OIHUKA diskoetxea Euskaraz
Castellano
English
Français
Nobedadeak Albisteak Kontzertuak Taldeak


 Bilaketa

   
Egilea Izenburua Bietan
 
punk
punk
rock
rock
metal
metal
rock-jaia
rock-jaia
blues
blues
rock-pop
rock-pop
reggae-hiphop
reggae-hiphop
hard
hard
techno
techno
sampler
sampler

  Oihuka Diskoetxea
  Portuetxe kalea, 88 bis
  20018 Donostia (Gipuzkoa)
  Telf. 943 310267
  Fax. 943 310216
  oihuka@oihuka.com

  Elkar Fundazioa

  DES-KONTROL

DES-KONTROL PUNK
DES-KONTROL

Duintasunez eutsi"

Des-Kontrol taldea Arrasatekoa da eta 1996an sortu zen. Arrasatek beti izan du punka eta oi! musika estiloak lotzeko joera handia, eta talde asko sortu eta mugitu izan dira Debagoiena bailaran. Eragin horren oinordekotzat jo daiteke Des-Kontrol taldearen sorrera, eta taldearen beraren bilakaerak ere bide horretatik jo du urtez urte, streetpunka eta oi! estiloa beren bizitza-jarrera bihurtuz. Hamar urte hauetan taldean aldaketa bakarra egon da: 2004an Oier baxujotzaileak gitarra hartu du, Osoron gitarrajotzailea ordezkatuz, eta baxua haren anaia, Hodei, hasi da jotzen.
Des-Kontrol taldearen lan berriak "Duintasunez eutsi" du izenburua, eta hau da euren hirugarren diskoa. Hamahiru abesti ditu, horietatik hamar berriak, eta azken hirurak aurreko lanetako kanturik esanguratsuenak dira, berriro grabatu nahi izan dituztenak. Elkar estudioan grabatu dira abesti guztiak, bi txandatan. 2005eko abenduan zuzenean grabatu ziren hiru abesti zaharrak, eta gainerakoak 2006ko urtarrilean. Jean Phocas izan da soinu teknikaria, eta √Ďakok eta Des-Kontrol taldeak egin dute musika ekoizpena.
70eko punkaren eta 80ko oi! eta streetpunkaren eragin zuzena du Des-Kontrol taldearen musikak. Des-Kontrol taldea definitzea egiten duten musikaren definizioan dago: rock borrokalaria, oi! militantea, streetpunkaren jarrera, punkaren izaera eta underground kulturaren defendatzaile sutsua. Lelo asko eta abesti errazak. Kantuak laburrak, indartsuak eta abiadura handikoak dira. Ahotsak eta testuek lixa-paperaren modukoak dira; gizartea pixkanaka-pixkanaka suntsitu nahi dute, pipiak egurra jaten duen bezala. Gitarrak beti distortsioaz egurra ematen. Gizartea probokatu, testu sozialak erabiliz. Kantuetan, musikan eta testuetan beren bizitzako erreferentziak daude. Kantuak beraiek Des-Kontrol taldearen izaeraren ispilu dira. Des-Kontrol taldea egindako lanaren fruitua jasotzen ari da; gaur egun erreferentea da estatuko streetpunkean. Atzerriko eta estatuko hainbat streetpunk-bildumatan ere hartu dute parte.

1.- Zer ikasi eta ikusi duzue 70ko eta 80ko hamarkadetako musika eta gizartetik?
Musikari dagokionez, esan dezakegu bizitza beste modu batean planteatzen ikasi dugula, gizarte honetako gehiengoak ez bezala. Balio eta izaera kaletarrak geureganatu ditugu, eta horrek gure bizitzan eragina izan du. Gizarteari dagokionez, argi dago 70eko eta 80ko hamarkadak ezberdinak izan zirela gaur egungo egoerarekin alderatzen baditugu, hala ere, musikaren mezuak eta espirituak berdina izaten jarraitzen du.

2.- Zergatik da sreetpunka kalean jaio eta kalean bizitza ematen duen musika?
Izenak dioen bezala, streetpunk/oi! kaleko jendearen musika da, zeren eta bere sustraiak merkatu komertzialetik aldenduta mantentzea zen helburua. Punkaren komertzializazio garaiaren momentuan tendentzia berri bat sortu zen, kaletarra, errebeldea eta protesta mezuekin, oi! edo streetpunk izeneko mugimendua sortuz.
Mugimendu honi Gary Brushel kazetariak eman zion izena.

3.- Arrasaten eta estatuan ezagunak zarete. Erronka berria al da beste herrialdeetara zuzentzea?
Egia da azken bolada honetan ezin garela ezertaz kexatu gauzak oso ondo doazkigulako. Gustatuko litzaiguke disko honek atzerrian ateak zabaltzea, gure helburuetariko bat kanpoan jotzea baita, ahalik eta lurralde gehienetan.
Aurreko urtean AEBn, Alemanian, Austrian eta Frantzian kontzertuak izan genituen, eta aurrera begira baditugu proiektu batzuk.

ritxi aizpuru (2006ko martxoaren 24a)

Aritz: ahotsa 1999, "Des-Kontrol", maketa (Bronko Bullfrog)
Oier: gitarra eta ahotsak 2001, "Jarraituko dugu", singlea
Markel: gitarra 2002, "Behin eta berriro" (Potencial Hardcore)
Iker: bateria 2004, Des-Kontrol + Hell Beer Boys
Hodei: baxua


http://www.des-kontrol.com

 Taldearen diskoak
· DUINTASUNEZ EUTSI !