OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  EHIZTARI

EHIZTARI ROCK
EHIZTARI

Ehiztari taldea 1995ean sortu zen. Garai hartan beste izen bat zeukan, Ehiztari Beltza, baina moztea erabaki zuten duela bi urte. Getxoko Erromo auzokoak dira. Ehiztari taldearen egituraketak ez du aldaketa handirik izan hamaika urte hauetan. Ehiztari taldea osatzen duten kideek, beraz, ongi ezagutzen dute elkar eta horretaz baliatzen dira musika egitean. Hiru maketa grabatu dituzte eta musika-ibilbidearen iparra betidanik izan dute oso markatua: rockaren eta hard-rockaren doinuak izan dituzte gustuko, eta kementsu ibili dira musika konposatzen inolako presak erre gabe. Beti kantuen bila, beti atseginaren atzetik, beti kantua eta bizitzaren arteko zubiak eraikitzen; beste urrats batzuk emateko unea ailegatuko zitzaizkienaren jakitun. Taldeak ilusioz bizi izan du musika eta emaitza kantuetan egon daitekela badaki, horregatik, etenik gabe joan da kantuak sortuz, moldatuz, ehizatuz, eta kantuaren bizitzari zentzua aurkituz. Kantuen harrapari, ehiztari. Zertarako? Bizitzaren eta kantuaren ehizean bizi ahal izateko.
Ehiztari taldearen lehen diskoan beste kantu asko sar zitezkeen, taldearen harribitxietako bat hori baita, sorkuntza. Aukeraketa horretan kanturik beroenek eta, askotan, egin berrienek izan dute leku. Diskoaren maila altua da, oinarri sendoekin eraiki baita Ehiztari. Diskoa 2005eko uztailean grabatu zuen Jean Phocas soinu teknikariak Elkar estudioan eta 2006ko urtarrilean masterizatu da. Ehiztari taldeak ez du laguntzailerik izan diskoa egitean. Kideen arteko loturak ongi gordetzearren, altxorra taldean utzi nahi izan dute.
Ehiztari taldearen musika-esparrua rock indartsuaren babesean dago sustatua. Ehiztari taldea rocka, garai bateko hard-rocka eta stoner melodikoaren uztarketa da. Rock indartsua da, gitarren sendotasunak baxuarekin bat egiten duen horietakoa, baina ahotsaren melodikotasun erakargarriak poparen eitea ematen dio. Ehiztari taldeari dagokion definizioa stoner-pop izenaz zehaztuko genuke: soinu mardula, pisutsua eta, aldi berean, trebea, zalua, abila. Ahotsaren melodien indarrak diskoaren zirrikitu guztietatik barneratzen da, lehen lan honi irteera zabalagoa emanez. Disko sugerentea da, ahots emankorra, oinarri erritmiko sendoaren babesean dagoena.
Testuak identitate pertsonalean, nortasunean eta sentimenduetan barrena sartzen dira. Errealitateari eta bizitzari erantzunak aurkitu nahian dabiltza letrak. Kantuak ehizatu ditu, ez harraparia delako, baizik eta kantuak sortzea bera gustuko duelako.
1.- Abesti asko egiten dituzue eta zakarrontzira doaz pilo bat. Exijentzia maila oso goian daukazue. Zergatik? Beti ikasten eta eboluzionatzen ari gara. Diskoa grabatzeko aukera heldu zitzaigunean, momentu hartan eskuartean geneuzkan abestien artean hamar hauek iruditu zitzaizkigun egokienak. Ez dugu uste exijentzia maila oso goian daukagunik.
2.- Hard-rocka, rocka eta metal ukituak dituzue, baina melodiari izugarrizko garrantzia ematen diozue. Konturatu ginen Jonen ahotsarekin aukera zabal eta anitzak genituela, eta melodiari behar adina garrantzia ematea erabaki genuen. Taldeari melodia sendo eta landuak dituen musika gustatzen zaio eta horretan tinko gaude, musikaren beste atalak ahaztu barik.
3.- Euskal Herrian ez dago zuen antzeko talde askorik Horrek erraztuko al du zuen ibilbidea musikaren merkatuan? Barrutik irtetzen zaiguna egiten dugu. Ikastea eta aurreratzea da gure helburua, uste baitugu ikastea eta gozatzea elkarrekin bat datozela. Egia esan, ez genuen horretan pentsatu eta ez dugu uste horrek ibilbidea erraztuko digunik. Bidea luzea eta gogorra da, baina guk kriston ilusioz ekingo diogu.
ritxi aizpuru (2006ko martxoaren 15ean)

IƱigo Rozas: baxua eta ahotsa
Iurgi Latxa: gitarra
Jon Montanchez: ahotsa
Asier Martinez: bateria



http://www.ehiztari.net

 Taldearen diskoak
· EHIZTARI