OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  DOCTOR DESEO

DOCTOR DESEO ROCK
DOCTOR DESEO

DETRAS DE LOS ESPEJOS ROTOS

Kantuen askatasun mugagabea asetu eta osatu egiten du artistaren maitasunak, dela entzuleen aurrean abesten dituenean, dela gure oroimenean irauten dutenean amets baten modura. Kantuaren premia zelatan daukagu ispilu biluztuaren eta soinu biluztuaren islada fidelean, eromenaren marmarraren bila. Kantuak errealitateen eta ametsen ehiztari. Txoririk ederrenak okerren abesten dutenak izan ohi dira. Kanturik ederrenak nekez ahazten direnak izan ohi dira. Ametsez oroitzen bazara, kantuen aurpegia gogoratuko duzu. Joan gaitezen ispiluen bila, oraindik ere, apurtuta ez badaude ere, amodioak pizten baitituzte. Ametsetan. Kopiak originalak bezainbeste balio duen bizitza honetan, ametsek eta errealitateak topo egiten dute.
Doctor Deseo taldeak 20 urte beteko ditu 2006an. 1986an sortu zenetik, Doctor Deseo taldeak ondo neurtu ditu agerraldiak, diskoak, isilaldiak, kontzertu emanaldiak eta bizitza soziala, agian bazekitelako iraupen luzeko proba batean indarrak gordetzea eta neurtzea derrigorrezkoa izan daitekeela. Beste modu batera esanda, nik horri Doctor Deseo taldearen "Guadiana efektua" deritzot. Antzeko zerbait gertatzen da "Detrás de los espejos rotos" hamargarren disko berriarekin. Nahiz eta, agian, entzulearentzat azken bi lanen artean egon den tartea ez horren luzea izan, ez da horrela. "Metamorfosis" diskoa 2006ko azaroan kaleratu bada ere, antzokietan emandako izen bereko kontzertu bira 2004ko abenduaren bukaeran hasi eta 2005eko urtarrilaren 18an amaitu zen; eta gainera, kontzertu horretako grabazioa DVD-CD euskarrian argitaratu genuen. Beraz, Doctor Deseo taldeak ez du zuzenekorik eman duela 15 hilabetetik hona.
Doctor Deseo taldearen "Detrás de los espejos rotos" hamargarren diskoa da, eta bai oinarrizko musika estiloan zein literatur estiloan, aurreko lanen joera berdintsua dauka. Testuek beti dute gogo handia gizakien arteko harremanetan barna joateko (amodioa, sexua, desirak, ametsak, nahiak, fantasiak, bizitza&). Doctor Deseo taldearen musika esparrua betiko linean dago, rocka poparekin nahastuta. "Detrás de los espejos rotos" diskoak, ordea, baditu askotariko osagaiak eta zertzelada kromatikoak. Rock-pop abestiak soul, funky, tex-mex, psicodelia, tangoa, zingaroa eta hard osagaiekin eraikiak. Diskoa erraztasun itzelarekin entzuten da, kantu guztiek freskotasun paregabea dakartelako. Francis abeslariaren ahotsak eta testuak gure meningeak laster batean xurgatzen ditu. Bideak ireki eta zabaltzen ditu gure desioak eta urgentziak bideratzeko; hots, kantu erakargarriak egiteko. Hamar abesti, horietako bat euskaraz, ohiturak segituz, Lauaxetaren "Eta moxua bil atsekabez" olerkia.
"Detrás de los espejos rotos" diskoa Muxikako (Bizkaia) Pertika estudioan grabatu dute Iñaki Uohok hainbat geldiune tartean. Laguntzaileen zerrendan tokirik garaienean, bere ahots sakonarekin, Sorkun dago. Batis (koruak), Jon Celestino (trompet y Hammonda) eta Iñaki Uohoren agerraldiak ere hor daude.

Bizi-instintoa abesti bakoitzean. Instintoz jositako hogeigarren urteurrena.

1.- 20 urte eta 10 disko. Zer oinarriri eusten dio Doctor Deseok?
Grabaketetarako eta kontzertuetarako geure erritmoa eraman; datorren guztiari adi egon, baina moden menpe egon gabe; geure bideari emeki jarraitu; errealitatea sekula ez ahaztu; etorkizun urrunaz ardura gutxi izan. Musika da gure lanbidea eta, batez ere, obsesio arriskutsua.

2.- Disko berriak baditu rock-oinarria osatzen duten hainbat ukitu soul, funk, tango, tex-mex eta zingaroak.
Metamorfosis ondoren, lan erritmikoago bat egin nahi genuen, indartsuagoa, malguagoa; Pop kulturaren (herri kultura, alegia) elementu oinarrizkoekin jolastuz eta gure esparrura ekarriz, gure bilakaerarekin bat egiten duen zerbait desberdina sortzeko.

3.- Zeren alegoria da "Detrás de los espejos rotos" kantua?
Ispiluaren atzealdea, Aliziarenean bezala, ametsen lurraldea da, ametsen nahiz amesgaiztoen mundua. Bertan bizi dira arrain abisalak, desirak, beldurrak& guztia gure zokorik gordeenean ezkutua, guztia, aldi berean, gure bizitzaren motorea delarik. Egiazki apurtuta dagoena ispiluan islatzen den gure irudia da. Izenburu hori daraman kantuak gaixotasunaz hitz egiten digu, minbiziaz, zehazki; arriskua hurbil ikusi ondoren, bizitzari abesten dion kantua da.

Doctor Deseo -1987 / Tan cerca del cielo -1989 / Fugitivos del paraíso -1992 / Gotas de dolor... un charco de olvido -1995 / Hay cuentos aún por inventar -1998 /Atrapado en tu silencio... de incertidumbres y caricias -2000 / Suspira... y conspira -2002 / Rómpeme con mil caricias cielo, rómpeme 2004 / Metamorfosis -2005

ritxi aizpuru 2006ko maiatzaren 3an


http://www.doctordeseo.com

 Taldearen diskoak
· DETRAS DE LOS ESPEJOS ROTOS
· CD METAMORFOSIS (BASICAMENTE LENTO)
· FUGITIVOS DEL PARAISO