

|
 |
|
 |
|
|
 |
 |
Oihuka Diskoetxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telf. 943 310267
Fax. 943 310216
oihuka@oihuka.com
|
|
 EHUN KILO

|
 |
EHUN KILO
EHUN KILO
"Euli artean"
Elgoibar dutelarik batugune, inguruetan txit ospe ona hartu duen rock gogorra edo heavyari ekin dio boskote honek. Ezin ahaztu, beraz, Ehun Kilok dituen anaitasun musikalak euskal heavyaren aintzindariak diren Su Ta Gar taldearekin, alegia.
1993ko urrian sartu ziren Elkar estudioetan, Jean Phocas zela soinu teknikari. Nahiz eta pozik irten, izugarrizko gogoak berriro estudioetan iharduteko. Zuzenean azkarragoak dira, bortitzagoak. Heavy musikaren gidaritzapean diren arren, bada diskoan zehar kantu bat urruntzen dena eredu horretatik, nahiz eta gero heavy erritmora dakarten berriro. "Tango feroz" nahiz eta gazteleraz dagoen kantatua, salbuepen itxurosoa dugu.
Biniloan 9 kanta eta konpaktoan, aldiz, 12. Kanta luzeak, azkarrak, gitarrazaleak eta ahots galant batez horniturik.
Laguntza mailan, Aitor Gorosabelek eskua luzatu die pianoa sartuz.
EHUN KILO "Esaiek..."
Musika eta arima (edo nahi bada honek hartzen duen nortasuna kanpora begira) zeharo lotuta ditugu. Arima bakoitzak bere musika ekoizten du, baina arimaren arazoa naturaz bolkanikoa dela ezin dugu inolaz ere ahantz. Bolkanaren indarrarekin, zartadarekin edo bapatekotasunarekin bezala dator Elgoibarko Ehun Kilo, haevy metala gaurkotzen duen taldea.
Elgoibarren osatu zuten taldea 1991n, nahiz eta laurogeiko hamarkadaren erdialdetik hasi ernetzen pisu handiko erritmo hauek.
Hemen aurkeztuko dizuegun "Esaiek" lan hau, euren bigarren emaitza luzea da, aurretik maketa bat joan baitzen. 1993an kaleratu genuen "Euli artean". Estraineko lana, eta beti nabarmen ageri da zapore hori. Azken bi urte hauek oparoak gertatu zaizkie, kontzertuak han eta hemen. Publiko gazte horri beste atal bat eskaini nahi zaio berriro. Horretarako, Karlos Balseiroren laguntza eskertzekoa izan da, berak grabatu eta produzitu baitu Donostiako Elkar estudioetan. Karlosek ongi ezagutzen du taldea, bera baita zuzenean ere soinua egokitzen aritzen dena. Irailean gauzatu zuten Ehun Kilo gogortsu hau. Nahiz eta estiloan ez duten tutik aldatu, lehen baino jarriagoak, bortitzagoak, zuzenagoak, kementsuagoak ageri zaizkigu. Heavy metalaren filosofia ongi betetzen dute: punteo zorrotzak, lelo disdiratsuak, oihu ozenak eta garrasi kalapitariak. Eta hori gutxi balitz, instrumental bat. Anekdota bat: aurreko diskoan tango bat paratu bazuten, oraingoan kantu akustiko, leuna eta bertsolaritzaren arrasto txikia ahotsean. Hitzak zakartu egin dituzte, mezuak garrantzi handia hartuz, hala nola Nafarroaren afera, insumisioa, zapalkuntza... gainera hor dago "Esaiok" kantu adierazkorra.
Taldearen aurkezpen kantua honela dio:
"Ta kemenez ari gara gu kantatzen
horrela gu ez gara aspertzen
ta aurrean ari gara gu agertzen
zuentzako Ehun Kilo abesten".
Jon Iturrino: gitarra. Jabi Bergara: gitarra. Jon Zabala: ahotsa. Kamilo Fernandez: bateria. Kristian Etxabe: baxua.
ritxi aizpuru.
|
|
|