitzarekin oso gustura gelditu nintzen eta errepikatzea egokia zela pentsatu dut, eta horrela izan da.
2.- EtxE, bakarlari atipikoa taldea eginez?
Bai. Nahiz eta bakarlaria izan talde-lana oso garrantzitsua da niretzat. Zuzeneko taldea sortu nuenean argi neukan lagun giroko taldea nahi nuela. Ez dute izango musikari profesionalek duten maila baina denok batuta egotea derrigorrezkoa da, eta hori nabaritu egiten da batera jotzen dugunean. Nireak dira erabakiak baina beraien lana oso garrantzitsua da.
3.- Bi abiadura eta aurpegi ditu diskoak. Kantu alaiak lehen aldean eta kantu intimistak, sentiberazkoak bigarren aldean. Baina rocka eta popa uztarturik.
Egia esan, diskoa oso barrutik ateratako kantuek osotzen dute. Denek nik edukitako sentimenduak adierazten dituzte, beraz, intimoa dela esango nuke. Doinuen aldetik alaiak dauden kantuak daude, baina hitz gordinak ere ageri dira. Momentu zoriontsuetan poza adierazi dut eta gogorretan tristura. Horrela ateratzen zaizkit barrenetik.



http://www.etxemusika.net

 Taldearen diskoak
· BIDEA EGINEZ