OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  ETSAIAK

ETSAIAK HARD
ETSAIAK

ETSAIAK
"Amen + 5 kantu zaharrenak"
Badakit botere orok, erlijiosoak eta politikoak, mantendu nahi gaituela inozo eta beti beldurti, gizajo baten antzera. Arkume txuri eta zintzo. Dardarti. Negarti eta euren esanetara. Hemen daude, ordea, Etsaiak.
Egiak esateko jaio zen Etsaiak, beste horiek denak izorratzeko, zapaltzaileak makilatzeko eta, noski, izugarrizko zarata ateratzeko. Honekin guztiarekin, Etsaiak taldeak, buruko mina eman nahi die menperatzaileei eta gure etsaiei.
Ez naiz hasiko orain Etsaiak taldearen ibilera musikala poliki-poliki eta zehatz-mehatz adierazten. Kaka esplikatzea bezala izango litzateke.
Disko hau Etsaiak-en estraineko urratsa izan zen. 1991n argitaratu zen "Amen" izenburua zeukan maketa. Hainbat buelta eman ditu, eta bertan Etsaiak freskoenak aurkitu ditugu. Askatasun taupadez beteriko hard-core zurrunbilotsua. Euskal Herriko rock radikalaren azken oihu luzeak, edota haien segida hartu zuen taldea da Etsaiak. Dena den, urte dezente pasatu dira eta "Amen" maketa berreskuratzea izan da xedea. Bermasterizatu eta ahalik eta txukunen aurkeztu dugu digipack formatuan, maketaren azala eta barruko diseinuak errespetatuz.
Diskoaren bigarren zatian komenigarri ikusi genuen Etsaiak taldearen kanturik zaharrenak errekuperatzea, eta, horretarako, bost abesti hartu ditugu 2001ean Lekeitioko kiroldegian eginiko Jokinen omenezko kontzertu-diskotik.
Lepoan hartu eta segi aurrera.
ritxi aizpuru (2003ko abenduaren 2a)

Etsaiak dira:
Paulillo (tanborrak), Auo (bertsolaria), Iñigito (bandurria), Jokin (kontrabajua), Txarri (kitxarria).

Jokinen omenezko grabaketan: Mikel, Keu, Nabo (Arrasate), Txarri, Atrofi, Toki, Iñigito, Auo eta Paulillo.

 Taldearen diskoak
· . .. AMEN